Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

30/2020 ELDren neurrien ezohiko jarduera-eteteak

Eskaera-ereduak. 30/2020 ELDren neurrien ezohiko jarduera-eteteak


En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
Solicitud prestación por cese actividad DA 4ª RD LEY 30/2020 Descargar documento Solicitud prestación por cese actividad DA 4ª RD LEY 30/2020. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Solicitud prestación por cese actividad DA 4ª RD LEY 30/2020. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,432 KB) 15/10/2020
Declaración cese DA 4 ª RD Ley 30/2020 -alta inicial Descargar documento Declaración cese DA 4 ª RD Ley 30/2020 -alta inicial. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Declaración cese DA 4 ª RD Ley 30/2020 -alta inicial. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,383 KB) 15/10/2020
Declaración cese DA 4ª RD Ley 30/2020 -prórroga Descargar documento Declaración  cese  DA 4ª  RD Ley 30/2020 -prórroga. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Declaración  cese  DA 4ª  RD Ley 30/2020 -prórroga. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,190 KB) 15/10/2020
Solicitud prestación por cese actividad trab temporada art 14 RD LEY 30/2020 Descargar documento Solicitud prestación por cese actividad trab temporada art 14 RD LEY 30/2020. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Solicitud prestación por cese actividad trab temporada art 14 RD LEY 30/2020. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,298 KB) 14/10/2020
Declaración cese extraordinario trab temp art 14 RD Ley 30/2020 Descargar documento Declaración cese extraordinario trab temp art 14 RD Ley 30/2020. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Declaración cese extraordinario trab temp art 14 RD Ley 30/2020. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,102 KB) 14/10/2020
Solicitud prestación extraordinaria cese actividad art 13 1 RD Ley 30/2020 Descargar documento Solicitud prestación extraordinaria cese actividad art 13 1 RD Ley 30/2020. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Solicitud prestación extraordinaria cese actividad art 13 1 RD Ley 30/2020. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,431 KB) 15/10/2020
Declaración cese extraord art 13 1 RD Ley 30/2020 Descargar documento Declaración cese extraord art 13 1 RD Ley 30/2020. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Declaración cese extraord art 13 1 RD Ley 30/2020. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,202 KB) 14/10/2020
Solicitud prestación extraordinaria cese actividad art 13 2 RD Ley 30/2020 Descargar documento Solicitud prestación extraordinaria cese actividad art 13 2 RD Ley 30/2020. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Solicitud prestación extraordinaria cese actividad art 13 2 RD Ley 30/2020. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,406 KB) 15/10/2020
Declaración cese extraord art 13 2 RDL 30/2020 Descargar documento Declaración cese extraord art 13 2 RDL 30/2020. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Declaración cese extraord art 13 2 RDL 30/2020. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,203 KB) 14/10/2020

24/2020 Errege Lege Dekretuaren 9. artikuluaren babesean eragindako jarduera etetearen prestazioa luzatzea eta norberaren konturako lana (irailaren 29ko 30/2020 Errege Lege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarria)

Ezaugarriak

  • Ekainaren 26ko 24/2020 Errege Lege Dekretuaren 9. artikuluan aurreikusitako jarduera etetegatiko prestazioa irailaren 30era arte jasotzen duten langile autonomoek hori jasotzen jarraitu ahalko dute 2021eko urtarrilaren 31ra arte, betiere 2020. urteko laugarren hiruhilekoan hori emateko ezarri ziren betekizunak betetzen badituzte.
  • Prestazioa jasotzen duen bitartean, langile autonomoak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian sartu beharko ditu kotizazio guztiak, dagokion kotizazio-oinarriari indarreko tasak aplikatuta.

Baldintzak

2020ko laugarren hiruhilekoan fakturazioan gutxienez % 75eko murrizketa izan dela egiaztatzea, 2019ko epe berarekin alderatuta, eta 2020ko hiruhileko horretan 5.818,75 eurotik gorako etekin garbiak lortu ez direla egiaztatzea.

Hileko prestaziorako eskubidea zehazteko, laugarren hiruhilekoaren etekin garbiak hainbanatuko dira, eta hilean ezingo dira izan 1.939,58 eurotik gorakoak.

