Prestaziorako eskubidea ematen duten seme-alabak
Erditze edota adopzio anizkunetan jaiotako edota adoptatutako seme-alabak izango dira kausatzaile, baldin eta:
-
Jaiotako zein adoptatutakoen kopurua bi edo bi baino gehiago bada. Xede horietarako:
-
Jaiotzat joko dira Kode Zibilaren 30.artikuluak adierazten dituen baldintzak biltzen dituztenak: "Nortasuna bizirik jaiotze-unean lortzen da, behin amaren sabeletik guztiz askatuta".
-
Seme-alabaren batek % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna badu, bi halako kontatuko dira. Ez du prestazioa jasotzeko eskubiderik sortzen % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duen seme-alaba bakarra jaiotzen edo adoptatzen bada.
-
-
Jaiotza edota adopzioaren gauzatzea Espainian gertatu izana. Xede horietarako, Espainian gertatutakotzat joko da atzerrian gertatutako jaiotza edota adopzioa, egiaztatzen bada seme-alaba berehala integratu dela Espainiako lurraldean bizilekua duen familia-nukleo batean.