Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Nabigatzen jarraituz gero, zure baimena ematen duzu cookieak eta gure cookie-politika onartzen dituzula. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.


Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera da bakarrik bizi diren edo bizikidetza-unitate batean sartuta dauden eta oinarrizko premiak asebetetzeko oinarrizko baliabide ekonomikorik ez duten pertsonen pobrezia eta gizarte-bazterketako arriskua saihesteko balio duen prestazioa.

Prestazio ekonomikorako eskubide subjektiboa da, Gizarte Segurantzaren babes-ekintzaren baitakoa, eta gutxieneko errenta-maila bermatzen die egoera ekonomiko ahulean daudenei.  Onuradunen gizarteratzeko eta laneratzeko aukerak benetan hobetzea du helburu.

Babes-sare gisa dihardu, baztertuta egotetik gizartean parte hartzera igaro ahal izateko. Horretarako, enplegurako eta gizarteratzeko pizgarriak izango ditu barnean, administrazioen arteko lankidetza-formula anitzen bitartez.


Baldintzak egiaztatzea

  1. Eskatzaileen nahiz bizikidetza-unitatea osatzen dutenen identitatea nortasun agiri nazionalaren bidez egiaztatuko da, espainiarren kasuan, eta jatorriko herrialdeko nortasun-agiri nazionalaren edo atzerritarraren identifikazio-txartelaren edo pasaportearen bidez, atzerritarren kasuan; azken horiek gainera, atzerritarraren Identifikazio zenbakia (AIZ) ere eman behar dute nortasuna egiaztatzeko dokumentuetan edo Espainian legez bizi dela frogatzen duten agirietan agertzen ez bada.

    Bizikidetza-unitateko kide diren espainiar guztiei eskatu ahal zaie NAN agiria, adina edozein dela ere, baina bizikidetza-unitate barruan dauden 14 urtetik beherako adingabeak NANa igortzeari eta berritzeari dagozkien tasak ordaintzetik salbuetsita daude.
  2. Espainian legezko egoitza egiaztatzeko, atzerritarren erregistro zentralean eman beharko da izena, Europar Batasuneko estatu kideetako, Europako Esparru Ekonomikoko edo Suitzako Konfederazioko nazionalen kasuan; beste nazionalitate bateko atzerritarren kasuan, Batasuneko herritarraren senide-txartela edo egoitza-baimena, edozein modalitatetan. 

    Gizaki-salerosketaren biktima eta sexu-esplotazioaren biktima izan direnek, eta haien seme-alabek, Espainian legezko egoitza egiaztatu ahal izango dute Barne Ministerioko Segurtasuneko Estatu Idazkaritzak agintaritza polizial edo judizialarekin lankidetzan igorritako edo biktimaren egoera pertsonalaren izenean Migrazioen Estatu Idazkaritzak igorritako aldi baterako egoitza-baimenaren bidez.

    Genero indarkeriaren biktima diren emakumeek eta haien seme-alabek Espainian legezko egoitza egiaztatu ahal izango dute aparteko egoeretan egoitza-baimena emateko eskuduntza duen agintariak igorritako aldi baterako egoitza-baimena erabiliz, baimen hori ebatzi bitartean.                                   
  3. Espainiako egoitza errolda-ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da.
  4. Bizikidetza-unitatea frogatzeko, familia liburua, erregistro zibileko ziurtagiria eta etxebizitza berean erroldatuta egoteari buruz Udal erroldan dauden datuekin. 

    Prestazio-eskaera egitean eman diren datuek bat egiten ez badute, egoera bakoitzerako beharrekoa den denbora-tarteari dagokion errolda-ziurtagiria, historikoa eta kolektiboa, aurkeztu beharko da, bizikidetza-unitatea osatzen duten kideak bizi diren edo bizi izan diren etxebizitzei erreferentzia egiten diona eta Udaletxeak igorri duena.
  5. Izatezko bikotea erkidegoko erregistro zehatzetan edo bizilekuaren udaletxeetakoetan eskatuko den inskripzio ziurtagiri bidez ziurtatuko da, edo bikotea sortu dela egiaztatzen duen dokumentu publikoaren bidez. Aipaturiko inskripzioa zein dokumentu publiko horri dagokion formalizazioa gutxienez prestazio-eskaera egin den data baino bi urte lehenago egin behar izana dago.   

