Onuradunak/Baldintzak
Gaia:
-
Onuradunak/Baldintzak
-
Zein da eskatutako adina erretirorako?
Kategoria: > Gaia:Erretiro-pentsioa lortzeko adina interesdunaren adinaren eta laneko bizitzan zehar metatutako kotizazioen araberakoa da.
Erretiro-adinak eta kotizazio-aldiak mailaz maila aplikatuko dira 2027. urtera arte.
Gutxieneko adina txikitu edota aurreratu ahal da, alta-egoeran zein altarekin parekatutako egoeran dauden langileentzat bakarrik, zenbait kasu berezitan.Eskura dauden ekintzak -
Hainbat erregimenetan kotizatu badu, haietako zeinek aitortuko du erretiro- pentsioa?
Kategoria: > Gaia:Hasiera batean, gertaera eragilearen unean edo gorabehera gertatu zeneko azken interesduna altan den erregimenak aitortuko du pentsioa, betiere baldintza guztiak betetzen baditu. Eskubiderako aukerarik izan ezean, formula bera aplikatuko da aurreko erregimenetan.
Hauetako inon beharrezko baldintzak bete ezean, interesdunak kotizazio zenbateko gehien egiaztatzen duen erregimenaren arabera egingo da, interesdunak egiaztatutako guztiak behin zenbatuta.
Langileak kotizazio zenbateko gehien egiaztatzen duen erregimenean adinaren baldintza egiaztatu ezean, erregimen honengatiko pentsioa aitortu ahal izango da betiere kotizazio epeen zenbaketarako kontuan hartu diren beste erregimenen batean adinaren baldintza betetzen badu, honetarako eskatu gainontzeko baldintzekin batera (5 urte edo kotizazioen 1/4 erretiro aurreratua baimentzen den erregimenean).
Eskura dauden ekintzak -
Langile autonomoek erretiroa har dezakete erretiroa hartzeko adina bete aurretik?
Kategoria: > Gaia:Langileak "mutualista izaera badu", badu erretiroa hartzerik 60 urtetik aurrera, betiere zenbait baldintza betetzen baditu.
Langileak "mutualista izaera ez badu", eta Autonomo gisa egindako lana uzten badu, legez berarentzat ezarritako adina baino gehienez bi urte lehenago hartu ahal izango du erretiroa, baldin eta eskatzen zaizkion gainerako baldintzak betetzen baditu.
Eskura dauden ekintzak -
Zertan datzan ezintasunagatiko adinaren hobaria?
Kategoria: > Gaia:Benetan lan egindako aldietan (besteren kontura, erregimen hauetan: Erregimen Orokorrean eta Itsasoko Langileen eta Ikatz Meatzaritzako erregimen berezietan), langileak ziurtatu badu % 65eko edo gehiagoko ezintasuna, lanaldi horiek dagokion koefiziente murriztaileaz biderkatuko dira:
-
0,25eko koefizienteaz, langileak ziurtatuta badu % 65eko edo gehiagoko ezintasuna.
-
0,50eko koefizienteaz, langileak ziurtatuta baditu % 65eko edo gehiagoko ezintasuna eta eguneroko bizitzako funtsezko ekintzak egiteko beste pertsona baten laguntzaren beharra.
Emaitza, egunetan, langilearen egiazko adinari batuko zaio, eta alegiazko adina lortuko da, erretiro-pentsiorako kontuan hartuko dena.
Eskura dauden ekintzak -
-
Zein langileri aplikatuko zaio erretiro partziala?
Kategoria: > Gaia:Erretiro partziala lanaldi osoan diharduten eta Gizarte Segurantzako besteren konturako langileentzako edozein erregimenetan sartzen diren besteren konturako langileei aplika dakieke. Ez zaie aplikatuko funtzionario- edo estatutu-harremana duten langileei, besteren konturako langileen antzeko kontseilariei edo administratzaileei, saltokietako ordezkariei eta artistei.
Norbere konturako langileei dagokienez, LGSSren Testu Bategineko 318. artikuluaren arabera, Itsasoko Langileen eta Langile Autonomoen Erregimen Berezietako norbere konturako langileek arau bidez ezarritako baldintzetan izan dezakete erretiro partziala. Arauzko garapen hau gauzatu ez denez gero, langile hauek ezingo dute egun erretiro mota hau izan.
Eskura dauden ekintzak -
Badu erretiroa hartzerik enplegu-eskatzailetzat izena emandakoak, baina azken 15 urteetan bi urte kotizaturik ez dituenak?
Kategoria: > Gaia:Pentsioa eskuratzen badu altaren antzeko egoeran egonda eta kotizatzeko beharrik gabe (adibidez, nahi gabeko langabezian dago, eta etengabe lana eskatzen, langabezia-prestazioa amaitu zitzaionetik), kotizatzeko 2 urteko berariazko aldiak kotizatzeko beharra eten aurreko azken 15 urteen barruan egon behar du (langabezia-prestazioaren amaiera).
Eskura dauden ekintzak -
Badu erretiro aurreratua hartzerik lana borondatez utzi duen langileak?
Kategoria: > Gaia:Langilea "mutualista bada", har dezake erretiroa 60 urtetik aurrera, betiere eskatutako baldintzak betetzen baditu.
Langilea "ez bada mutualista" eta azken lana langilearen borondatez eteten bada, arauz aplika lekiokeen adina baino bi urte lehenago, gehienez, har lezake erretiroa, betiere eskatutako gainerako baldintzak betetzen baditu.
Eskura dauden ekintzak -
Posible al da arauzko adina baino lehenago erretiratzea koefiziente murriztaileak aplikatu gabe?
Kategoria: > Gaia:Bai, berariazko arauak dituzten kasu jakin batzuetan, hala nola zenbait artistari eta zezenketako profesionali
dagokionean.Koefiziente murriztaileak ere ez dira aplikatuko, lan nekagarriengatik edo minusbaliotasunagatik hobariak aplikatu ondoren arauzko alegiazko urteak eskuratzen badira.Eskura dauden ekintzak -
Langileak erretiro partziala eskatzen badu, arauzko adina izan arte lan egin behar du ondoren pentsio arrunta jaso ahal izateko?
Kategoria: > Gaia:Ez da beharrezkoa erretiroa hartzeko arauzko adinaren zain egotea. Erretiro partziala hartzen duen langileak erretiro arruntari edo aurreratuari dagokion pentsioa eskatu ahal izango du, edozein modalitatetan, betiere horretarako baldintza guztiak betetzen baditu.
Eskura dauden ekintzak -
Eskatu al dezake lanaldi partzialeko erretiroa erretiroa hartzeko ohiko adina beteta duen pertsonak?
Kategoria: > Gaia:Bai. Kasu honetan, ez da beharrezkoa izango aldiberean txandako lan-kontraturen bat egitea.
Eskura dauden ekintzak
-