Gaixotasunagatiko prestazioak
Gaixotasunagatiko prestazioaren barnean farmaziako gastuak, heriotza kasuan ehorzketa gastuengatiko kalte-ordainak, ondoren adierazten diren zerbitzuek osatzen duten mediku-laguntza, ospitalizazioa barne, eta prebentzio-medikuntzaren jarduera daude.
Laguntza medikoa
Iraupena:
Osasun-zentro edo -profesional pribatu batean emandako laguntza medikoaren estaldura ekonomikoa, osorik edo zati batean, GSINi eskaera aurkezten zaion egunetik aurrera emango da, gaixotasunagatik laguntza behar duen bitartean, sendatu arte edo ikastaroa amaitzen den egunera arte (data hori iristean berriro matrikulatu ez bada).
Eskabidea aurkeztu baino lehen emandako laguntza ez da estaltzen, baldin eta laguntza larrialdikoa ez bada. Larrialdia zentro edo profesional pribatuaren txostenean adierazi behar da eta Institutu honek halakotzat baloratu behar du. Larrialdi-kasuetan, eskaera bost urteko epean aurkeztu ahalko da.
Eskola Aseguruak estaltzen duen laguntza medikoak honako hauek hartzen ditu barnean:
Kirurgia orokorra:
-
Espezialitate guztiak sartzen dira, estetika hutsekoak izan ezik, eta bertan sartzen dira ostatu- eta mantenu-zerbitzuak, ebakuntza-gela, laguntza medikoa eta farmazeutikoa, bai eta ordezkapen-protesiak ere (ez ortopedikoak).
-
Ospitaleratzean ospitalizazioaren egunetik altaren egunera bitartean sortutako gastuak, bai eta ebakuntza kirurgikoa eragiten duen diagnostikoaren ondoriozko gastuak ere.
Neuropsikiatria:
- Horren barruan, prozesu neuropsikiatriko guztien internamendu erregimeneko edo anbulatorioko tratamendua ematen da, gaixotasunaren larritasunak ikasketen jarraipenari eragiten dionean. Kanpoan geratuko da haurtzaroan eta nerabezaroan hasi ohi diren garapen psikologikoaren, portaeraren edo emozioen nahasmendua.
- Psikologoek egindako psikoterapia sesioak barne hartuta egongo dira psikiatra batek agintzen baditu.
- Neuropsikiatria-prestazioa gehienez ere sei hilabetekoa izango da. Epea luzatzeko, onartutako aldiaren azken hogeita hamar egunetan eskatu behar da luzapena.
- Adibidez: urtarriletik ekainera bitartean neuropsikiatriako prestazioa onartzen bada, ekainaren azken eguna baino hogeita hamar egun lehenago eskatu behar da luzapena.
- Adibidez: urtarriletik ekainera bitartean neuropsikiatriako prestazioa onartzen bada, ekainaren azken eguna baino hogeita hamar egun lehenago eskatu behar da luzapena.
Tokologia:
- Erditu aurretik tokologoarenera egiten diren bisitak, zerbitzu medikoak (tokologoa, anestesista, erizaina eta emagina) eta ospitaleratze gastuak, kirurgia balitz bezala.
- Jaioberriei emandako arretaren gastuak ez dira barruan sartzen.
Tuberkulosia:
-
Biriketako tuberkulosiaren kasuan, honako hauek sartzen dira: osasun-zentro egokietako ostatu- eta mantenu-zerbitzuak, zainketa medikoak, kirurgia toraziko txiki eta handia eta beharrezko farmazia-laguntza.
-
Hezur-tuberkulosiaren kasuan, zentro egokietako ostatu- eta mantenu-zerbitzuak, tratamendu mediko kirurgikoa eta farmazia-sorospena sartzen dira.
-
Ospitalizazio- edo tratamendu-aldia 18 hilabetekoa izango da, eta 3 hilabetez luzatu ahal izango da, gehienez ere 3 urtez, etenik gabe.
Kasu batzuetan, fisioterapia, kobaltoterapia, erradioterapia, giltzurrun artifiziala eta erradioterapia prestazioak eman daitezke.
Fisioterapia:
-
Kirurgiaren ondorengo tratamenduetan edo eskola-istripuaren ondoriozko traumatismoetan medikoki justifikatuta dagoenean onartuko da.
-
Tratamenduak gehienez ere 30 saio izanen ditu, baina saio kopuru hori gainditu ahal izanen da, aparteko kasuetan, Eskola Aseguruaren mediku aholkulariak beharrezkotzat jotzen badu.
-
Indarrean dauden tarifen arabera ordainduko da.
Kimioterapia, erradioterapia eta kobaltoterapia:
- Tratamendu saioak, botikak, ospitaleko farmazia, erabili eta botatzeko materiala, laborategiko probak, odol-transfusioak, proba erradiologiko eta diagnostikoak eta ospitaleko egonaldia estaltzen ditu.
- Aurkeztutako fakturaren % 30 ordainduko da, aurreko lerroaldean aipatutako kontzeptuei dagokiena, 1.502,53 euro gehienez ere.
Prestazio farmazeutikoak
-
Laguntza medikoak irauten duen bitartean emango dira.
-
Botikak ordainduko dira, baldin eta Gizarte Segurantzaren finantzaketatik kanpo ez badaude.
-
Ospitaleratze-kasuetan, farmazia-sorospena osoa izango da, ikasleari inolako kosturik eragin gabe.
-
Tratamendu anbulatorioan, zenbatekoaren % 70 ordainduko da, eta gainerako % 30a onuradunari dagokio.
Heriotzagatiko kalte-ordainak
Eskolaz kanpoko istripuaren ondoriozko heriotzagatik ordaintzen diren kopuru berak ordainduko dira, baldin eta eritasun baten biktima izan den ikaslea hil bada istripua diagnostikatu eta hurrengo bi urteetan, eta, betiere, ikasketak egiteko ezgaitasunak hil arte iraun badu.
Eritasunaren ondoriozko ehorzketa-gastuak eskaera egiten den egunetik aurrera ordainduko dira, eta bost urteko epean eskatu beharko dira (Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginaren 53.1 artikulua), heriotza gertatu eta biharamunetik hasita.