Eskaera aurkezteko epea eta eskubidearen sorrera

Mutualitate laguntzaileek edo Itsasoko Gizarte Institutuak egingo dute prestazioaren onarpena, behin-behinean, eta 2020ko urriaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, urriaren 15a baino lehen eskatzen bada; bestela, eskaera egin eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta 2021eko martxoaren 1etik aurrera erregularizatu beharko da.

Iraupena

Prestazio hori 2021eko urtarrilaren 31ra arte jasoko dute ekainaren 26ko 24/2020 Errege Lege Dekretuaren 9. artikuluaren babesean aitortutako jarduera etetea onarturik urriaren 31n prestazioa jasotzen zuten eta aipatu legean aurreikusten den jarduera etetegatiko eskubidea 2020k abenduaren 31 baino lehen agortua zaien langile autonomoek, betiere horretarako eskatzen diren betekizunak betetzen badituzte.

Egun horretatik aurrera, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 330. artikuluko baldintza guztiak betetzen badira bakarrik jaso ahalko da jarduera eteteagatik prestazio hori.

Zenbatekoa

  • Jasotzen zeneko zenbateko bera izango da, hurrengo atalean ezartzen dena aplikagarria ez izatekotan.
  • Jarduera eteteagatik prestazioa bateragarria izan daiteke besteren konturako lan batekin, besteren konturako lanaren diru-sarrerek LGSaren zenbatekoa bider 1,25 gainditzen ez badute, eta, gainera, norberaren konturako lanaren diru-sarrera garbiek eta besteren konturako lanaren diru-sarrera garbiek LGSaren zenbatekoa bider 2,2 gainditzen ez badute. Kasu horretan, jarduera eteteagatik prestazioaren zenbatekoa GUTXIENEKO KOTIZAZIO OINARRIAREN % 50 izanen da.
  • Mutua laguntzaileak edo, hala badagokio, Itsasoko Gizarte Institutuak, langileari jarduera eteteagatik prestazioa ordainduko dio, eta horrekin batera, langile autonomoak inolako jarduerarik egin gabe egoteagatik ordaindu beharko lituzkeen kontingentzia arruntengatiko kotizazioen zenbatekoa ordainduko dio ere, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 329. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bateraezintasunak

  • Prestazio hori bateraezina izango da norberaren konturako lanarekin, nahiz eta lan hori egiteak ez duen esan nahi Norberaren konturako langileen edo Langile autonomoen Erregimen Berezian edo Itsasoko Langileen Erregimen Berezian nahitaez sartu behar denik; gainera, bateraezina izango da ere besteren konturako lanarekin, eta onuraduna jasotzen ari den Gizarte Segurantzako beste edozein prestaziorekin, salbu eta norbere konturako langilearen jarduerarekin bateragarria bada.
  • Itsasoko Langileen Erregimen Berezian sartzen diren norbere konturako langileen kasuan, jarduera uztegatiko prestazioa ez da bateragarria izango ontzidia gelditzeagatik jasotzen diren laguntzekin ere.

Jarduera eteteagatik langile autonomoentzat prestazioa, norberaren konturako lanarekin bateragarria dena (irailaren 29ko 30/2020 Errege Lege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarria)

Ezaugarriak

  • 2020ko hirugarren hiruhilekoan prestazio hori jaso ez duten langile autonomoek, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 327. artikuluan aurreikusitako jarduera eteteagatik prestazioa eskatu ahal izango dute (urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutakoa). Horretarako bi baldintza dago: arauaren 330.1 artikuluko a), b), d) eta e) ataletan ezarritako baldintzak betetzea, eta;  ekainaren 30a arte jarduera eteteagatik aparteko prestazioa jaso izana (martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege dekretuak azaltzen duena, COVID-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko presako eta ezohiko neurriei buruzkoa).
  • Prestazioa jasotzen duen bitartean, langile autonomoak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian sartu beharko ditu kotizazio guztiak, dagokion kotizazio-oinarriari indarreko tasak aplikatuta.