  6. Banaketa- edo dibortzio-izapideak abian jartzea edo halakoak daudela egiaztatzeko, dagokion salaketa edo ebazpen judiziala edo dokumentu publikoa aurkeztu beharko da.
  7. Beste pertsona bati ezkontza-lotura edo izatezko bikote bidez lotuta ez dagoela egiaztatzeko, zinpeko deklarazioaren bidez edo prestazio-eskaera bertan eskatzaileak berak egindako baieztapen solemnearen bidez egiaztatuko da. Zinpeko deklarazio edo baieztapen solemne horrek ez dio galaraziko erakunde kudeatzaileari akreditazio gehigarria eskatzeaz funtsa duen zalantzaren bat agertuz gero.
  8. Gurasoengandik, tutoreengandik edo hartzaileengandik era independentean bizi izatea frogatuko da Estatistikako Institutu Nazionalak emandako datuen bidez edo, dagokionean, eskatzailearen etxebizitzan denbora-tarte horretan erroldatutako pertsona guztiak agertzen diren errolda-ziurtagiri historikoa eta kolektiboa aurkeztuta.
  9. Etxerik gabeko pertsonatzat hartzen da etxerik izan gabe udalerrian bizi ohi den pertsona, eta hori egiaztatuko da gezurrezko bizileku bateko erroldatze-agiriaren bidez, Udaleko errolda kudeatzeari buruz Udalek dituzten argibide tekniko zehatzak aplikatuz.
  10. Genero-indarkeriaren biktima izatea, betiere genero-indarkeriaren aurka osoko babesa emateko neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 23. artikuluan ezarritako edozein bitartekoren bidez egiaztatuko da.
  11. Giza salerosketaren eta sexu-esplotazioko salerosketaren biktima izatea, betiere biktima horiei arreta osoa emateaz arduratzen diren zerbitzu publikoek edo gizarte-zerbitzuek egindako txostenaren bidez egiaztatuko da. Halaber, gai horretan eskudunak diren eta Administrazio Publikoek behar bezala aintzatesten dituzten erakunde sozial espezializatuek igorritako txostenaren bidez ere egiazta daitezke.
  12. Adingabekoak babesteko egoitza zentroetatik datozen 18 eta 22 urte bitarteko pertsona izatea egiaztatuko da dagokion Autonomia-erkidegoko harrera edo tutoretza izan duen erakundeak igorritako ziurtagiriaren bidez.
  13. % 65eko desgaitasuna edo handiagoa duen pertsona desgaitua izatea egiaztatuko da autonomia-erkidegoetako eta Ceuta eta Melillako IMSERSOko erakunde eskudunaren ziurtagiri bidez.
  14. Bizitzeko gutxieneko diru-sarrerako prestazio ekonomikoa eskuratzeko eta mantentzeko diru-sarreren eta ondarearen baldintzak erakunde kudeatzaileak beteko ditu Zerga Administrazioko Estatu Agentziak eta Nafarroako Foru Ogasunek eta Euskadiko lurralde historikoek baliabide telematikoen bidez jasotzen duten informazioaren arabera.
  15. Ez zaio eskatzaileari eskatuko Gizarte Segurantzaren Administrazioak bere kabuz ezagutu behar dituen egitate, datu edo egoerak egiaztatzea, hala nola, onuradunaren egoera Gizarte Segurantzaren sistemarekiko, edo bizikidetza-unitateko kideek beste prestazio ekonomiko bat jasotzen badu eta egoera hori gizarte-prestazio publikoen erregistroan jasota badago.
  16. Gizarte zerbitzu eskudunek edo IMVko bitartekari sozialen erregistroan izena emandako hirugarren sektoreko erakundeek igorritako ziurtagiri bat beharko da betebehar hauek egiaztatu behar diren kasuan:                                                                                                                      

    a) Eskaera-datan gezurrezko bizileku batean erroldatuta daudenek Espainian duten bizileku eraginkorra, Udal Erronda kudeatzeko Udaletxeek jasotzen dituzten argibide teknikoei jarraiki.

