Contenido principal
Visor de contenido web
Visor de contenido web
Visor de contenido web
Afiliazioa
Afiliazioa administrazio-egintza da, eta, horren bidez, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak Gizarte Segurantzaren "barruan egotearen" izaera onartzen dio, Legean ezarritako ondorioekin, lehen aldiz jarduera profesional bat egiten duen pertsona fisikoari. Horren bidez, aplikazio-esparruan sartuta dago.
Afiliazioaren ezaugarri nagusiak hauek dira:
- Derrigorrezkoa da: sistemaren aplikazio-esparruan dauden pertsona guztiek, kotizaziopeko modalitatean, derrigorrez egin behar dute.
- Bakarra da sistema eta erregimen guztietarako, nahiz eta pertsonek, jarduera dela-eta, erregimen batetik bestera aldatu.
- Biziartekoa da, hasierako afiliazioa pertsonaren bizitza osorako baita, nahiz eta garatzen duen lana uzteagatik Erregimenean baja hartu.
- Esklusiboa da, jarduera berarekin ezin baita egon alta egoeran sistemakoa ez den gizarte-aurreikuspeneko bestelako erregimenen batean.
- Berez, edo beste baldintza batzuekin batera, derrigorrezkoa da eskubideak eta betebeharrak izateko.