Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Langileen prestazioei buruzko jakinarazpena enpresei

2019ko abenduaren  11az gero, INSSak zerbitzu bat jarri du enpresen eskura beren langileei aintzatesten zaizkien Gizarte Segurantzako prestazioetan egon litezkeen aldaketei buruzko informazio deskargatzeko, bai subsidioei buruz, bai lan-kontratuei, bai Gizarte Segurantzako enpresa-betebeharrei eragiten dieteni buruz.

Aipatu dataz gero, enpresa bakoitzeko RED Baimendunen erabiltzaile nagusiek aukera izango dute INSSEMPRESAS fitxategia (FIE) kontsultatzeko SILTRAren bidez edo, kasuak kasu, EDITRANen bidez.

Zerbitzu hau komunikatzeko bide segurua eta arina da, eta erraza da enpresetan nominak kudeatzeko erabiltzen diren aplikazioetan barne hartzen. Horregatik guztiagatik, enpresak Gizarte Segurantzarekiko dituen betebeharrak errazago betetzeaz gainera, langileak ere errazago kudeatu ahal izango ditu.

Era berean, 2021eko irailaren 20tik aurrera FIER zerbitzu berria erabilgarri dago, INSSk garatua, RED baimen baten edozein erabiltzaileri RED Online sistemaren bidez eta Excel formatuan FIEn dagoen informazioa deskargatu eta kontsultatzeko aukera ematen diona. FIER zerbitzu berri hau, batez ere, RED Directo baimenen erabiltzaileentzat da, hau da, FIE SILTRA bidez jasotzeko aukerarik ez duten hogeita bost langile baino gutxiagoko enpresetarako. Guztira, ehun eta hirurogei mila langile dituzte. Hala, estaldura emango zaio orain arte INSS Enpresak fitxategiaren bidez jasotako informazioan sartuta ez zegoen talde bati. FIER aplikazio berriaren berezitasunen artean, aipatzekoa da aldiro 17 eguneko datuak deskargatzeko aukera, betiere kontsulta bakoitzeko 300 erregistro gainditzen ez badira.

Beraz, bi zerbitzu horien bidez, FIE eta FIER, behin betiko gaitzen da RED erabiltzaile guztiak atzitzeko tresna bat, haien eskura jarritako fitxategiak deskargatzeko aukera emango diena, eta egunero jakin ahal izango dute Institutuko datu-basean zein prestazio agertzen diren aldi baterako ezintasunari, ezintasun iraunkorrari, erretiroari, jaiotzari eta adingabearen zaintzari dagokionez, bai eta kontsultatutako kotizazio-kontuko kodeari lotutako langileek aitortuta dituzten gainerako prestazioei buruz ere.

Erabiltzaile-eskuliburuak estekan sakatuta, FIERen erabiltzailearen eskuliburua kontsulta daiteke. Eskuliburu horretan, zerbitzuan sartzeko modua, aplikazioaren hasierako pantailan dauden eremuak eta egin daitezkeen ekintzak azaltzen dira. Halaber, FIE 2.0 mezuaren edukia eta bertako eremuen deskribapena, baita egon litezkeen balioak ere, erregistroaren diseinuan gorde direla, etaRed Sistema/ INSS/ Jarraibide Teknikoak atalean kontsulta ditzakezula.

Informazio-zerbitzuaren erabilera (2019ko abendutik aurrera)

2019ko abenduaren 11 az gero, enpresetako RED baimendunek zerbitzu honetara sartu ahal izango dira SILTRA aplikazioaren bidez.

Gerora, RED DIREKTORIOAren bidez sartu ahal izango da zerbitzu honetara.


  


Zerikusia duen informazioa
Complementary Content
${loading}