    b) Bizitzeko gutxieneko errentaren prestazio-eskatzaileak aldi baterako jasotzea erabiltzen duen egoitza-zerbitzu sozial, sanitario edo soziosanitariorako prestazioa.

    c) Erroldan agertzen den bizilekuan bizi ez dela alegatzen duen pertsonaren egiazko bizilekua.

    d) Ahaidetasun-loturarik ez izatea, aipatukoagatik lotuta bizitzeko gutxieneko errentaren eskatzaileez gainera, bizileku berean erroldan barne hartzen direnean ahaidetasunik ez dagoela -odolkidetasunezkoa edo ezkontza-ahaidetasunezkoak- edo izatezko bikoterik eratu ez dutela alegatzen duten beste pertsonak.

    e) Bizikide guzti edo batzuen artean ahaidetasunik ez egotea, horietako batek bizitzeko gutxieneko errenta eskatzen duenean.

    f) Espainian modu independentean bizi dela egiaztatzen duten baldintzak betetzea, baita eskaera aurkeztu aurreko urtean gutxienez bizikidetza-unitaterik ez sortzea egiaztatzen dutenak ere.

  17. Dena dela,   gizarte zerbitzu eskudunek edo IMVko bitartekari sozialen erregistroan izena emandako hirugarren sektoreko erakundeek igorritako ziurtagiria beharko da ahaidetasun-loturarik ez duen bizikideen kasuetan gizarte-bazterketa arriskua egiaztatzeko.


Onuradunen betebeharrak

Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren titularrek betebehar hauek izango dituzte prestazioa jasotzen duten denboran:

  1. Eskakizunak egiaztatzeko eta prestazioa gordetzeko beharrezko dokumentazio eta informazio zehatza ematea, bai eta jakinarazpenak eta komunikazioak jasotzen direla bermatzea ere.
  2. Prestazioa aldatzea, etetea edo azkentzea eragin dezakeen edozein aldaketa edo egoera jakinaraztea, aldaketa edo azkentze hori gertatzen denetik hasi eta hogeita hamar egun naturaleko epean.
  3. Udal Erroldan aipatu titularrei edo bizikidetza-unitateko edozein kideri pertsonalki eragiten dion edozein helbide- edo egoera-aldaketa jakinaraztea, hori gertatzen denetik hasi eta hogeita hamar egun naturaleko epean.
  4. Bidegabe jasotako prestazioen zenbatekoa bueltatzea.
  5. Aurrez erakunde kudeatzaileari atzerrirako irteerak jakinaraztea, bai titularrarenak, bai bizikidetza-unitateko kideenak, baldin eta irteera hori laurogeita hamar egun natural edo gehiagokoa bada, segidakoak edo ez, urte natural bakoitzeko; baita gaixotasunagatik Espainiako lurraldean ez egotea justifikatzea ere, kasuak kasu.
  6. Urtero pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion aitorpena aurkeztea.
  7. Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren prestazioa laneko errentekin edo jarduera ekonomikoarekin bateragarri eginez gero, bateragarritasun hori eskuratzeko eta mantentzeko ezarritako baldintzak betetzea.
  8. Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak sustatzen dituen gizarteratze-estrategietan parte hartzea.
  9. Erregelamenduz ezar daitekeen beste edozein betebehar.

Bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsonek betebehar hauek izango dituzte:

  1. Titularraren heriotzaren berri ematea.
  2. Administrazioari jakinaraztea emandako prestazioaren amaiera desitxuratzen duen edozein egitate.
  3. Urtero pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion aitorpena aurkeztea.
  4. Aurreko paragrafoak titularrari ezartzen dizkion betebeharrak betetzea, titularrak, arrazoia edozein dela ere, betetzen ez baditu.
  5. Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren prestazioa laneko errentekin edo jarduera ekonomikoarekin bateragarri eginez gero, bateragarritasun hori eskuratzeko eta mantentzeko ezarritako baldintzak betetzea.
  6. Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak sustatzen dituen gizarteratze-estrategietan parte hartzea.
  7. Erregelamenduz ezar daitekeen beste edozein betebehar betetzea.

