Erretiroagatiko pentsioa jasotzeko ezarritako ohiko adinari lanean egindako denborari adierazten diren koefizienteak aplikatzearen ondoriozko epe baliokidea kenduko zaio, betiere, egindako lan aldietan zehar honako minusbaliotasun mailak egiaztatuz gero:
-
0,50eko koefizientea, langileak % 65eko edo gehiagoko minusbaliotasun maila egiaztatzen badu eta eguneroko bizitzako funtsezko ekintzak egiteko beste pertsona baten laguntza behar duela egiaztatzen badu.
Gutxieneko adina:
2008-01-01etik aurrera, adinaren koefiziente murriztaileak aplikatzeak ezin dio interesdunari 52 urte bete aurretiko erretiroagatiko pentsioa jasotzeko aukerarik eman.
Mugaketa horrek ez die eragingo Erregimen Berezietako langileei (Ikatz Meatzaritza eta Itsasoko Langileak) , 2008-01-01ean erretiro adinaren koefiziente murriztaileak aitortuta zituztenei; horiei aurreko araudia aplikatuko zaie.
Lanean egindako denboraren zenbaketa:
Lanera egindako falta guztiak deskontatuko dira, honako hauek izan ezik:
Ondorioak:
2008-01-01etik, koefiziente murriztaileak ez dira kontuan hartuko:
-
Erretiro partziala (zuzenbide iragankor bidez 2008-01-01aren aurreko legeria aplikatzen ez bada), mutualistaren erretiro aurreratua eta aurreratutako beste edozein erretiro mota hartzeko ezarritako adina egiaztatzeko.
-
Ezta une bakoitzean erretiroa hartzeko ezarritako ohiko adinaren ondoren erretiroa hartzen dutenentzat ezarritako portzentaje gehigarria sortzeko ere.