Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Nabigatzen jarraituz gero, zure baimena ematen duzu cookieak eta gure cookie-politika onartzen dituzula. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.


Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

Gertaera eragilea / Ondorio ekonomikoak / Bestelako ondorioak

Beste ondorioak

 Topo  Partzialki erretiratuak pentsiodun izaera izango du osasun laguntza, mediku nahiz farmazia laguntza, aitortu eta jasotzeko, baita gizarte zerbitzuetako laguntzak ere.

 Topo  Erretiro partzialean dagoela, langilea hil edo, lanaldi partzialean enpresan egiten zuen lanean, erabateko, handi edo guztizko graduetako ezintasun iraunkorra ematen badiote, laguntzen oinarri arautzailea kalkulatzeko honakoak hartuko dira kontuan:

  • Lanaldia eta soldata murriztuz, enpresan "lanaldi partzialean lan egindako denborari" dagozkion kotizazio oinarriak, aldi horretan, enpresan partzialki erretiratu aurretik egindako lanaldiaren ehuneko bera eginez gero, legokiokeen kopuruaren %100era gehituak, eta, betiere, txandako lan kontratuarekin batera gertatu izan balitz.
  • Aurrekoa honako kasu hauetan ere ezarriko da: erretiro partziala, horrekin bateragarria den, langabezia laguntza jasotzearekin batera gertatzean, edo lanaldi partzialean egindako lanari dagokion soldataren ordezko laguntzak jasotzean, erretiro partziala txandako lan kontratu baten aldi berean gertatzen den denboran, bidezko diziplinazko kaleratzearen ondorioz lana galtzen denean izan ezik, kasu horretan, dagozkion oinarri arautzaileak %100era igotzearen onurak lanuztearen aurreko aldiari soilik eragingo baitio.
  • Denbora partzialeko lanari dagozkion kotizazio oinarriak %100era igotzearen onura, erretiro partzialaren laguntza txandako kontraturaren aldi berean ez gauzatzeagatik, ezarri ezin den kasuetan, oinarri arautzailea zehazteko, interesdunak hauen artean aukeratu dezake: erretiro partzial egoeran, benetan sartutako kotizazio oinarriak zenbatu, edo magnitude hori erretiro partziala aitortu zen egunean, edo aipatutako kotizazio oinarrien %100ren onura ezartzeari utzi zitzaion egunean kalkulatu, nahiz eta dagokion pentsioa gauzatzen zen unean indarrean zeuden beste arauak ezarriz egin.

    Aurreko paragrafoan aurreikusitakoaren arabera, oinarri arautzailea gertaera eragilea baino lehenago zehazten denean, oinarri arautzailea kalkulatzeko egunetik hori eragiten duen gertaera arte egindako errebalorizazioak ezarriko dira.

 Topo  Erretiro partzialean dagoen langileak erretiro arrunta edo aurreratuaren pentsioa eskatu ahal izango du, legeak ezarritako edozein modalitatetan eta dagokion Gizarte Segurantzaren Erregimeneko arauen arabera.

  • Oinarri arautzaileari ezarri dakiokeen ehunekoa zehazteko, denbora osoko kotizazio aldi bezala, erretiro partzialaren eta erretiro arrunt edo aurreratuaren artean dagoen kotizazio aldia hartuko da, beti ere, aldi horretan, erretiro partziala eta txandako kontratua aldi berean gauzatzen direnean.
  • Pentsio arrunt edo aurreratuaren oinarri arautzailea zehazteko, honako hauek hartuko dira kontuan:
    • Lanaldia eta soldata murriztuz, enpresan lanaldi partzialean lan egindako denborari dagozkion kotizazio oinarriak, aldi horretan, enpresan partzialki erretiratu aurretik egindako lanaldiaren ehuneko bera eginez gero, legokiokeen kopuruaren %100era gehituak, eta, betiere, txandako lan kontratuarekin batera gauzatu izan balitz.
    • Aurrekoa honako kasu hauetan ere ezarriko da: erretiro partziala, horrekin bateragarria den langabezia laguntza jasotzearekin batera gautzatzean, edo lanaldi partzialean egindako lanari dagokion soldataren ordezko laguntzak jasotzean, erretiro partziala txandako lan kontratu baten aldi berean gertatzen den denboran, bidezko diziplinazko kaleratzearen ondorioz galtzen denean izan ezik, kasu horretan, dagozkion oinarri arautzaileak %100era igotzearen onurak lanuztearen aurreko aldiari soilik eragingo baitio.
    • Denbora partzialeko lanari dagozkion kotizazio oinarriak %100era igotzearen onura, erretiro partzialaren laguntza txandako kontratuaren aldi berean ez gauzatzeagatik, ezarri ezin den kasuetan, oinarri arautzailea zehazteko, interesatuak hauen artean aukeratu dezake: erretiro partzial egoeran, benetan sartutako kotizazio oinarriak zenbatu, edo magnitude hori erretiro partziala aitortu zen egunean, edo aipatutako kotizazio oinarrien %100aren onura ezartzeari utzi zitzaion egunean kalkulatu, nahiz eta dagokion pentsioa gauzatzen zen unean indarrean zeuden beste arauak ezarriz egin.

      Oinarri arautzailea, gertaera eragilea baino lehenago zehazten denean, ateratzen den pentsioaren zenbatekoari egun horretatik gertaera eragilearen egunerarte egingo liratekeen berbalorizazioak ezarriko zaizkio.
Complementary Content
${loading}