Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Enplegua

Transferentziak

Enpleguaren arloko eginkizunak eta zerbitzuak transferituta daude:

  1. Kataluniako Generalitatea: 2227/1998 Errege Dekretua, urriaren 16koa, Itsasoko Gizarte Institutuari (azaroaren 6ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, BOE) esleitutako langileen gizarte-laguntza eta -zerbitzuen, enpleguaren eta lanerako lanbide-heziketaren arloko funtzionarioak eta zerbitzuak Kataluniako Generalitateari eskualdatzeari buruzkoa.
  1. Valentziako Erkidegoa: 846/1999 Errege Dekretua, maiatzaren 21ekoa, Itsasoko Gizarte Institutuari hezkuntzaren, gizarte-laguntza eta -zerbitzuen, enpleguaren eta itsasoko langileen lanerako lanbide-heziketaren arloan esleitutako eginkizun eta zerbitzuak Valentziako Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa (ekainaren 9ko BOE). 
  1. Andaluziako Erkidegoa: 957/2005 Errege Dekretua, uztailaren 29koa, Itsasoko Gizarte Institutuari hezkuntzaren, enpleguaren eta lanerako lanbide-heziketaren arloan agindutako zereginak eta zerbitzuak Andaluziako Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa (abuztuaren 4ko BOE).
  1. Asturiasko Printzerria: 1360/2005 Errege Dekretua, azaroaren 18koa, Itsasoko Gizarte Institutuari hezkuntzaren, enpleguaren eta lanerako lanbide-heziketaren arloan agindutako zereginak eta zerbitzuak Asturiasko Printzerriari eskualdatzeari buruzkoa (abenduaren 10eko BOE).
  1. Galiziako Erkidegoa: 553/2006 Errege Dekretua, maiatzaren 5ekoa, Itsasoko Gizarte Institutuari hezkuntzaren, enpleguaren eta lanerako lanbide-heziketaren arloan agindutako zereginak eta zerbitzuak Galiziako Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa (maiatzaren 24ko BOE).
  1. Kantabriako Erkidegoa: 1586/2006 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, Itsasoko Gizarte Institutuari hezkuntzaren, enpleguaren eta lanerako lanbide-heziketaren arloan agindutako zereginak eta zerbitzuak Kantabriako Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa (abenduaren 29ko BOE).
  1. Balear Uharteetako Erkidegoa: 1732/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, Itsasoko Gizarte Institutuari hezkuntzaren, enpleguaren eta lanerako lanbide-heziketaren arloan agindutako zereginak eta zerbitzuak Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa. (Abenduaren 27ko BOE).
  1. Murtziako Eskualdeko Autonomia Erkidegoa: 1084/2008 Errege Dekretua, ekainaren 30ekoa, Itsasoko Gizarte Institutuari hezkuntzaren, enpleguaren eta lanerako lanbide-heziketaren arloan agindutako zereginak eta zerbitzuak Murtziako Eskualdeko Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa. (uztailaren 1eko BOE).


Izapideak eta Kudeaketak atalera joan zaitezke bertsio laburtua ikusteko.

langabezian dagoen edo ez dagoen langile batek Lan Bulego, Enplegu Agentzia, Europako Lan Zerbitzu edo Atzerriko Enplegu Eskatzaileen Zerbitzu batean egiten duen lanpostu baten eskaera da.

