Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

Ezintasuna

Baldintzak

  • Ezgaitasuna absolutua eta iraunkorra izatea ohiko lanbiderako eta lana uztearen arrazoi determinantea izatea.
  • Ez izatea langileari egotz dakiokeen arrazoia dela medio edota kalte-ordainak emateko moduko laneko istripu edo laneko gaixotasun batek eraginda.
  • Zahartzaro eta Baliaezintasun Aseguruko 1.800 kotizazio-egun akreditatzea (Zahartzarorako eta Ezgaitasunerako Nahitaezko Asegurua) 67-1-1 baino lehen. Ez du baliorik, eragin horietarako, iraungitako Langile Erretiro Erregimenean afiliatuta egote hutsak.
  • Ez izatea bestelako pentsiorik jasotzeko eskubiderik Gizarte Segurantzaren Sistema osatzen duten  erregimenen kargu edota bertan sartzeko zain dauden lan sektoreen kargu; onuradun izan daitezkeen alarguntasun pentsioak salbu.
  • 50 urte beteta izatea. Dena dela, ezgaitasuna goiko edo beheko gorputzadarrak mugitzeko gaitasuna edota ikusmena erabat galdu izanagatik baldin badator, edo erotasun sendaezinak eragindakoa bada, 30 urtetik aurrera onartzen da.

Edukia eta zenbatekoa

  • Zenbateko finkoko pentsio preskribaezin eta biziarteko batean datza.

  • Beste pentsio batzuekin lehiarik egon ezean, zenbatekoa oinarrizko pentsioak gehi hobekuntzek osatzen dute. 2024/01/01etik aurrera, hileko zenbatekoa hileko 528,50 eurokoa da.

    Ez dira pentsio konkurrentetzat jotzen adingabetasunean, gerra zibilaren ondorioz, atzerrira joandako jatorri espainiarreko herritarrei, 3/2005 Legearen, martxoaren 18koaren, babesean, aitortutako prestazio ekonomikoak ezta honako hauek ere: Espainiako gerra zibilaren ondoriozko elbarri baliagarriek zein lehen mailako ezinduek jasotzen dituzten pentsioak, ezar daitekeen legedia edozein izanda ere, terrorismo-ekintzek eragindako ohiz kanpoko pentsioak eta hirugarren pertsonagatiko laguntza-sorospena. 

  • Beste pentsioekin batera gertatzen bada, zenbatekoa 513 eurokoa da hilean, 2024/01/01etik aurrera.

    Hala ere, batera gertatzen diren pentsio guztien batura, eta aipatutako SOVIrenak, behin balioa handituta, 2021. urtean aseguru horren pentsiorako ezarritakoa baino txikiagoa bada, urteko zenbaketarekin kalkulatuta, SOVIren pentsioaren balioa, ateratzen den diferentziaren berdina den zenbatekoan handituko da. Desberdintasun hori ez da finkagarria eta interesdunak jasotzen dituenek eduki dezaketen edozein gehikuntzarekin kengarria da, bai gehikuntza pentsioen errebalorazioengatik gertatzen bada bai aldizkako beste prestazio batzuen aitorpenagatik bada.

    Alarguntzagatiko pentsio batekin lehiarik izanez gero, alarguntza-pentsioaren edota alarguntza pentsioen eta SOVIkoaren batura ezin izango da izan 65 urte edo gehiagoko onuradunei dagokien eta une horretan indarrean dagoen gutxieneko alarguntza-pentsioaren bikoitza baino handiagoa, urteko kopuruan zenbatuta. Adierazitako muga gaindituz gero, SOVI pentsioaren zenbatekoa behar den kopuruan murriztuko da.

  • Urtean 14 hileko soldata ordaintzen dira.

Ondorio ekonomikoak

Gertaera eragilea gertatzean sortzen da eskubidea eta hura indarrean jartzen den unearen hurrengo egunetik betetzen da.

Eskaera eta dokumentazioa

Complementary Content
${loading}