Ordainketa

Prestazioa hilero ordainduko da, prestazioaren titularraren kontu batera banku-transferentziaren bidez.

Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzeko eskubidea sortuko da eskaera aurkeztu eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik aurrera. Eskaera 2021eko urtarrilak 1 baino lehenago aurkezten bada, ondorio ekonomikoak 2020ko ekainaren 1era egingo dute atzera, baldin eta, data honetan, lortzeko baldintza guztiak egiaztatzen badira. Egun horretan baldintzak betetzen ez badira, horiek bete eta hurrengo hilabeteko lehen egunean finkatuko dira ondorio ekonomikoak.

Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera besterenezina da. Ezin izanen da obligazioen berme gisa eskaini, ez eta osorik edo partzialki laga, ez konpentsazio edo deskontu gisa, ez atxikipen edo bahitura gisa ere.

Iraupena

Prestazioa eskuratzeko eskubidea eskaera aurkezten den dataren hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik aurrera sortuko da. Eskubide horrek indarrean jarraituko du, baimena ematea eragin zuten arrazoiek irauten duten bitartean eta legean aurreikusitako betekizunak eta betebeharrak betetzen diren bitartean.

Eskubidea etetea

Prestazioa jasotzeko eskubidea honako arrazoi hauengatik etengo da:

  1. Aitorpena egiteko eskatutako baldintzaren bat aldi baterako galdu izanagatik.
  2. Onuradunak, titularrak edo bizikidetza-unitateko kideren batek behin-behinean ez betetzeagatik prestazioa eskuratzerakoan bere gain hartu zituen betebeharrak.
  3. Kautelaz, susmatzen baldin bada onuradunak, titularrak edo haren bizikidetza-unitateko kideren batek ez dituela betetzen prestazioa eskuratzean ezarritako betekizunak edo bere gain hartutako betebeharrak, erakunde kudeatzaileak hala ebazten duenean.
  4. Halaber, kautelaz etetea ezarriko da, baldin eta atzerrira joaten bada urtean 90 egun naturalez baino gehiagoz –izan jarraian ala ez–, erakunde kudeatzaileari aldez aurretik jakinarazi gabe eta behar bezala justifikatuta egon gabe.
  5. Kautelaz, aurreikusitako epean gizarte zerbitzuek edo IMVko bitartekari sozialen erregistroan izena emandako hirugarren sektoreko erakundeek igorritako ziurtagirien mantentzeari edo aldaketei buruzko jakinarazpenik jasotzen ez bada, hala egitea espresuki aurreikusitako kasuetan.
  6. Ez betetzea bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren eta laneko errenten edo norberaren konturako jarduera ekonomikoaren arteko bateragarritasunari lotutako baldintzak.
  7. Erregelamenduz zehazten den beste edozein arrazoi.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga-aitorpena dagokion zerga-araudian aurreikusitako baldintza eta epeetan aurkezteko betebeharra betetzen ez den kasuan, zerga-betebeharra gauzatzeko obligazioa dutenek segidako bi zerga-ekitalditan obligazio hori betetzen ez dutenean gauzatuko da etetea.

Bizitzeko gutxieneko diru-sarrerarako eskubidea eteteak berekin ekarriko du prestazioaren ordainketa bertan behera geratzea, eteteko arrazoiak gertatu diren hilaren edo erakunde kudeatzaile eskudunak horren berri izan eta hurrengo hilaren lehen egunetik aurrera, betiere bidegabe jasotako zenbatekoak bueltatzeko betebeharraren kalte gabe. Etenaldi horrek indarrean jarraituko du eragin duten inguruabarrek irauten duten bitartean.

Etenaldiak urtebetez irauten badu, azkendu egingo da prestazioa jasotzeko eskubidea.

Eskubidea etetea eragin zuten arrazoiak desagertzen badira, ofizioz edo alderdiak hala eskatuta berrekingo zaio eskubideari, betiere eskubidea aitortzea eragin zuten betekizunen beren horretan jarraitzen baldin badute. Etete hori eragin zuten arrazoiak amaitu eta hurrengo hilaren 1etik aurrera sortuko da berriro ere esandako prestazioa.