  • Aurkezpen lekua:
    Zure helbidearen arabera dagokizun Itsasoko Gizarten Institutuko Zentroan, pertsonalki bertaratuz. Lanpostu bat baino gehiago eskatu ahal ditzakezu. Itsasoko Lan Bulegoak egiaztatzeko txartel edo papera emango dizu.
  • Baldintzak:
    • Espainiarra, Europako Batasuneko kide den herrialde batekoa edota Europako Esparru Ekonomikoaren Hitzarmena sinatu duten Islandia, Norvegia edo Liechtenstein herrialdeetakoa izatea, eta ezkontidea edo 21 urte baino gutxiagoko seme-alaba izatea, edo seme-alaba zaharragoa izanez gero, haren ardurapean bizitzea. 
    • Erkidegotik kanpoko langile atzerritarra izatea, laneko nazioko merkatuan sartzeko onartua (lan baimena edo Atzerritarren Bulegoetan luzatutako ziurtagiria, eta hori ez balu, Laneko eta Gizarte Segurantzako Arloetan edo Dependentzietan). 
    • Lanerako adinean egotea. 
    • Lanerako ezindua ez egotea. 
    • Ontziratzea eskatzen duen lana izatean, lan horretarako langilearen ahalmen fisikoa adierazten den itsas nabigazioko libreta eskatuko da.
  • Edukia:
    Lan eskaera egitean, eskatzaileak honakoak azaldu beharko ditu:
    • Lana eskatzen dun lanbidea edo lanbideak. 
    • Lanbide tituluak.
    • Lan esperientzia.
    • Lan egiteko prest egongo litzatekeen lekuak.
    • Eskatzen duen lanaldia.
    • Lan ordutegia.
    • Aitortutako elbarritasuna, izatekotan.
  • Dokumentazioa:
    Espainiarrak, Europako Batasuneko beste herrialdekoak edota Europako Esparru Ekonomikoaren Hitzarmena sinatu duten Islandia, Norvegia edo Liechtenstein herrialdekoak:
    • Nortasun Agiri Nazionala, Identitate Txartela edo indarrean den Pasaportea.
    • Gizarte Segurantzako Txartela, aurrez Espainian lan eginez gero.
    • Titulazio profesionalaren edo akademikoaren ziurtagiria, izanez gero.
    • Gehienetan, ontziratzea eskatzen duen lana eskatzen denean, lan horretarako gai dela ziurtatzen duen itsas nabigaziorako libreta aurkeztu behar da.

Gainerako herrialdeetako langileak:

    • Egiten eta bideratzen diren agiri guztietan agertu behar den Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia (AIZ).
    • Lan baimena edo Atzerritarren Bulegoek luzatutako ziurtagiria, eta hori ez balu, Laneko eta Gizarte Segurantzako Arloetan edo Dependentzietan luzatutakoa. 
    • Gizarte Segurantzako Txartela, aurrez Espainian lan eginez gero.
    • Titulazio profesionalaren edo akademikoaren ziurtagiria, izanez gero.

Lan Bulegoe eta Enplegu Agentzia Pribatuetan, enpresaburuek lanpostu bat betetzeko egiten dituzten langile eskaerak dira.

  • Lan eskaintzak bideratzea. 
    • Enpresaburuak lanpostu bat betetzeko beharra azaltzen du honakoak adieraziz: Lanaren ezaugarriak, hautagaien baldintzak, kontratatze mota eta langileak hautatzeko modua, lekua eta eguna.
    • Eskaera eredu ofiziala erabiliz egingo da Itsasoko Gizarte Institutuaren (ISM) edozein zentrotan, eta lehentasuna izango du enpresaburuaren helbideari edo lantoki nagusiari dagokionaren aurrean. Zentroan bertan zuzenean edo telefono bidez egin daiteke, nahiz eta azken hori idatziz egiaztatu beharko litzatekeen.
  • Lan bulegoaren jarduera. 
    • Bulegoak, bere datu bankua kontsultatuz, gai diren hautagaien aurre hautaketa bat bidaltzean dio enpresaburuari elkarrizketatu ditzan. 
    • Hala ere, ISM ren zentroak ere hauta ditzake hautagaiak, proba profesional edota psikoteknikoen bidez.
    • Kontratu mota eta arauen inguruan informazioa ematea.
    • Enplegua Sustatzeko neurrien eta horiek bideratzearen inguruan informazioa ematea.
    • Lan merkatuaren inguruan informazioa ematea.

Enpresaburuaren eta langilearen arteko akordioa da, eta bertan, ordainsari baten truke, langilea enpresaburuari, bere aginpean, zenbait zerbitzu eskaintzeko prest agertzen da.

  • Lan Bulegoei kontratazioen berri ematea.
    • Kontratua egin eta hamar egunen buruan, kontratuaren edo horren luzapenaren fotokopia aurkeztuz, enpresaburuek, idatziz formalizatuta edo formalizatu gabe, egindako kontratuen eta horien luzapenen berri eman behar diete Itsasoko Gizarte Institutuari (ISM).
    • Idatziz formalizatu behar diren eta langileen ordezkariek sinatutako kontratuen Oinarrizko Kopia ere derrigorrez bidali behar diete enpresaburuek ISMri, goi zuzendaritzako harreman bereziko lan kontratuen kasuan izan ezik.
    • Langileen legezko ordezkaririk ez dagoenean, Oinarrizko Kopia ere formalizatu beharko da eta ISMra bidali.
    • ISMk lan kontratuak erregistratuko ditu (zabalkunde informatikoaren mekanizazioa).
Complementary Content
${loading}