Baldintzak

  1. Ekainaren 30 arte, COVID-19aren  eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko premiazko neurri bereziei buruzko martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 17. artikuluaren arabera, jarduera eteteagatik aparteko prestazioa jaso izana.
  2. 2020ko laugarren hiruhilekoan fakturazioan gutxienez % 75eko murrizketa izan dela egiaztatzea, 2019ko epe berarekin alderatuta, eta 2020ko hiruhileko horretan 5.818,75 eurotik gorako etekin garbiak lortu ez direla egiaztatzea.
    Hileko prestazioa jasotzeko eskubidea onartzeko, laugarren hiruhilekoko etekin garbiak hainbanatuko direlarik, ezingo dute hilean 1.939,58 euro baino gehiago izan.
    Beren kargura langile bat edo gehiago dituzten langile autonomoen kasuan, prestazioa eskatzeko unean, beren gain hartutako laneko eta Gizarte Segurantzako betebehar guztiak betetzen dituztela frogatu beharko dute. 
  3. Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen Berezian edo, hala badagokio, Itsasoko Langileen Erregimen Berezian afiliatuta egotea eta alta egoeran egotea.
  4. Urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 338. artikuluak jarduera uzteagatik azaltzen duen gutxieneko kotizazio-aldia beteta izatea.
  5. Erretirorako kotizaziopeko pentsiorako eskubidea izateko adin arrunta ez izatea, langile autonomoak horretarako eskatzen den kotizazio epea egiaztatu gabe izan ezean.
  6. Gizarte Segurantzako kuota guztiak eguneratuta izatea. Halere, jarduera eteten den unean baldintza hori betetzen ez bada, organo kudeatzaileak eskaera bidaliko dio langile autonomoari hogeita hamar eguneko epe luzaezinean zor dituen kuotak ordain ditzan. Zorpekoaren erregularizazioak erabateko efektua izango du babeserako eskubidea eskuratzerakoan.

Eskaera aurkezteko epea eta eskubidearen sorrera

Mutualitate laguntzaileek edo Itsasoko Gizarte Institutuak egingo dute prestazioaren onarpena, behin-behinean, eta 2020ko urriaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, urriaren 15a baino lehen eskatzen bada; bestela, eskaera egin eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta 2021eko martxoaren 1etik aurrera erregularizatu beharko da.

Iraupena

Prestazio hori gehienez ere 2021eko urtarrilaren 31  arte jaso ahal izango da, baldin eta langileak horretarako eskubidea badu, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 338. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Egun horretatik aurrera, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 330. artikuluko baldintza guztiak betetzen badira bakarrik jaso ahalko da jarduera eteteagatik prestazio hori.

Zenbatekoa

  • Prestazioaren zenbatekoa kalkulatzeko oinarri arautzaileari ehuneko 70 aplikatuko zaio, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 339. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.
  • Jarduera etetearen prestazio ekonomikoaren oinarri arautzailea kalkulatzeko, 2020ko urriaren 1etik aurreko elkarren segidako hamabi hilabeteetan kotizatu den oinarrien batez bestekoa hartuko da.
  • Mutua laguntzaileak edo, hala badagokio, Itsasoko Gizarte Institutuak, langileari jarduera eteteagatik prestazioa ordainduko dio, eta horrekin batera, langile autonomoak inolako jarduerarik egin gabe egoteagatik ordaindu beharko lituzkeen kontingentzia arruntengatiko kotizazioen zenbatekoa ordainduko dio ere, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 329. artikuluan xedatutakoaren arabera.
  • Jarduera eteteagatik prestazioa bateragarria izan daiteke besteren konturako lan batekin, besteren konturako lanaren diru-sarrerek LGSaren zenbatekoa bider 1,25 gainditzen ez badute, eta, gainera, norberaren konturako lanaren diru-sarrera garbiek eta besteren konturako lanaren diru-sarrera garbiek LGSaren zenbatekoa bider 2,2 gainditzen ez badute. Kasu horretan, jarduera eteteagatik prestazioaren zenbatekoa GUTXIENEKO KOTIZAZIO OINARRIAREN % 50 izanen da.

Bateraezintasunak

Prestazio hori bateraezina izango da norberaren konturako lanarekin, nahiz eta lan hori egiteak ez duen esan nahi Norberaren konturako langileen edo Langile autonomoen Erregimen Berezian edo Itsasoko Langileen Erregimen Berezian nahitaez sartu behar denik; gainera, bateraezina izango da ere besteren konturako lanarekin, eta onuraduna jasotzen ari den Gizarte Segurantzako beste edozein prestaziorekin, salbu eta norbere konturako langilearen jarduerarekin bateragarria bada.

Itsasoko Langileen Erregimen Berezian sartuta dauden norberaren konturako langileei dagokienez, jarduera eteteagatik prestazioa bateraezina izango da, gainera, flota geldiarazteagatik laguntzak jasotzearekin.

