Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Alarguntza pentsioa

Prozedura

Gizarte Segurantzaren Alarguntza pentsioaren prozedura

Informazio Orokorra


Helburua:

Prestazioa sortzen duen pertsonaren heriotzak eragiten duen premia ekonomikoko egoera babestea.

Onuradunak:

Hildakoarekin ezkontza-lotura eduki duten pertsonak edota horren izatezko bikotekideak izan direnak eta berriro ezkondu ez direnak:

  • Ezkonlaguna.
  • Bananduak, dibortziatuak eta ezkontzaren deuseztasuna dutenak.
  • Izatezko bikotea heriotzaren unean.

Informazio gehiago onuradunei buruz

Baldintzak:

Kotizazio-aldi zehatz bat egiaztatzea beharrezkoa izango da, hildakoaren lan-egoeraren arabera eta heriotzaren kausaren arabera aldatuko dena:

  • Altan edota altarekin parekatutako egoeran, 500 egun heriotza gertatu baino lehenagoko 5 urteetako aldi iraunkorraren barruan edota 15 urte langile-denbora osoan zehar.
  • Altan egon gabe: 15 urte langile-denbora osoan zehar.
  • Pentsiodunak: Ez da kotizazio-aldirik eskatzen.

Ez da aurretiko kotizazio-aldirik eskatzen, heriotza lan-istripu baten edota gaixotasun profesional baten ondorioa denean.

Gainera, ezkontza kasuan baldintza zehatz batzuk egiaztatzea beharrezkoa izango da, ezkondu aurretiko gaixotasun arruntek eragiten dutenean heriotza;  bananduak, dibortziatuak eta  ezkontza baliogabeak; izatezko bikoteak.

Informazio gehiago betekizunei buruz

Zenbatekoa:

Kasu bakoitzean dagokion oinarri arautzaileari %52a aplikatuz kalkulatzen da prestazio ekonomikoa; oinarri arautzailea, oro har, desberdina da heriotzaren unean hildakoaren lan-egoeraren eta heriotzaren kausaren arabera.

  • 2018-08-01az gero, alarguntasunagatiko pentsioaren oinarri arautzaileari %56a aplikatuko zaio, onuradunak baldintza hauek betetzen dituenean:
    • 65 urte edo gehiago izatea.
    • Espainiako edo atzerriko beste pentsio publiko baterako eskubiderik ez izatea.
    • Besteren kontura edo norbere kontura egindako lanen truke diru-sarrerarik ez jasotzea.
    • Urtean 7.347,99 euro edo gehiagoko kapital higigarri edo higiezinen errentarik ez izatea, ezta ondare-irabazirik edo jarduera ekonomikoengatiko errentarik ere.

  • 2019-01-01etik, oinarri arautzaileari %60a aplikatuko zaio.

Onuradunak familia-kargak eta diru-sarrera maila jakin bat duenean, ehunekoa %70eraino ere igo daiteke.

Prestazioa lortzen ez denean, ezkontza-iraunaldia ez egiaztatzeagatik edota bien artean seme-alabarik ez edukitzeagatik, aldi baterako prestazio bat ordainduko da bi urtetan, egokituko zitzaiokeen alarguntza-pentsioaren zenbateko bera edukiko duena.

Informazio gehiago zenbatekoei buruz

Ondorio ekonomikoak:
  • Kausatzaileak altan, altaren parekoan edota ez altan: Gertaera eragilearen dataren hurrengo egunean, eskaera heriotzaren ondorengo 3 hiletan aurkezten denean.
  • Kausatzaile pentsiodunak: Gertaera eragilearen dataren hurrengo hilaren lehenengo egunean, eskaera heriotzaren dataren ondorengo 3 hiletan aurkezten denean.

Eskaera heriotzaren dataren ondorengo 3 hiletatik kanpo aurkezten denean, eskaeraren datan zenbatzen hasita gehienez 3 hileko atzerako eraginarekin ordainduko da.

Ordainketak:

Pentsioa hilero ordaintzen da eta aparteko bi ordainsari ordainduko dira, ekainean eta azaroan, lan-istripu eta gaixotasun profesionalen kasuetan izan ezik; horietan 12 ohiko hileko soldatetan banatzen da.

Pentsioak gutxieneko zenbatekoak bermatuta ditu eta urte bakoitzaren hasieran hartzen du berriro balioa.

Pentsioa Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (IRPF) baitan dago.

Bateragarritasunak / Bateraezintasunak:
  • Bateragarria izango da pentsioa onuradunaren laneko errentekin eta erretiro eta ezgaitasun iraunkorren pentsioekin haietarako eskubiderik balu behintzat.
  • Kausatzailea altan bazegoen hil zen unean, alarguntasun pentsioa bateragarria izango da Gizarte Segurantzako beste edozein alarguntasun pentsiorekin, erregimen bakoitzean akreditatutako pentsioak gainjartzen ez baldin badira, gutxienez 15 urtetan.
  • Indarrean geratzen den alarguntza-pentsioa, nahiz eta berriro ezkondu edota izatezko bikote egin, bateraezina izango da ezkonlagun edota izatezko bikotekide berriaren heriotzaren ondorioz sor litekeen alarguntza-pentsio berriarekin, beraz, horietako bat aukeratu beharko da.

Informazio gehiago bateragarritasunei/bateraezintasunei buruz

Epeak:
  • Eskaerak aurkezteko: Ez dago eperik.
  • Espedientearen ebazpena: 90 egun aurkezpen-datatik zenbatzen hasita. Gaur egun, batez besteko epea 13 egunekoa da.
Iraungipena:
  • Berriro ezkontzeagatik edota izatezko bikote egiteagatik, salbuespenak izan ezik.
  • Kausatzailearen heriotza dela eta, epai irmoan erruduntasun-aitortzagatik.
  • Genero-indarkeriagatik.
  • Heriotzagatik.
  • Desagertutako langilea ez zela hil egiaztatzeagatik.
Inprimakiak:

Biziraupenerako Prestazioen eskaera.

Dokumentazioa:

Eskaera-ereduan zehazten diren agiriak.

Non izapidetzen den:

Gizarte Segurantzako Arreta eta Informazio Zentroetan eta Itsasoko Gizarte Institutuko toki- edo probintzia-zuzendaritzetan, itsasoan aritutako langileak.

Erakunde eskuduna:

Pentsioa jasotzeko eskubidearen aitorpena Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari, Itsasoko Gizarte Institutuari (itsasoan aritutako langileen kasuan) eta Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileari (heriotza lan-istripuaren ondorioa denean) dagokie.

Beste datu interesgarri batzuk:
  • Pentsioa jasotzeko eskubidea ez da iraungitzen.
  •  Dibortzioaren kasuan , onuradun bat baino gehiago dagoenean, ezkontzako elkarbizitza denborarekiko proportzionala izango da prestazioaren zenbatekoa, bizirik dirauen ezkontidearen alde ehuneko 40 bermatuz. 
  • Alarguntza-pentsioa genero-indarkeriako kasuetan.
  • Lan-istripu eta gaixotasun profesionalei dagozkien xedeetarako, hildakoa heriotzaren datan eskubide osoko alta-egoeran zegoela irizten da, enpresaburuak bere betekizunak ez beteta ere. Horrez gain, oinarri arautzailearen 6 hileko soldatako kalte-ordain bat ere aintzatesten da.
  • Erregimen Bereziak

 

Ohiko galderak

Complementary Content
${loading}