Informazio Orokorra
Helburua: |
Ordainketa bakarreko diru-laguntza da, eta helburua seme-alaba bi edo gehiago jaio edo adoptatzen direnean familietan sortu gastuen handitzea konpentsatzea da. |
---|---|
Kausatzaileak: |
Erditze edo adopzio anitzagatiko jaio edo adoptatutako seme-alabak, beti ere jaio edo adoptatutako seme-alabaren zenbatekoa bi edo gehiagokoa denean (seme-alabaren batek % 33 edo gehiagoko elbarritasunik balu, bikoitza konputatuko da) eta jaiotza edo adopzioaren formalizazioa Espainian izan denean. |
Onuradunak: |
Gurasoak eta adopzio-hartzaileak, eskatutako baldintzak betetzen dituztenak. Guraso edo adopzio-hartzaileen elkarbizitza denean, bietako edonor izango da onuradun hala adostu badute; adostasunik ez denean, ama izango da onuraduna. Elkarbizitzarik ez denean, seme-alabaren zaintza eta babespea duena izango da onuraduna. Umeak bi guraso edo adopzio-hartzaileen umezurtz edo utzitakoak direnean, onuraduna legez euren ardura hartzen duena izango da. |
Baldintzak: |
|
Zenbatekoak / Ordainketak / Ondorioak: |
Jaio edo adoptatutako seme-alaba kopuruaren arabera: 2, 3, 4 edo gehiago, diru-laguntzaren zenbatekoa , LGS aren hileko zenbatekoa 4, 8 edo 12rekin biderkatuta lortutako emaitza izango da. Ordainketa bakarra izango da. |
Iraupena: |
Behin ordaintzen da. |
Epeak: |
Ebazpen ematea luzatzeko eta interedunari jakinarazteko epea 45 egunekoa da. |
Ukatzea / Iraungitzea: |
Prestazioaren onarpen eskubidea 5 urtera preskribatuko da, erditze do adopzio anitza gertatu hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.. |
Inprimakia: | |
Dokumentazioa: |
Nortasuna eta eskubidea eragiten duten gertaerak egiaztatzeko beharrezkoak direndokumentuak aurkeztuko dira. Eskatzaileari ezin izango zaio inola ere eskatu Gizarte Segurantzaren Administrazioak bere kabuz ezagutu beharreko gertaera, datu edo inguruabarren egiaztagiririk. |
Non izapidetu: |
Eskaera eta eskatutako dokumentazioa hauen bidez aurkez daiteke: Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoa (https://sede.seg-social.gob.es), posta arrunta edo Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentroak (GSAIZ). |
Erakunde eskuduna: |
Diru-laguntzarako eskubidearen kudeaketa eta aitorpena Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren (GSIN) eskumena da. |
Beste datu interesgarri batzuk: |
|