Denboraldiko langileek jarduera eteteagatik aparteko prestazioa (irailaren 29ko 30/2020 ELD., 14. art.).

Ezaugarriak

  • Sasoiko langiletzat hartuko dira langile autonomoak, Langile Autonomoen Erregimen Berezian edo Itsasoko Langileen Erregimen Berezian azken bi urteetan lan bakarra egin badute, ekainetik abendura bitartean.
  • Langile autonomoak lan bakarra egin duela joko da 2018ko eta 2019ko ekainetik abendura bitartean, baldin eta, besteren konturako langile gisa gizarte-segurantzako erregimenean alta egoeran egon bada, eta alta hori ez bada 120 egunetik gorakoa izan bi urte horietan.
  • 2020ko urriaren 1etik aurrera
  • Lan elkartuko kooperatibetako bazkide izanik dagokion erregimen berezian norbere konturako langile gisa sartzea erabakitzen duten langileek ere eskubidea izango dute ezohiko prestazio hori jasotzeko, atal honetan ezarritako betekizunak betetzen badituzte, betiere.

Baldintzak

  1. Langile Autonomoen Erregimen Berezian edo Itsasoko Langileen Erregimen Berezian alta egoeran egotea eta kotizatu izana, norbere konturako langile gisa, gutxienez lau hilabetez, 2018. eta 2019. urte bakoitzerako ekainetik abendura bitartean.
  2. 2018ko ekainaren 1etik 2020ko uztailaren 31ra bitartean Gizarte Segurantzan besteren konturako langile gisa alta egoeran edo altaren pareko egoeran egon ez izana 120 egun baino gehiagotan.
  3. 2020ko martxoaren 1etik maiatzaren 31ra jarduerarik egin ez izana eta alta egoeran edo altaren pareko egoeran egon ez izana.
  4. 2020ko urtarriletik ekainera bitartean Gizarte Segurantzaren sistemaren prestaziorik jaso ez izana, salbu eta prestazio hori langile autonomoaren jarduerarekin bateragarria bada.
  5. 2020an 23.275 eurotik gorako diru-sarrerarik ez izatea.
  6. Gizarte Segurantzako kuota guztiak eguneratuta izatea. Halere, baldintza hori betetzen ez bada, organo kudeatzaileak eskaera bidaliko dio langile autonomoari hogeita hamar eguneko epe luzaezinean zor dituen kuotak ordain ditzan. Zorpekoaren erregularizazioak erabateko efektua izango du babeserako eskubidea eskuratzerakoan.

Eskaera aurkezteko epea, eskubidearen sorrera eta iraupena

Artikulu honetan araututako prestazioaren aitorpena edozein unetan eskatu ahalko da, araua indarrean sartzen denetik 2021eko urtarrilera bitarte.

Jarduera eteteagatik aparteko prestazioa 2020ko urriaren 1etik aurrera sortu ahalko da, eta gehienez ere 4 hilabete iraunen du, betiere eskaera urriaren lehenengo hamabost egun naturalen barruan aurkezten bada. Bestela, eraginetarako datatzat joko da eskaera aurkeztu eta biharamuna.

Prestazioaren aitorpena mutualitate laguntzaileek edo Itsasoko Gizarte Institutuak eginen dute, behin-behinekoz. 2021eko martxoaren 1etik aurrera, aitortutako behin-behineko ebazpen guztiak berrikusiko dira.

Zenbatekoa

  • Norberaren konturako langileen edo Langile autonomoen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian edo, hala badagokio, Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian egindako jarduerarengatik dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriaren % 70 izango da prestazioaren zenbatekoa.

Kotizazioa

  • Prestazioa jasotzen den bitartean ez da kotizatu beharrik izanen eta langilea alta egoeran edo alta pareko egoeran egonen da dagokion Gizarte Segurantzaren erregimenean. 
  • Kotizatu behar ez diren kotizazioak dagozkien entitateek ordainduko dituzte, beren aurrekontuen kontura.

Bateraezintasunak

Prestazio hau bateraezina da besteren konturako lanarekin eta onuraduna jasotzen ari den Gizarte Segurantzako beste edozein prestaziorekin, salbu eta hori bateragarria bada norbere konturako langilearen jarduerarekin. Halaber, bateraezina izanen da norberaren konturako lanarekin eta itxierak eragindako sozietatetik eratorritako etekinak jasotzearekin, 2020. urtean jasotzen diren diru-sarrerak 23.275 eurotik gorakoak badira.