Eteteko arrazoiek beren horretan jarraitzen badute, eskubidea aldatu edo azkendu egingo da, segun eta zer dagokion.

Eskubidea azkentzea

Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzeko eskubidea arrazoi hauengatik azkenduko da:

  1. Titularra hiltzea. Hala ere, bizikidetza-unitateen kasuan, baldintzak betetzen dituen beste edozein kidek aurkeztu ahal izango du beste eskabide bat. Eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten bada –heriotza gertatu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita–, heriotzaren egunaren hurrengo hilaren lehen egunetik aurrera sortuko dira inguruabar berrien arabera bizikidetza-unitateari legokiokeen eskubidearen ondorio ekonomikoak,betiere adierazitako epearen barruan egiten bada eskaera.
  2. Prestazioa mantentzeko eskatutako baldintzaren bat behin betiko galtzea.
  3. Hala zehazten duen zehapen-prozedura batean emandako ebazpena.
  4. Erakunde kudeatzaileari jakinarazi edo justifikatu gabe Espainiatik irtetea urtean 90 egun natural baino gehiagoko aldian,izan aldi hori jarraitua ala ez.
  5. Eskubideari uko egitea.
  6. Prestazioa urtebetetik gora etetea.
  7. Ez betetzea, behin eta berriz, bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren eta laneko errenten edo norberaren konturako jarduera ekonomikoaren arteko bateragarritasunari lotutako baldintzak.
  8. Erregelamenduz zehazten den beste edozein arrazoi.

Prestazioa jasotzeko eskubidea azkentzeak horretarako arrazoiak gertatu eta hurrengo hilaren lehen egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren simulagailua

Simulagailu honek hainbat galdera egingo dizkizu zure egoerari buruz, eta, erantzunen arabera, egiaztatu ahalko duzu betetzen dituzun ala ez bizitzeko gutxieneko diru-sarrera eskuratzeko baldintzak eta, prestazioa egokituz gero, zer zenbateko dagokizun.

Simulagailuak ez du kontuan hartzen salbuespenezko kasua, hots, 20/2020 Errege Lege Dekretuaren hirugarren Xedapen iraunkorrean aurreikusten dena. Aipatu legeak arautzen du, baldintza jakin batzuen pean eta 2021eko abenduaren 31ra arte, prestazioa jasotzeko eskubidea zehazten duten diru-sarrerak indarreko urtekoak direla.

Simulagailuan sartzeko honako esteka hau erabil dezakezu: Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren simulagailua.

Ohiko galderak

Ohiko galderak atalean, bizitzeko gutxieneko diru-sarrerari buruzko zenbait galdera argitaratuta daudelarik, prestazio berri horri buruzko ohiko zalantzak argitu ahal izango dituzte. Eguneratzen joango dira, sortzen direnak sartzeko.

Banku-kontua aldatzea

Banku kontuaren aldaketaren berri finantza entitateak eman dezake, bizitzeko gutxieneko errentaren titularraren izenean. Informazio gehiago.


Bateraezintasunak BGD

  • Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzea bateraezina izango da seme-alaba edo ardurapeko adingabe bakoitzeko esleipen ekonomikoa jasotzearekin –desgaitasunik ez badu edo % 33tik beherako desgaitasuna badu–, kausatzailea edo onuradunak berberak direnean.
  • Haurrentzako laguntzaren osagarria bateraezina izanen da desgaitasunik ez duen edo% 33tik beherako desgaitasuna duen seme-alaba edo adingabe bakoitzeko diru-esleipenarekin.
  • Interesdunak familiartekoen aldeko prestazioa jasotzeko eskubidea izateko behar diren baldintzak eta gutxieneko diru-sarrera lortzeko baldintzak betetzen baditu, horietako bat aukeratu beharko da.
  • 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, BGDren prestazio ekonomikoaren onuradun izatea bateraezina izango da oraindik jasotzen diren laguntza-pentsioekin, eta iraungi egingo dira 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera onuradunei BGDaren prestazioa aitortzen zaienean.
  • Laguntza-pentsioaren iraungitzea indarrean jarriko da bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren prestazio ekonomikoak eragin ekonomikoak dituen egun berean.






Complementary Content
${loading}