-
Arau orokorra:
OAren % 55. % 20 edo gehiago areago daiteke portzentaje hori 55 urtetik gorakoentzat, prestaketa orokorra edo espezializatua ez izateagatik edo haien bizilekuaren egoera sozialak eta lanekoak direla eta, ohikoa den lanean lanpostua aurkitzeko zailtasunak badituzte.
-
Langilea erretiroaren ohiko adinera heltzen bada eta ohiko gertakizunen ondoriozko IPT pentsioa jasotzen badu, erretiroagatiko pentsioa jasotzeko baldintzak betetzen ez dituelako:
Aplikatuko den ehunekoa momentu bakoitzean erretiroagatiko pentsioa jasotzeko ezarrita dagoen gutxieneko kotizazio epeari dagokiona izango da. Gaur egun, ehuneko hori % 50ekoa da, eta dagokion OAri aplikatuko zaio.
-
Laneko istripuen edo lanbide gaixotasunen kasuan, faltaren larritasunaren arabera, prestazioak % 30etik % 50era egingo du gora, lesioa makina zein artefaktuek edo arauzko neurriak betetzen ez dituzten edo gauzez bihurtuta edo baldintza txarretan dauden instalazio, zentro edo lantokiek eragindakoa bada, baita lanean segurtasun eta higiene neurriak, osasungarritasun edo lan bakoitzerako egokitze neurriak hartu ez direnean, langilearen ezaugarriak, adina, sexua eta gainerako baldintzak kontuan hartuta. Errekargu hori enpresari arau-hauslearen ardura izango da.
Etxeko langileei ez zaie prestazio ekonomikoen errekargurik aplikatuko laneko arriskuak prebenitzeko neurrien faltagatik gertatzen diren
LI eta
LGen kasuan.
Amatasunagatiko osagarriaren mantentze iragankorra
2021/02/04an ekarpen demografikoagatik amatasunagatiko osagarria jasotzen ari diren pertsonek hori jasotzen jarraituko dute.
Amatasunagatiko osagarria jasotzea bateraezina izanen da genero arrakala murrizteko kotizaziopeko pentsioen osagarri berriarekin. Beraz, interesdunek bi aukera izanen dituzte.
Amatasunagatiko osagarriaren eskubidea izateko seme-alabaren beste gurasoak kotizaziopeko pentsioen osagarria eskatzen badu eta jasotzea badagokio, onartzen den hileko zenbatekoa amatasunagatiko osagarriari kenduko zaio, eta ondorio ekonomikoak ebazpena eman eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik hasiko dira, baldin eta laguntza eskatu eta hurrengo sei hilabeteen barruan ebazpena ematen bada, edo, hala badagokio, pentsioaren hurrengo egunetik zenbatzen hasita; epe hori iraganik, ondorioak hurrengo zazpigarren hilabeteko lehenengo egunetik aurrera izango dira.
Genero-arrakala murrizteko osagarria
Genero-arrakala murrizteko kotizaziopeko pentsioen osagarriak ekarpen demografikoagatiko amatasun-osagarria ordezkatu du, eta, horren ordez, genero-arrakala murrizteko osagarri bat ezarri du. Osagarri horren helburua da emakumeek beren ibilbide profesionalean jasan duten kaltea zuzentzea, seme-alaben zaintzari dagokionez zeregin nagusia beren gain hartzeagatik, eta pentsioen esparruan proiektatzen dena.