Itsasoko Langileen Erregimen Berezian sartuta dauden norberaren konturako langileei dagokienez, jarduera eteteagatik prestazioa bateraezina izango da, gainera, flota geldiarazteagatik laguntzak jasotzearekin. 

Jarduera etetegatiko ezohiko prestazioa langile autonomoentzat, 30/2020 Errege Lege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian ezarritako ohiko prestazioa jasotzeko eskubidea eragin ezin dutenentzat, edo...

Jarduera etetegatiko ezohiko prestazioa langile autonomoentzat, 30/2020 Errege Lege Dekretuaren  laugarren xedapen gehigarrian ezarritako ohiko prestazioa edo Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 327. artikuluan eta hurrengoetan araututako jarduera etetegatiko prestazioa jasotzeko eskubiderik ez dutenean arauak ezartzen dituen gabezia-baldintzak betetzen ez dituztelako (irailaren 29ko 30/2020 Errege Lege Dekretuaren 13.2 art.).

Ezaugarriak

  • 30/2020 Errege Lege Dekretuaren  laugarren xedapen gehigarrian ezarritako ohiko prestazioa edo Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 327. artikuluan eta hurrengoetan araututako jarduera etetegatiko prestazioa jasotzeko arauak ezartzen dituen gabezia-baldintzak betetzen ez dituztelako eskubiderik ez duten langile autonomoak (irailaren 29ko 30/2020 Errege Lege Dekretuaren 13.2 art.).
  • 2020ko urriaren 1etik aurrera
  • Prestazio hori jasotzen egonik jarduera eteteagatik kotizatzen ez leudeken langile autonomoak kotizatzera behartuta egongo dira, kontzeptu horregatik, prestazioa jasotzea amaitzen den ondorengo hilabetetik aurrera.
  • Lan elkartuko kooperatibetako bazkide izanik dagokion erregimen berezian norbere konturako langile gisa sartzea erabakitzen duten langileek ere eskubidea izango dute ezohiko prestazio hori jasotzeko, atal honetan ezarritako betekizunak betetzen badituzte, betiere.

Baldintzak

  • 1. Langile Autonomoen Erregimen Berezian edo Itsasoko Langileen Erregimen Berezian norbere konturako langile gisa altan eta kotizazioen ordainketan egunean egongo da 2020ko apirilaren 1a baino lehen. Eskabidearen aurkezpen datan ez bada betetzen kotizazioen ordainketan egunean egoteko betekizuna, organo kudeatzaileak eskaera bidaliko dio langile autonomoari, zor dituen kuotak 30 eguneko epe luzaezinean ordain ditzan. Zorpekoaren erregularizazioak erabateko efektua izango du babeserako eskubidea eskuratzerakoan.
  • 2. Ez izatea eskubiderik arau honen laugarren xedapen gehigarrian arautzen den jarduera etetegatiko prestazioa edo urriaren 30eko 8/2015 Errege Lege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 327. artikuluan eta hurrengoetan araututako jarduera etetegatiko prestazioa jasotzeko, arauak ezartzen dituen gabezia-baldintzak betetzen ez dituztelako.
  • 3. 2020ko ekitaldiaren azken hiruhilekoan ez du norbere kontura burututako jardueragatik langile arteko gutxieneko soldata baino diru-sarrera handiagorik ez izatea.
  • 4. 2020ko laugarren hiruhilekoan, gutxienez, %50ean murriztea norbere konturako jardueragatiko diru-sarrerak 2020ko lehen hiruhilabetekoan izandakoen aldean.
    Diru-sarreren murrizketa kalkulatzeko kontuan hartuko da 2020ko lehen hiruhilabeteko alta aldia, eta urte horretako laugarren hiruhilekoan izandako diru-sarreren zati proportzionalarekin alderatuko da.

Eskatzeko epea, eskubidearen sorrera eta iraupena

Jarduera etetegatiko ezohiko prestazio hori 2020ko urriaren 1etik aurrerako ondorioekin jasoko da eta 4 hilabeteko gehieneko iraupena izango du, eskabidea urriaren lehen hamabost egunen barruan aurkezten bada, betiere. Bestela, eskabidea aurkeztu ondorengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak, eta iraupena 2021eko urtarrilaren 31ra arte izango da.

