Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

Zenbatekoa / Ordainketa

Ezgaitasun handiagatik jasotzen den pentsioaren  zenbatekoa ezgaitasun iraunkorragatik (osoa edo absolutua) dagokion pentsioaren zenbatekoa gehi osagarri bat izango da, onuraduna artatzen duen pertsonari laguntzeko.

  • Osagarriaren  zenbatekoa:

    Egitate eragilearen unean Erregimen Orokorrean indarrean dagoen kotizazioko gutxieneko oinarriaren % 45, edozein dela ere pentsioa aitortzen den erregimena, eta ezgaitasun iraunkorra dakarren kontingentziari dagokion langilearen azken kotizazio-oinarriaren % 30 batzearen emaitza izango da. Osagarri hori ezin da izan, inola ere, langileak jasotzen duen pentsioaren % 45 baino txikiagoa (osagarria kenduta).

  • Lan istripu edo lanbide gaixotasunen kasuetan:

    Hutsegitearen larritasunaren arabera, pentsioak % 30etik % 50era igoko dira lesioa makinek, tresnek edo erregelamenduzko arreta-gailurik ez duten instalazio, zentro edo lantokiek eragiten dutenean, gailu horiek erabilezin edo egoera txarrean dituztenean, edo laneko segurtasun- eta higiene-neurriak, oinarrizko osasun-neurriak edo lan bakoitzerako egokitzapen pertsonalekoak bete ez direnean, langilearen adina, sexua eta gainerako ezaugarriak kontuan hartuta.

    Errekargua kalkulatzeko, ezindua zainduko duenari  ordaintzeko ezgaitasun handiko osagarria ez da kontuan hartuko. Errekargu hori zuzenean enpresaburu arau-hausleari dagokio.


    Etxeko langileei ez zaie prestazio ekonomikoen errekargurik aplikatuko laneko arriskuak prebenitzeko neurrien faltagatik gertatzen diren LIeta LG en kasuan. 

  • Langilea 65 edo urte gehiagorekin kontingentzia arrunten ondoriozko ezgaitasun handiagatiko pentsioa jasotzen badu, erretiroagatiko pentsioa jasotzeko baldintzak betetzen ez dituelako:

    Portzentaje aplikagarria une bakoitzean erretiro-pentsioa eskuratzeko ezarrita dagoen gutxieneko kotizazio-aldiari dagokiona izango da.

    Gaur egun, portzentaje hori % 50ekoa da, eta pentsioari dagokion oinarri arautzaileari aplikatuko zaio, baina ez osagarriari.

Amatasunagatiko osagarriaren mantentze iragankorra

2021/02/04an ekarpen demografikoagatik amatasunagatiko osagarria jasotzen ari diren pertsonek hori jasotzen jarraituko dute.

Amatasunagatiko osagarria jasotzea bateraezina izanen da genero arrakala murrizteko kotizaziopeko pentsioen osagarri berriarekin. Beraz, interesdunek bi aukera izanen dituzte.

Amatasunagatiko osagarriaren eskubidea izateko seme-alabaren beste gurasoak kotizaziopeko pentsioen osagarria eskatzen badu eta jasotzea badagokio, onartzen den hileko zenbatekoa amatasunagatiko osagarriari kenduko zaio, eta ondorio ekonomikoak ebazpena eman eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik hasiko dira, baldin eta laguntza eskatu eta hurrengo sei hilabeteen barruan ebazpena ematen bada, edo, hala badagokio, pentsioaren hurrengo egunetik zenbatzen hasita; epe hori iraganik, ondorioak hurrengo zazpigarren hilabeteko lehenengo egunetik aurrera izango dira.

Genero-arrakala murrizteko osagarria

Genero-arrakala murrizteko kotizaziopeko pentsioen osagarriak ekarpen demografikoagatiko amatasun-osagarria ordezkatu du, eta, horren ordez, genero-arrakala murrizteko osagarri bat ezarri du. Osagarri horren helburua da  emakumeek beren ibilbide profesionalean jasan duten kaltea zuzentzea, seme-alaben zaintzari dagokionez zeregin nagusia beren gain hartzeagatik, eta pentsioen esparruan proiektatzen dena.

Complementary Content
${loading}