20.04.23an argitaratu da BOEren 113. zenbakian Itsasoko Gizarte Institutuaren 2020ko apirilaren 21eko Ebazpena, COVID-19aren ondorioz hainbat neurri eguneratzen dituena itsasoko eta arrantzako sektorerako prestazio eta zerbitzu espezifikoei buruz. Argitaratu zen unean ipini zen indarrean Ebazpen hau. Aurrez, 20.03.19an BOEn argitaratutakoa indargabetzen du eta COVID-19aren ondorioz, Ziurtagiri jakin batzuen indarraldiari buruz hartutako neurriak eguneratzen ditu, hots, osasun-prestakuntzarako Ziurtagiriena, ontzian derrigor izan behar diren botikinak gainbegiratzeko Ziurtagiriena eta ontziratzeko gaitasunaren ziurtagiri medikoena.
Prebentziorako medikuntza
ISM-ak, Itsas Osasun Programan, prebentzioko hainbat ekintza barneratzen ditu, gaixotasuna azaldu aurretik osasun maila igotzeko, eta itsasoko langileak ontzian edo atzerriko portuetan daudenean haien lan arriskuko faktoreak murrizteko.
Itsasoko Osasun Programaren prebentzio mailako oinarrizko egitekoak hauek dira:
Itsasoko langileen Osasun Prestakuntza.
Laneko Nazioarteko Erakundearen 164 Hitzarmena-ren 9. atalak dioenez, itsasoko jendearen osasuna babesteari eta haiei laguntza medikua eskaintzekoari buruzkoa, sendagileak ez diren eta ontzian arreta medikua emango duten pertsonak, aurretik eskudun diren agintariek onartutako arreta medikuaren teoriaren eta praktikaren ikastaroa gainditu behar izan dute eta oinarrizko trebakuntza ezarri. Baita itsasontziaren tonen eta trebatutako laguntza medikua lortzeko atzerapenaren arabera beste goi-mailako ikastaro bat ere.
Horri dagokionez, 258/1999 Errege Dekretuak, otsailaren 12koak, zeinaren bitartez osasuna babesteko eta itsas langileei arreta medikua eskaintzeko gutxieneko baldintzena (BOE otsailaren 24koa), itsasoko langileen osasun babesarekin lotuta dauden oinarrizko materiak arautzen ditu: Ontzietan eramango diren botikinen edukiak, Ontziko osasun gida, ontzietan eduki behar diren osasun instalazio gutxienekoak, itsasoratutako langileen gutxieneko osasun trebakuntza eta Itsasoko Gizarte Institutuaren Zentro Irrati-Medikua izendatze barne, ontziei osasun arreta emango duena.
PRE/646/2004 Aginduaren ondoren, martxoaren 5ekoa, osasun trebakuntza espezifikoaren gutxieneko edukiak zehazten dira, eta itsasoko langileen osasun trebakuntza luzatzeko eta homologatzeko baldintzak. Itsasoko langileentzat osasun trebakuntzako bi ziurtagiri sortu dira:
- Hasierako osasun-prestakuntza berezia: Itsas Lanbideetan trebatzeko gutxieneko mailari dagokion 2001/25/CE Zuzentarauaren I Eranskinaren 2 ataleko VI/4 arauean zehaztutako lehen sorospenetan trebatzearen baliokidea da (STWC-78/95-aren VI/4-2 araua, A-VI/4-1 atala). Ziurtagiri hori eduki beharko dute, nahitaez: Makinen ganbara zainduko duten ofizial guztiek.
C botikina eraman behar duten itsasontzietako nabigazioaz arduratzen diren kapitanek, patroiek eta ofizialek, otsailaren 12ko 258/1999 Errege Dekretuak xedatutakoaren arabera. - Osasun-prestakuntza Berezi Aurreratua Itsas Lanbideetan trebatzeko gutxieneko mailari dagokion 2001/25/CE Zuzentarauaren I Eranskinaren 1 ataleko VI/4 arauean zehaztutako lehen sorospenetan trebatzearen baliokidea da (STWC-78/95-aren VI/4-2 araua, A-VI/4-2 atala). Hauek behar dute nahitaez:
A edo B Botikina eraman behar duten ontzietako nabigazioa zaintzen duten kapitanek, patroiek eta ofizialek, otsailaren 12ko 258/1999 Errege Dekretuakxedatutakoaren arabera.
Osasun Trebakuntza Bereziko ziurtagiriek 5 urtetara iraungiko dute gehienez eta, epe hori igarotakoan, berriz ere egin beharko dute Osasun-trebakuntza Bereziko ikastaroa (oinarrizkoa edo aurreratua), haiek berritzeko.
Azterketa epidemiologikoak
Ontziratu aurreko mediku azterketak baliatuz jasotzen diren datuak, osasun hedapen eta prebentzioen geroko kanpainak diseinatu eta abian jartzeko erabiltzen dira.