Prestazioaren aitorpena mutualitate laguntzaileek edo Itsasoko Gizarte Institutuak eginen dute, behin-behinekoz. 2021eko martxoaren 1etik aurrera, aitortutako behin-behineko ebazpen guztiak berrikusiko dira.

Zenbatekoa

  • Oro har: GUTXIENEKO KOTIZAZIO-OINARRIAREN %50
  • Prestazio hori jasotzeko eskubidea duten bi kiderekin edo gehiagorekin odol-senidetasun edo ezkontza-senidetasunezko lehen mailarainoko familia-lotura edo antzeko elkarbizitza-unitate bidez etxebizitza berean bizi diren pertsonak: Gutxieneko kotizazio-oinarriaren %40

Kotizazioa

  • Jarduera etena dagoen bitartean, dagokion erregimen berezian alta egoera mantenduko da, eta langile autonomoak ez du kotizatu beharrik izango.
  • Langile autonomoa kotizatzetik salbuetsita dagoen aldia kotizatutzat joko da, eta kotizazio horiei dagozkien zenbatekoak dagozkien entitateek ordainduko dituzte, prestazio horren  aurrekontuen kontura.
  • Aparteko prestazio hori jasotzen den bitartean aplikatu beharreko kotizazio-oinarria izango da prestazio hori hasten den unean ezarritakoa.
  • Jarduera eteteagatik ezohiko prestazio horren onuraduna den langile autonomoak kotizazioaren gehieneko iraupenaren eta kenkariak aplikatzeko gainerako baldintzen gainean izango duen eskubidea ez da aldatuko ezohiko prestazio hori jasotzeagatik.

Bateraezintasunak

Prestazioa ez da bateragarria izango honako kasu hauekin: besteren konturako jarduera batengatik ordainsari bat jasotzearekin, besteren konturako diru-sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldataren baino 1,25 bider gutxiago direnean izan ezik; besteren konturako jarduera bat burutzearekin; sozietate batetik eratorritako etekinak jasotzearekin; Gizarte Segurantzatik prestazio bat jasotzearekin, salbu eta onuraduna hori jasotzen ari bazen burutzen duen jarduerarekin bateragarria izateagatik.

Itsasoko Langileen Erregimen Berezian sartzen diren norbere konturako langileen kasuan, jarduera eteteagatiko prestazioa ez da bateragarria izango ontzidia gelditzeagatik jasotzen diren laguntzekin ere.

Iraungitzea

Prestaziorako eskubidea iraungi egingo da hori jasotzen den bitartean arau honen laugarren xedapen gehigarrian jarduera etetegatiko prestaziorako edo urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 327. artikuluan eta ondorengoetan jarduera eteteagatik arauturik den prestaziorako ezartzen diren betekizunak betetzen direnean, interesdunak dagokion prestazioa eskatzeko duen eskubidearen kalterik gabe.

Jarduera eteteagatiko prestazio berezia langile autonomoentzat, beren jarduera guztiak bertan behera uzteagatik, COVID-19 birusari eusteko neurri gisa eskuduntza duen agintariak emandako ebazpenaren ondorioz...

Jarduera eteteagatik langile autonomoentzat prestazio berezia, beren jarduera guztiak bertan behera uzteagatik, COVID-19 birusari eusteko neurri gisa eskuduntza duen agintariak emandako ebazpenaren ondorioz (30/2020 Errege Lege Dekretuaren 13.1 artikulua)

Ezaugarriak

  • Eskuduntza duen agintariak jarduera eteteko hartutako ebazpena, COVID-19 birusaren hedapenari eusteko neurri gisa.
  • 2020ko urriaren 1etik aurrera
  • Lan elkartuko kooperatibetako bazkide izanik dagokion erregimen berezian norbere konturako langile gisa sartzea erabakitzen duten langileek ere eskubidea izango dute ezohiko prestazio hori jasotzeko, atal honetan ezarritako betekizunak betetzen badituzte, betiere.

