Ardurapeko seme-alabak edo adingabeak
-
"Ardurapeko seme-alaba edo adingabetzat joko da, familia-harrerako erregimenean, iraunkorrean zein adopzioa helburu duen zaintzan”, onuradunarekin bizi dena eta harekiko mendekotasun ekonomikoa duena.
Ulertzen da, bestelakorik ezean, mendekotasun ekonomikoa badela seme-alaba edo ardurapean hartutako adingabea onuradunarekin bizi denean. Ez dute elkarbizitza eteten ikasketek, guraso, adopzio-hartzaile edo hartzailearen lanek, tratamendu medikuek, errehabilitazio edo antzekoek eragindako banaketa iragankorrek.
Kausatzaileak ez du galduko seme-alabaren edo ardurapeko adingabearen izaera besteren konturako nahiz norbere konturako irabaziak ematen dituen lan bat egiteagatik soilik, betiere laguntzaren onuradunarekin bizitzen jarraitzen badu eta laneko urteko irabaziek momentu bakoitzean indarrean dagoenLGSren % 100 gainditzen ez badute, urteko soldata kontuan hartuta.
-
Seme-alaba edo adingabea onuradunaren "ardurapean ez dagoela" ulertuko da:
-
Egindako lanagatik edo soldataren ordezko prestazioagatik jasotako errentek aurretiaz aipatutako LGSaren % 100 gainditzen dutenean.
-
Kotizaziopeko pentsioa jasotzen duenean, Espainiako edo atzerriko gizarte-babeseko erregimen publiko baten kontura, zurztasun edo biloba eta neba-arreben aldeko pentsioak ez direnean.