Valore este contenido
Aukeratzeko eskubidea / Ordainketa
Ordainketa
-
Hamalau ordainsaritan ordainduko dira pentsioak; urteko hilabete bakoitzean bat eta bi aparteko ordainsari urtean, ekainean eta azaroan ordainduko direnak, hilabete horietako ordainsariarekin batera, kopuru berean.
Pentsio baten hasierako aitorpena egindakoan edo pentsioa berriz jasotzen hasitakoan, baita pentsioa jasotzea eteten edo iraungitzen denean ere, kasu bakoitzari dagokion aparteko ordainsaria, seirenak kontuan hartuta.
-
Adinaren eta familiako zamen arabera, gutxieneko zenbatekoak bermatuko dira.
-
Pentsioa, gutxieneko pentsioaren zenbatekoa barne, urte bakoitzaren hasieran errebalorizatuko da, urte horretarako ezarritako Kontsumoko Prezioen Indizearen arabera.
-
Erretiroko pentsioa zerga-ordainketari lotuta dago pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) arauetan ezarritako baldintzetan eta, hala badagokio, zergaren konturako atxikipenen sistema orokorra aplikatuko zaio.