Ardurapeko adingabeagatik edo seme-alabarengatik laguntza ekonomikoa.
Prozedura
Informazio Orokorra
Helburua: |
Esleipen ekonomiko hau onuradunaren ardurapean dagoen seme-alaba edo harrerako adingabe bakoitzeko aitortzen da, 18 urtetik beherakoa bada edo % 65eko edo gehiagoko minusbaliotasuna baldin badu. 2020ko ekainaren 1etik aurrera, gutxienez % 33ko ezgaitasuna duten 18 urtetik beherako seme-alabengatik edo % 65eko ezgaitasuna duten adinekoengatik bakarrik eska daiteke prestazio hori. |
---|---|
Kausatzaileak: |
Onuradunaren ardurapean dauden seme-alabak edo harrerako adingabeak, onuradunarekin batera bizi direnak eta ekonomikoki bere menpe daudenak, betiere 18 urtetik beherakoak badira edo adinez nagusiak izan eta % 65eko edo gehiagoko minusbaliotasuna baldin badute. Ardurapekotzat hartuko dira, irabazizko lan bat egin arren, baldin eta onuradunarekin bizitzen jarraitzen badute eta egiten duten lanarengatiko diru-sarrerek une bakoitzean indarrean den LGS % 100 gainditzen ez badute, urteko zenbatekoan. |
Onuradunak: |
|
Baldintzak: |
|
Zenbatekoak / Ordainketak / Ondorioak: |
Esleipen ekonomikoaren zenbatekoa desberdina da ardurapeko seme-alaba edo adingabearen adinaren edo minusbaliotasun mailaren arabera. Ordainketa aparteko ordainketarik gabe egiten da:
Prestazioa PFEZetik salbuetsita dago. 2008/01/01etik aurrera eta urte bakoitzaren hasieran, prestazioa birbalorizatuko da KPIren arabera. |
Iraupena: |
Hasieran aitortutako esleipen ekonomikoa jasoko da horren igoera, jaitsiera edo desagerpena dakarren familia aldaketarik gertatzen ez den bitartean. |
Epeak: |
Esleipen ekonomikoaren aitorpena ebatzi eta gehienez 45 eguneko epean jakinarazi beharko da. Onuradun guztiek 30 eguneko epean INSSri aurkeztu behar dizkiote esleipen ekonomikoa jasotzeko eskubidea sortzea, aldatzea edo desagertzea dakarten familia egoerako aldaketak. |
Ukatzea / Iraungitzea: |
|
Inprimakiak: | |
Dokumentazioa: |
Nortasuna egiaztatzeko beharrezkoak diren dokumentuak eta eskubidea aitortzeko inguruabarren egiaztagiriak aurkeztuko dira. Eskatzaileari ezin izango zaio inola ere eskatu Gizarte Segurantzaren Administrazioak bere kabuz ezagutu beharreko gertaera, datu edo inguruabarren egiaztagiririk. |
Non izapidetu: |
Eskaera eta beharrezko dokumentazioa Gizarte Segurantzaren edozein arreta eta informazio zentrotan aurkeztu beharko da. |
Erakunde eskuduna: |
Prestazio ekonomikoa emateko eskubidea aitortzea INSSren eskumena da. Gurasoren bat Gizarte Segurantzaren erregimen publiko batean sartuta egonez gero, esleipen ekonomikoa erregimen horren bidez aitortuko da. |
Beste datu interesgarri batzuk: |