Zabaltze, osasunaren sustapen eta prebentzioaren kanpaina sanitarioak.

Itsasoko osasunaren probintziako eta tokiko zentroetatik egiten den prebentzio jarduerako laugarren maila dira (IGI-ren Probintzia-zuzendaritzak eta tokikoak). Langilearen osasun ezagutzan eragin nahi da, bere osasunaren arduradun bihurtuz eta euren artean eragin handiena duten patologiak saihesteko beharrezko baliabideak emanez.
Beste batzuen artean, kanpaina hauek azpimarratu behar dira:
- Sexu bidez transmititutako gaixotasunen prebentzioa, batez ere hiesarena.
- Malariaren prebentzioa.
- Toxikomanien prebentzioa.
- Sektoreko lan-arriskuen prebentzioa.
- Ontzian gertatutako istripuen prebentzioa.
- Kubiertako arriskuen prebentzioa.
- Osasun mentaleko kanpaina.
- Lehen sorospenak ontzian.
- Tabakismoaren prebentzioa.
- Ontzian egindako ariketa fisikoaren onura.
-
Elikadura osasungarria.
Documentos | Descarga | Fecha |
---|---|---|
175150 Minbizia prebenitzeko liburuxka |
|
21/04/2014 |
193617 Edateko ura ontzian kanpainako diptikoa |
|
03/06/2015 |
193622 Edateko ura ontzian kanpainako kartela |
|
03/06/2015 |
203540 Irrati Mediko Zentroa Kanpainaren Diptikoa |
|
10/10/2016 |
203545 Irrati Mediko Zentroa Kanpainaren Kartela |
|
07/10/2016 |
203551 Ontziko Arduradun Sanitarioa Kanpainaren Diptikoa |
|
07/10/2016 |
203556 Ontziko Arduradun Sanitarioa Kanpainaren Kartela |
|
07/10/2016 |
219352 Koloreek itsasontzian duten garrantziari buruzko diptikoa |
|
24/07/2017 |
219357 Koloreek itsasontzian duten garrantziari buruzko kartela |
|
10/02/2017 |
229324 Díptico Campaña Higiene Bucal |
|
22/12/2017 |
229342 Díptico Campaña Manipulación Manual de Cargas |
|
22/12/2017 |
20220727_Accidenteabordo Tu bienestar nuestra prioridad |
|
28/07/2022 |
20240409_Elikadura_Osasungarriaren Elikadura Osasungarriaren |
|
09/04/2024 |
Txertaketa kanpainak.
Txertaketa-kanpainak ISMren Itsas Osasun Zentroen bidez egiten dira, ISMren Probintzia Zuzendaritzetan eta Tokiko Zuzendaritzetan, eurek bakarrik edo Osasun Erakunde Publikoekin elkarlanean.
Horrez gain, Itsasoko Osasun Zentro askok txertaketarekin prebentzio lan handia egiten dute, nazio, probintzia edo tokiko mailako kanpainetan, bereziki larriak diren gaixotasunen kanpainetan: tetanos, gripea eta B hepatitisa.
Botikinen kontrola eta ontzietako garbitasun eta osasun baldintzen kontrola.
Ontziko nahitaezko botikinak otsailaren 12ko 258/1999 Errege Dekretuan araututa daude. Dekretu horren bidez, itsasoko langileen osasuna babesteari eta laguntza medikoari buruzko gutxieneko baldintzak ezarri ziren. Dekretu hori abenduaren 21eko 1120/2021 Errege Dekretuak aldatu zuen (BOE 305, 2021/12/22). Ontzietako garbitasun- eta osasun-baldintzen kontrola egiteko oso garrantzitsua da istripuen eta gaixotasunen prebentziorako.
Ontzian euren lana egiteko, normalean, kostatik izaten duten distantzia eta mediku larrialdi batean, osasun-laguntza jasotzeko beharko luketen denboraren arabera, hainbat motatako botikinak daude.
Arauzko botikinen aldizkako berrikusketak IGIren Itsasoko Osasuneko Zentroetan izendatutako osasun-langileek egiten dituzte. Zentro horiek IGIren Probintziako Zuzendaritzetan eta Tokiko Zuzendaritzetan daude, eta horien emaitzak dagokion botikin berrikusteko ziurtagirian jasotzen dira, urtebeteko balioarekin.
Azterketa guztietan egiaztatuko da ontziko botikinek arauzko hornidura dutela, edukitzailea eta edukia kontserbatzeko baldintzak egokiak direla, osagaien iraungipen-datak errespetatzen direla eta behar bezala seinaleztatuta eta identifikatuta daudela. Halaber, botikin motaren arabera, nahitaezko osasun agiriak badaudela, erregistratu eta gorde direla egiaztatuko da.