Baldintzak

  1. RETAn edo, hala badagokio, RETAMARen afiliatuta eta alta  egoeran egotea, jarduera etetea erabakitzen duen ebazpenaren data baino 30 egun natural lehenago gutxienez.
  2. Gizarte Segurantzako kuota guztiak eguneratuta izatea. Jarduera eteten den unean betetzen ez bada, organo kudeatzaileak eskaera bidaliko dio langile autonomoari 30 eguneko epe luzaezinean zor dituen kuotak ordain ditzan. Zorpekoaren erregularizazioak erabateko efektua izango du babeserako eskubidea eskuratzerakoan.

Zenbatekoa

  • Oro har: GUTXIENEKO KOTIZAZIO OINARRIAREN % 50
  • Familia ugariko kideak, familia unitatearen edo antzekoaren diru-sarrera bakarrak etendako jardueratik badatoz: GUTXIENEKO KOTIZAZIO OINARRIAREN % 50 gehi zenbateko horren % 20.
  • Prestazio hori jasotzeko eskubidea duten bi kiderekin edo gehiagorekin odol-senidetasun edo ezkontza-senidetasunezko lehen mailarainoko familia-lotura edo antzeko elkarbizitza-unitate bidez etxebizitza berean bizi diren pertsonak: GUTXIENEKO KOTIZAZIO OINARRIAREN % 40; familia ugarientzako aurreikuspena ez da aplikatuko.

Kotizazioa

  • Jarduera etena dagoen bitartean, dagokion erregimen berezian alta egoera mantenduko da, eta langile autonomoak ez du kotizatu beharrik izango. Kuotak ordaintzeko salbuespen-epeak iraungo du jarduera eteteko neurria hartzen den hileko lehen egunetik, neurri hori kendu eta hurrengo hileko azken egunera arte.

  • Langile autonomoa kotizatzetik salbuetsita dagoen aldia kotizatutzat joko da, eta kotizazio horiei dagozkien zenbatekoak dagozkien entitateek ordainduko dituzte, prestazio horren  aurrekontuen kontura.

  • Aparteko prestazio hori jasotzen den bitartean aplikatu beharreko kotizazio-oinarria izango da prestazio hori hasten den unean ezarritakoa.

  • Jarduera eteteagatik ezohiko prestazio horren onuraduna den langile autonomoak kotizazioaren gehieneko iraupenaren eta kenkariak aplikatzeko gainerako baldintzen gainean izango duen eskubidea ez da aldatuko ezohiko prestazio hori jasotzeagatik.

Eskaera aurkezteko epea, eskubidearen sorrera eta iraupena

Jarduera eteteko akordioa edo ebazpena indarrean sartu eta hurrengo hamabost eguneko epean eskatu ahal da onarpena.
Agintaritza eskudunak jarduera eteteko neurria hartu eta hurrengo egunetik hasiko da prestazioa jasotzeko eskubidea, eta neurriak kentzea erabaki eta hilabeteko azken egunean bukatuko da.

Eskaera ezarritako epetik kanpo aurkeztuz gero, eskaera aurkezteko egunean hasiko da prestazioa jasotzeko eskubidea. Halere, gobernu-agintaritzak jarduera debekatzea erabaki duen hileko lehen egunetik langileak ez du kotizatu beharrik izango; baina, kasu horretan, eskaera aurkezteko egunaren aurreko aldia ez da kotizatutzat joko, eta prestazioak ordaintzen dituzten erakundeek ez dituzte kotizazioak ordainduko.
Prestazioaren aitorpena mutualitate laguntzaileek edo Itsasoko Gizarte Institutuak eginen dute, behin-behinekoz. Jarduera eteteko neurria amaitutakoan, aitortutako behin-behineko ebazpen guztiak berrikusiko dira.

Bateraezintasunak

Prestazioa jasotzea bateraezina izango da besteren konturako lan bat egiteagatik ordainsaria jasotzearekin, salbu eta besteren konturako lanaren diru-sarrerek lanbide arteko gutxieneko soldata bider 1,25 gainditzen ez badute; norbere konturako beste jarduera bat egitearekin; itxierak eragindako sozietatetik eratorritako etekinak jasotzearekin, eta; Gizarte Segurantzako prestazio bat jasotzearekin, salbu eta onuradunak aldez aurretik jasotzen bazuen eta egiten zuen jarduerarekin bateragarria bazen.

Itsasoko Langileen Erregimen Berezian sartzen diren norbere konturako langileen kasuan, jarduera eteteagatiko prestazioa ez da bateragarria izango ontzidia gelditzeagatik jasotzen diren laguntzekin ere.

Complementary Content
${loading}