Aldi baterako ezgaitasunagatiko medikuaren baja-agiria, edozein izanda egoera hori sortu duen kontingentzia, langileari mediku-azterketa egin ondoren igorriko du azterketa egiten dion mediku fakultatiboak. Horretarako ekainaren 15eko ESS/1187/2015 Aginduko I eranskinean dagoen eredua erabili beharko da
Oso iraupen laburra izango duela estimatzen den prozesua: bost egun natural baino gutxiago.
Osasun zerbitzu publikoko edo mutualitateko medikua fakultatiboak oso iraupen laburreko prozesua dela estimatzen duenean, altta eta baja-agiriak mediku-ekintza berean igorriko ditu. Horretarako agiri bakarra erabiliko du eta honako hauek agertu beharko dira:
- bajari lotutako datuak,
- altaren eta honen dataren datuak. Honen data eta bajaren data bera izan liteke, edo hurrengo hiru egun naturalen barruan egon liteke.
Prozesuaren iraupenaren aldaketa: Egiaztapen agiria.
Hala ere, langileak alta data moduan finkatu den egunean mediku-azterketa bat egin diezaioten eska dezake eta mediku fakultatiboak, langileak lan egiteko gaitasuna berreskuratu ez duela uste badu, hasieran aurreikusitako prozesuaren iraupena aldatu ahal izango du, horretarako baja-egiaztagiria igorriz. Baja-agirian aurreikusitako alta indarrik gabe utziko du lehen egiaztagiri honek. Hemen, diagnostikoa, estimatutako iraupen berria eta prozesu mota zehaztu beharko dira, baita hurrengo azterketa medikuaren data ere.
Beste ABE prozesu batzuk
Osasun zerbitzu publikoko edo mutualitateko mediku fakultatiboak iraupen laburreko, erdiko edo luzeko prozesua dela estimatzen duenean, baja-agirian hitzartutako hurrengo mediku-azterketaren data zehaztu beharko du. Data horiek, edozein modutan, ezingo dituzte egun hauek gainditu:
- medikuaren bajaren datatik zazpi egun natural baino gehiago, iraupen laburra edo erdia dutela aurreikusten den prozesuetan,
- hamalau egun natural baino gehiago, iraupen luzea izango dutela aurreikusten den prozesuen kasuan.
Lehenengo mediku-azterketan alta-agiria emango zaio langileari, edo baja mantentzea egokia den kasuetan, lehenengo egiaztagiria.
Medikuaren baja-agiriak igortzeko eskumena:
- Osasun zerbitzu publikoa, hauetatik eratorritako ABE prozesuena:
Gizarte Segurantzako langileen kontingentzia arruntak
enpresetako langileen kontingentzia profesionalak, INSSak babesten dizkietenean
- Gizarte Segurantzako mutualitate laguntzailearen osasun zerbitzua, kontingentzia profesional hauetatik eratorritako ABE prozesuena:
mutualitate bati lotutako enpresetako langileak
mutualitate bat duten norbere konturako langileak, kontingentziak aipatu mutualitateak babesten dizkietenean.
- Kontingentzia profesionalen kudeaketan borondatezko enpresa laguntzailearen mediku fakultatiboa: enpresa horietako langileen kontingentzia profesionaletatik ondorioztatutako ABE prozesuak.
- INSS/ISMren ikuskatzaile medikoa: 365 egun baino gutxiagoko gaixoberritze prozesu baten medikuaren bajak, INSSko medikuaren alta-agiria igortzean amaitutakoak
- INSS, EVI/CEIren bidez:
medikuaren bajak, Ezgaitasun Iraunkorra adierazten ez duen medikuaren alta ondoren, ABE egoeran 365 egun egin baino lehen gauzatuak
medikuaren bajak Ezgaitasun Iraunkorra adierazten ez duen medikuaren alta ondoren, ABE egoeran 366 eta 545 egun artean gauzatuak
Medikuaren baja-agiria barne hartzen duen informazioa.
Medikuaren baja-agiriak datu hauek izan beharko ditu: langilearen datu pertsonalak, bajaren data, baja hori sortu duen kontingentzia, diagnostikoaren kodea, langilearen lanbide kode nazionala, prozesuaren iraupen estimatua, hala balegokio, prozesua aurreko baten gaixoberritze bat dela zehaztu beharko da, eta kasu honetan, gaixotze berri hau sorrarazten duen prozesuaren baja-agiriaren data ere.
Halaber, hurrengo mediku-azterketa egingo den eguna ere zehaztuko da.
Altaren kopiak langileari ematea:
Medikuaren baja-agiriak, egiaztapena eta alta igortzen dituen medikuak langileari hauen bi kopia emango dizkio, bat berarentzat eta bestea enpresarentzat.