Nori dagokio ABEren ordainketa gaixoberritzea denean, une horretako aseguratzailea eta hasierako istripua babestu zuen aseguratzailea berbera ez denean?
-
Gaixotasun arruntaren zein lanez kanpoko istripuaren kasuan:
ABE berriz gaixotze-unean babesten duen erakundeak hartzen du bere gain prestazioaren ordainketa, subsidioa berriz gaixotze-uneko kotizazio-oinarrien arabera kalkulatuta, lehenengo prozesuan babesa nork egin duen kontuan hartu gabe. -
LI edota GP denean:
-
LIren oinarri arautzailea berriz gaixotze-unekoa bezalakoa edota hori baino handiagoa izanez gero: lehenengo aseguratzaileak ordainduko du berriz gaixotzea, oinarri arautzailetzat berriz gaixotze-unekoa hartuta. Bigarrenak ez du ordainketarik egin beharko.
-
Hasierako LIren oinarri arautzailea berriz gaixotze-unekoa baino txikiagoa izanez gero: lehenengo aseguratzaileak ordainduko du hasierako LIn aseguratutako oinarriari dagokion zenbatekoa eta bigarrenak ordainduko du lehenengo oinarri arautzailearen eta berriz gaixotze-unekoaren arteko desberdintasuna.
-
Irizpide horri eutsiko zaio lan-jarduerarik gabeko 180 egun baino gehiago tartean egonda ere; dena dela, prozesua ez da metagarria ABEren gehienezko iraupenaren xederako.
Berriz gaixotze-unean langilea langabezian egonez gero, lehenengo aseguratzaileak hartuko du bere gain ABE, lehenengo prozesuko edo, une hartan medikuaren baja gertatu izan ez bazen, istripu-uneko soldaten oinarri arautzailearen arabera. Hala ere, ordainketari LGSSren 222 Art.-an jasotako mugak ezarriko zaizkio.