Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Nabigatzen jarraituz gero, zure baimena ematen duzu cookieak eta gure cookie-politika onartzen dituzula. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.


Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

Bateraezintasunak /Bateragarritasunak

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Bada erretiratzea eta aldi berean lan egiterik?

Arau orokorra da pentsioa jasotzea bateraezina dela Gizarte Segurantzan alta ematen duen besteren edo norberaren konturako jarduera batekin. Halere, zenbait salbuespen daude:

  • Erretiro partzialak aukera ematen dio langileari, enpresarekin ados jarrita, lanaldia % 25 eta % 50 artean murrizteko, eta erretiro-pentsioa lanaldi murrizketaren alderantzizko proportzioan jasotzeko. Langileak ez badu erretirorako legezko adina bete, enpresak errelebo kontratu bat hitzartu beharko du beste langile batekin.
  • Erretiro aktiboari esker, erretiro-pentsioa besteren konturako edo norbere konturako lanarekin bateratu daiteke, lanaldi osoan edo partzialean, betiere erretiroa ohiko adinetik aurrera egin bada eta oinarri arautzaileari % 100eko portzentajea aplikatu bazaio, kotizazio-karrera osoa izateagatik. Erretiro aktiboan zehar pentsioaren % 50 kobratuko da. Halere, jarduera norbere kontura egiten bada eta besteren konturako langile bat gutxienez kontratatua duela egiaztatzen bada, lanarekin bateragarria den pentsioaren zenbatekoa % 100era iritsiko da.
  • Erretiro malguak aukera ematen dio erretiroko pentsiodunari lanaldi partzialeko lan bat hasteko, ohiko lanaldia % 25 eta % 50 artean murriztuta, eta kobratzen ari zen pentsioarekin bateragarri egiteko, lanaldi partzialeko lanaldiaren ehunekoaren arabera murriztuta.
  • Erretiro-pentsioa bateragarria da, halaber, norbere kontura egindako lanekin, haien urteko guztizko errendimenduak lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbatekoa gainditzen ez badu.
  • Kotizaziopeko erretiro-pentsioa bateragarria izan daiteke, halaber, jabetza intelektualeko eskubideen titulartasunetik eratorritako diru-sarrerak jasotzen dituen arte-sorkuntzako jarduera batekin.

Bestalde, enpresariaren erretiro-pentsioa bateragarria da negozio edo merkataritza-establezimendu baten titulartasunarekin, betiere inolako lanik egiten ez badu.

Informazio pertsonalizatua behar izanez gero, edozein Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentrotan (CAISS) bertaratzea gomendatzen da.

Badut lan egiterik erretiroa hartuta?

Arau nagusia da pentsioa jasotzea ez dela bateragarria besteren/norberaren kontura lan egitearekin edo Administrazio Publikoentzat jarduerak egitearekin.

Bateraezintasun horren salbuespen gisa, erretiro-pentsioa bateragarria izango da honako hauekin: 

  • Lanaldi partzialeko lanak, erretiro malguaren modalitatean ezarritako moduan. Erretiro-pentsioaren zenbatekoa murriztu egingo da lanaldiari aplika dakiokeen murrizketaren alderantzizko proportzioan.
  • Norberaren konturako lanak; lan horien urteko guztizko diru-sarrerek ez dute gainditu behar lanbide arteko gutxieneko urteko soldata (SMI).
  • Pentsiodunaren besteren edo norberaren konturako edozein lan, betiere pentsioa arauzko adinean eskuratu bada (hobaririk gabe edo adina aurreratu gabe) eta pentsioaren zenbatekoa zehazteko dagokion oinarri arautzaileari aplika dakiokeen ehunekoa % 100ekoa bada. Arau orokor gisa, pentsioaren kopurua haren zenbatekoaren % 50 izango da.

Nolanahi ere, pentsiodunak erakunde kudeatzaileari jakinarazi beharko dio lanean hasi behar duela.

"Erretiratu" bati lanaldi partzialeko lana eskainiz gero, zenbat ordu lan egin ahal du pentsioa jasotzen jarraitu ahal izateko?

Lanaldi mugatuko kontratua sinatzen bada,"erretiro malguan" ezartzen diren legezko murriztapenen mugaren barruan, erretiro pentsioa gutxiagotuko zaio lanaldiari aplikatzen zaion murriztapenaren alderantzizko proportzio berdinean. %50 baino gutxiagoko edo %75 baino gehiagoko lanaldiak egiteak pentsioa bertan behera uztea ekarriko du.

Egoera jakin batzuetan, 2013-03-17tik aurrera, posible da erretiro pentsioa(honen zenbatekoa %50 murriztu ondoren) lanaldi osoko edo mugatuko kontratu batekin bateratzea, lanaldi murriztapenik gabe.

Erregimen orokorrean eta autonomoenean kotizatzen badut, jaso al ditzaket bi erretiro-pentsio?

Bada  bi pentsio jasotzeko eskubidea, betiere  erregimen bakoitzeko baldintzak bereiz beteta. Erretiro unean altan edo altaren pareko egoeran ez bada hauetako erregimenen batean, beharrezkoa izango da bakoitzean egiaztatutako kotizazioak gainjartzea, gutxienez, 15 urtean zehar.

Kotizazioa erregimen desberdinetan egiaztatzen bada eta pentsiorako eskubiderik eragiten ez denean, azken horretan egiaztatutako kotizazio-oinarriak, jarduera-aniztasunean, pentsioa eragiten duen erregimenean metatu daitezke, bereziki oinarri-arautzailea zehazteko. Hala ere, oinarrien gehiketa ezingo da une bakoitzean indarrean den gehieneko kotizazio muga baino handiagoa izan.

Bateragarriak dira erretiro-pentsioa eta negozio baten titulartasuna?

Erretiro pentsioa eta negozio baten titulartasuna eta titulartasun honen berezko funtzioak bateragarriak dira. Beraz, beharrezkoa da titulartasunaren berezko funtzioak mugatzea, enpresariaren jarduerari buruzko merkataritza-araudiaren arabera.

Hasiera batean, negozioaren titularrak edozein funtzio egoki edo beharrezko egin dezake helburuak lortzeko, nahiz eta ohikoena beste batzuen parte-hartzea izatea izan, bai ezin duelako, bai zuzenean jardun nahi ez duelako. Izan ere, negozio edo enpresa baten titulartasunak ez du enpresariaren jarduera zuzena eta pertsonala eskatzen. Nahikoa da jarduera bere izenean egitea, hots, sortu hirugarrenekiko harreman juridikoak eta sortu eskubide eta betebehar guztiak berari esleitzea eta ondorioz, berau izango da negozioaren arriskua eta zortea bere gain hartuko dituena.

Enpresaren ohiko kudeaketa, administrazio eta zuzendaritzarekin zerikusia duena, LAABko erretiro pentsioarekin bateraezintzat joko da, bai enpresari indibidualarentzat bai merkataritza-sozietate kapitalista bateko egitezko enpresariarentzat. Izan ere, Gizarte Segurantzaren sisteman alta eragingo du eta adibide gisa ondoko hauek aipa daitezke: oro har kontratuak sinatzea, hitzarmen kolektiboak, epaiketetan ordezkaritza, enpresaren ordezkaritza, abalak sinatzea...

Complementary Content
${loading}