Ontziko botikina aldizka berrikusteko eskaera enpresek bete beharreko eskaera-eredu bateratuan egingo da (2. puntua) —informazio honen behealdean dago—, eta Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan dagoen BOTIKINAK BERRIKUSTEKO ZERBITZUAREN (REM) bidez aurkeztu beharko da. Botikinak berrikusteko eskaerak aldez aurreko botikina berrikusteko ziurtagiria iraungi baino bi hilabete lehenago aurkezten ahalko dira.
Eskaerarekin batera, berrikusi nahi den botikinaren edo botikinen edukia kontrolatzeko agiria aurkeztu behar da, ontziko osasun-arduradunak behar bezala beteta. Agiri horren data ez da izango azterketa eskatu aurreko hamabost egunekoa baino luzeagoa (informazio honen behealdean agertzen dira formatuak).
Halaber, arestian aipatutako alderdien ebidentziak aurkeztu beharko dira, edukitzaileari, edukiari, kokapenari, seinaleztapenari, ontziko botikinaren mantentzeari eta botikineko osasun-dokumentazioaren eskuragarritasunari buruz ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko (erantzukizun-adierazpenak, botikak erosteko fakturak, edukitzaileari buruzko irudiak, botikinaren seinaleztapena eta kokapena, etab.).
Hori egin ondoren, ontziko patroiak, kapitainak edo osasun-arduradunak botikinaren edukia kontrolatzeko dokumentuak gorde beharko ditu, armadoreak sinatutako botikina/k Berrikusteko Ziurtagiriarekin batera, hurrengo berrikuspena egin arte.
Ontzien botikinen hornidura farmakologikoan sartutako sendagaien preskripzioa eskatzeko, enpresek bete beharreko eskabide-eredu bateratua (1. puntua) bidaliko da, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan dagoen BOTIKINAK BERRIKUSTEKO ZERBITZUAREN (REM) bidez.
Botikineko dokumentazioa, hala badagokio, enpresek bete beharreko eskaera-eredu bateratuan (3. puntua) eskatuko da, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan dagoen BOTIKINAK BERRIKUSTEKO ZERBITZUAREN (REM) bidez.
OHARRA
Botikinak kontrolatzeko inprimakiaren funtzionamendua eta osotasuna bermatzeko, urrats hauek egitea gomendatzen dizugu:
- Deskargatu inprimaki hau: Egin klik eskuinean deskargatzeko estekan (Gorde lotura honela… ), eta gorde fitxategia zuzenean zure ekipoan ireki aurretik.
- Bete inprimakia zure taldetik: Deskargatu ondoren, ez bete inprimakia zuzenean web nabigatzailean. Ireki fitxategia zure ekipotik eta egin beharrezko aldaketak.
- Eguneratu zure ekipotik: Hurrengo eguneraketetarako, ireki eta aldatu inprimakia zure ekipoan gordetako fitxategitik. Ez bete edo aldatu inprimakia web-nabigatzailean, funtzionaltasuna gal ez dadin.
Gogoan izan inprimakia betetzeko web-nabigatzaileak erabiltzeak ongi funtzionatzea eragotz dezakeela, Adobeko segurtasun-murrizketak direla eta.
Documentos | Descarga | Fecha |
---|---|---|
156441 Zehazpen teknikoak |
|
08/02/2013 |
156440 A Botikinaren kontrol-dokumentua |
|
18/01/2013 |
156442 B Botikinaren kontrol-dokumentua |
|
18/01/2013 |
156443 C Botikinaren kontrol-dokumentua, 60 milia arte |
|
18/01/2013 |
156444 C Botikinaren kontrol-dokumentua, 10 milia arte |
|
21/04/2014 |
156445 Antidotoen Botikinaren kontrol-dokumentua |
|
18/01/2013 |
156446 Salbamendu-txaluparen C Botikinaren kontrol-dokumentua |
|
18/01/2013 |
169878 Sendagaiak emateko erregistro-liburua |
|
18/01/2013 |
178483 Botika-kutxen Eskaera Bateratua |
|
26/10/2020 |
Laneko Segurtasun eta Osasunean Sentsibilizatzeko Plan Nazionala Arrantza Sektorerako
Documentos | Descarga | Fecha |
---|---|---|
220068 Laneko Segurtasun eta Osasunean Sentsibilizatzeko Plan Nazionala Arrantza Sektorerako |
|
24/08/2017 |
220069 Ebazpena, 2016ko ekainaren 22koa, Enpleguaren Zuzendaritza Nagusiarena, arrantzaren sektoreko Estatu Akordio Sektoriala erregistratu eta argitaratzeko. |
|
24/08/2017 |
Ziurtagirien Luzapena
Documentos | Descarga | Fecha |
---|---|---|
2703ProrrogasCert Ziurtagirien Luzapena |
|
30/04/2020 |