Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Eskaerak

PRESTAZIOA IZAPIDETZEKO BEHAR DIREN AGIRIAK

  • Kasu guztietan:
    • Eskatzailearen eta, baldin badago, legezko ordezkariaren edo borondatezko ordezkariaren nortasuna egiaztatzea, indarrean dauden honako agiri hauen bidez:
      • Espainiarrek: Nortasun Agiri Nazionala (NAN).
      • Atzerritarrek: Pasaportea edo, hala badagokio, beren herrialdeetan indarrean den nortasun agiria eta AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia), zenbaki hori AEATk eskatzen du ordainketarako, edo Atzerriko nortasun-txartela (ANT).
    • Legezko edo borondatezko ordezkaritzaren egiaztagiria, horrela badagokio.
    • Ordezkaria tutore instituzionala bada, IFK.
    • Legezko ordezkaria eskatzailearen guraso-ahalaren titularra bada, familia-liburua.
  • Kotizazioari dagokion dokumentazioa: Erregimen Orokorreko besteren konturako langilea: zuzeneko ordainketa eskatzen duten enpresen ziurtagiriak, etxeko langileen, artisten eta zezen gaietako erroldatutako profesionalen sistema berezia izan ezik.
  • Lan istripuen edo lanbide gaixotasunen agiria (LI eta LG), enpresak beteta, baja kontingentzia profesionalengatik bada. Lan istripuaren agiria DELTA sistemaren bidez bidali beharko da.
  • Kaleratzearen kasuan harremana iraungi dela egiaztatzen duten dokumentuak. Kaleratzearen kasuan: adiskidetze akta edo kaleratze epaia.
  • Familia-liburua, eta hala badagokio, ardurapeko adingabeen desgaitasun ziurtagiria, aitortutako maila barne hartzen duela, lan-harremana eten den kasuetarako, langabeziako gehienezko kontribuzio-mailak aplikatzeko.
  • Hamar langile baino gutxiagoko enpresa: Gogoratu eskaera baino lehen, gutxienez 15 egun lehenago, jakinarazpena egin behar dela. Horren bidez jakinaraziko da enpresak hurrengo hilabete naturalaren 1. egunetik aurrera ordainketa zuzena egiteko betebeharra GSINri uzten diola.
  • Nekazaritzako Sistema Bereziko aldi baterako langilea, indarreko kontratu idatziarekin eta medikuaren bajaren egunean zerbitzurik eskaini ez duena: dagokion enplegu-bulegoak sinatutako kontratua.
  • Enpresak ordainketa eskuordetua ez betetzea: salaketa Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzan (ITSS), Lan Arloko Epaitegian edo Bitartekaritza, Arbitraje eta Adiskidetze Zerbitzuan (SMAC), ez-betetzea zein datatatik gertatu den adierazita.



 


Complementary Content
${loading}