Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Nabigatzen jarraituz gero, zure baimena ematen duzu cookieak eta gure cookie-politika onartzen dituzula. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.


Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

Genero-arrakala murrizteko osagarria

Genero-arrakala murrizteko   kotizaziopeko pentsioen osagarriak ekarpen demografikoagatiko amatasun-osagarria ordezkatu du, eta, horren ordez, genero-arrakala murrizteko osagarri bat ezarri du. Osagarri horren helburua da emakumeek beren ibilbide profesionalean jasan duten kaltea zuzentzea, seme-alaben zaintzari dagokionez zeregin nagusia beren gain hartzeagatik, eta pentsioen esparruan proiektatzen dena.

Onuradunak

Seme-alaba bat baino gehiago izan dituzten emakumeak, baldin eta gizonak eta erretiroagatiko (erretiro partzialekoa izan ezik), ezgaitasun iraunkorragatiko edo alarguntzagatiko kotizaziopeko pentsio baten onuradunak badira.
Erretiro partzialetik igaro eta erretiro osoa jasotzen denean, osagarria jasoko da, eskatzen diren baldintzak betetzen badira.

Baldintzak

Gizonek osagarria jasotzeko eskubidea izateko, baldintza hautako baten bat bete beharko dute:

  • Alarguntzagatiko pentsioa jasotzeko aukera sorraraztea elkarrekin izandako seme-alaben beste gurasoaren heriotzagatik, baldin eta seme-albetako batek zurztasunagatiko pentsioa jasotzeko eskubidea badu.

  • Erretiroagatiko edo ezgaitasun iraunkorragatiko kotizaziopeko pentsioa jasotzeko aukera sorraraztea eta beraien ibilbide profesionala eten edo ibilbide profesionalean eragina izatea jaiotzagatik edo adopzioagatik, hurrengo baldintzen arabera:

    1.- 1994ko abenduaren 31ra arte jaio edo adoptatutako seme-alaben kasuan, ehun eta hogei egun kotizatu gabe izatea jaio baino bederatzi hilabete lehenago edo aipatu dataren hurrengo hiru urteren artean, edo adopzioaren kasuan, adopzioaren ebazpen judiziala eman den datatik hurrengo hiru urteetan, baldin eta emandako pentsioen zenbatekoaren baturak ez badu gainditzen emakumeari dagozkion pentsioen batura.

    2.- 1995eko urtarrilaren 1aren ondoren jaio edo adoptatutako seme-alaben kasuan, jaio edo adopzioaren ebazpen judizialaren hurrengo hogeita lau hilabeteetako kotizazio-oinarrien batura, aurreko hogeita lau hilabeteetan jasotakoa baino gutxiago bada, ehuneko 15 baino gehiagoan, baldin eta jasotako pentsioen zenbatekoen baturak ez badu gainditzen emakumeari dagozkion pentsioen batura.

Zenbatekoa

Urtero Estatuko aurrekontu legeak ezarriko du zein den osagarriaren  zenbatekoa.
2021. urtean, seme-alaba bakoitzeko 27 €-koa da hilean, eta gehienez ere lau aldiz aipatu zenbatekoa.
Osagarria ez da kontuan hartuko kotizaziopeko pentsioen gehienezko muga aplikatzean, ezta gutxiengoa baino baxuagoak diren pentsioetarako osagarria zein den ezartzeko.

Ondorio ekonomikoak

  Osagarria jasotzeko eskubidea ezartzen duen Gizarte Segurantzaren kotizaziopeko pentsioaren ondorio ekonomikoak hasten diren egunetik.
Bigarren gurasoak osagarria jaso ahal izateko, lehenengoari aitortutako osagarria iraungi egingo zaio, eta ondorio ekonomikoak ebazpena egin eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunean hasiko dira, eskaera egin eta hurrengo sei hilabetetan ebazten bada edo, hala badagokio, sortzen duen pentsioaren eskubidea eman eta sei hilabetera; epe hori igaro ostean, ondorioak zazpigarren hilabeteko lehenengo egunean hasiko dira.

Ordainketak

Osagarria hilero ordaintzen da ez ohiko bi soldatarekin, eta azken horiek ekaineko eta azaroko soldatekin batera ordainduko da.

Bateragarritasunak/Bateraezintasunak

Ezingo da osagarria jaso beste gurasoak seme-alabagatik osagarri hau bera jasotzen badu.
Gurasoak bi emakume badira, pentsio publikoen zenbateko txikiena jasotzen duenak jasoko du osagarria.
Arestian aipatutako baldintzak betetzen dituzten emakume eta gizon bat badira gurasoak, gizonak jaso ahal izango du osagarria baldin eta jasotako pentsioen zenbatekoen baturak ez badu gainditzen emakumeari dagozkion pentsioen batura.
Gurasoak bi gizon badira, pentsio publikoen zenbateko txikiena jasotzen duenak jasoko du osagarria.

Nazioarteko espedienteak

Osagarria jasotzeko eskubidea ezartzen duen pentsioak eragina dutenean, nazioarteko araudiari jarraiki, beste herrialdetan aldi guztiak guztiz bete badira, osagarria proportzionalki ordainduko da pentsioari aplikatzen zaion prorrataren arabera.

Iraungipena

Osagarria dagokion pentsioaren kausa berdinengatik iraungitzen da (heriotza, etab.), edo beste gurasoak hala eskatu eta baldintzak betetzen dituenean.

Eskaerak

Dokumentazioa

Pentsioaren izapideak egiteko aurkeztu beharreko agiriak eskaera-ereduan daude zehaztuta.
Ezgaitasun Iraunkorraren eskaera eta  Alarguntzagatikoa.

Non izapidetzen da

TUSSen, ziurtagiri digitalarekin, dni elektronikoarekin edo clave permanente-rekin.

Halakorik ez baduzu, salbuespen gisa eska dezakezu esteka honetan: http://run.gob.es/sincertificado
Gizarte Segurantzako informazio eta arreta zentroetan, aurrez eskatutako hitzorduarekin. 901166565/ 915421176, edo hurrengo estekan.

Itsasoko langileek, Itsasoko Gizarte Institutuko bulegoetan.

Erakunde eskuduna

Osagarria jasotzeko eskubidearen kudeaketa eta onespena Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari dagokio, Itsasoko Gizarte Institutu Sozialari dagokion Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezia aplikatzen zaien langileen kasuan izan ezik.

Amatasunagatiko osagarriaren mantentze iragankorra

2021/02/04an ekarpen demografikoagatik amatasunagatiko osagarria jasotzen ari diren pertsonek hori jasotzen jarraituko dute.

Amatasunagatiko osagarria jasotzea bateraezina izanen da genero arrakala murrizteko kotizaziopeko pentsioen osagarri berriarekin. Beraz, interesdunek bi aukera izanen dituzte.

Amatasunagatiko osagarriaren eskubidea izateko seme-alabaren beste gurasoak kotizaziopeko pentsioen osagarria eskatzen badu eta jasotzea badagokio, onartzen den hileko zenbatekoa amatasunagatiko osagarriari kenduko zaio, eta ondorio ekonomikoak ebazpena eman eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik hasiko dira, baldin eta laguntza eskatu eta hurrengo sei hilabeteen barruan ebazpena ematen bada, edo, hala badagokio, pentsioaren hurrengo egunetik zenbatzen hasita; epe hori iraganik, ondorioak hurrengo zazpigarren hilabeteko lehenengo egunetik aurrera izango dira.


Complementary Content
${loading}