Erregimen Bereziak
Nekazaritza Erregimen Berezia Erregimen Orokorrean sartzea
REAn barne hartutako nekazaritzako besteren konturako langileak,baita zerbitzuak ematen dituzten enpresariak ere,Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta daude 2012-01-01etik aurrera, langile horientzat Sistema berezi bat ezarriz, Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko eskubidea izanez,Erregimen Orokorreko baldintza berdinetan.
Etxeko Langileen Erregimen Berezia Erregimen orokorrean sartzea:
2012-01-01ean eragina izanda, Etxeko Langileen Erregimen Berezia Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko da,langile horientzat sistema berezia ezarriz. Langile horiek eskubidea izango dute Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko,Erregimen Orokorrarenbaldintza beretan.
Eskatutako baldintza nagusiak
Erregimen Berezietako prestazioa jasotzeko eskubidea izateko baldintza nagusiak honakoak dira kasu bakoitzean:
-
Dagokion Erregimenean altan edo antzeko egoeran egotea.
-
Langileei zuzenean dagozkien kuoten ordainketan egunean egotea, nahiz eta prestazioa, kotizazioen elkarrekiko konputuaren ondorioz, besteren konturako langileen erregimenean aitortu.
-
Horretarako, ordaintzera gonbidatzeko mekanismoa aplikatuko da, 2530/1970 Dekretuak, abuztuaren 20koak, 28.2 |artikulu an ezarritakoa, prestaziorako sarbidea izan zuen unean edo berau gauzatzen denean, edozein zelarik ere interesduna zegoen Gizarte Segurantzako erregimena.
-
Prestazioa onartzeko interesdunak kotizazio guztiak ordaindu dituela ikusten denean, zor diren kuoten atzerapenari jarraiki, baina ondoren atzerapen horren epeak edo baldintzak betetzen ez dituenean, kuotak ordaindu gabetzat joko dira, eta ondorioz, berehala etengo da jasotzen ari den prestazioa. Berriro jasotzen hasteko, Gizarte Segurantzarekin duen zor guztia ordaindu beharko du aldez aurretik. Horretarako, prestazioaren Erakunde Kudeatzaileak interesdunak dagokion kuota zordundua kendu ahal izango du sortutako hileroko bakoitzetik.
-
Ikatz Meatzaritzako Erregimen Berezia
Prestazioak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko zehaztapen eta baldintza berdinak ditu, berezitasun honekin:
- Oinarri arautzailea:
Ezintasuna kontingentzia arruntak direla-eta gertatzen denean, oinarri-arautzailea langileari une bakoitzean dagokion araututako oinarria da, egoera hau hastean zuen lan-kategoriaren arabera.
- Informazio gehiago Erregimen honi buruz:
- Beste prestazio batzuk.
- Oinarrizko araudia.
- Erregimen honen aplikazio-eremuan dauden pertsonak, afiliazioa, altak eta bajak eta kotizazioa.
Itsasoko Langileen Erregimen Berezia
Itsasoko Erregimen Bereziaren barruan dauden langile guztiei onartzen zaie aldi baterako ezgaitasuna, kontingentzia arrunten nahiz lan arriskuen ondorio direnean.
Diru-laguntzak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko zehaztapen eta baldintza berdinak ditu, ondorengo berezitasunekin:
II eta III taldeetako langileei, Itsasoko Gizarte Institutuaren Zuzendaritza Probintzial eta Tokikoen edo dagokion Mutualitatearen bidez, zuzenean ordainduko zaie Sorospena, enpresek ordainketak eskuordetu gabe, baina badago lana utzi eta 4. egunetik 15.era bitartean ordaintzeko ardura.
Norbere konturako langileen kasuan:
- Diru-laguntza jasotzeko ezinbesteko baldintza da kuoten ordainketa egunean izatea medikuaren baja hartzen den unean, baita lana aldi baterako edo betirako uztea, edo jarduera kudeatzen duen pertsonari buruzko adierazpena izatea ere.
- Kotizazioko III Taldeko langileek kontingentzia arrunten babesa Erakunde Kudeatzailearekin (ISM) adostu beharko dute derrigorrez.
Erregimen honi buruzko informazio gehiago:
Erregimen honen aplikazio eremuan bildutako pertsonak, afiliazioa, altak eta bajak eta kotizazioa.
Izapideak: ISMko Zuzendaritza Probintzialak eta Tokikoak.
Autonomoen edo Norbere Konturako Langileen Erregimen Berezia
Diru-laguntzak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko zehaztapen eta baldintza berdinak ditu, ondorengo berezitasunekin:
Estalduraren aukera eta formalizazioa:
Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Gizarte Segurantzaren Erregimen Bereziaren aplikazio-eremuan sartzen diren langileek kontingentzia profesional, aldi baterako ezgaitasun, jarduera etete eta lanbide heziketako babes-ekintzaren estaldura Gizarte Segurantzarekin kolaboratzen duen mutua batekin formalizatu beharko dute, adierazitako babes-ekintza guztirako mutua kolaboratzaile bera aukeratu beharko dutelarik.
-
Kontingentzia arruntaren ondoriozko ABEgatiko prestakuntza ekonomikoaren estaldura derrigorrezkoa izango da, ondorengo paragrafoetan xedatutakoaren kalterik gabe, eta Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile baten bidez egin beharko da. Mutualitate horrek ondorio horietarako egiten zaizkion atxikipen proposamen guztiak onartu beharko ditu.
- Gizarte Segurantzaren sistemaren bestelako erregimenean alta emanda egonda,ABEgatiko diru-laguntza estalita duten langile autonomoek (TRADE edo,istripuak jasateko arrisku handiagoa dela eta, kontingentzia profesionalak estalita eduki behar dituzten jarduerak burutzen dituztenak), jarduera-aniztasun egoerari eusten dioten bitartean, borondatez heldu ahal izango diote aipatutako diru-laguntzaren estaldurari RETAn eta, hala badagokio, baita estaldurari uko egin ere.
-
Nekazaritzako norbere konturako langileen Sistema berezian dauden langileen kasuan, ABEaren estaldura borondatezkoa izango da ondoko berezitasunekin:
- Sistema berezi honetan egoteko eskaera egiterakoan jada RETAn alta emanda badaude eta ABEgatiko diru-laguntza derrigorrez estalita badute, aipatutako estaldurari uko egin ahal diote dagokion eskaeraren bidez, aurkeztu eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik aurrerako eraginekin.
- Langileak baldin eta ez badaude ABEgatiko estalduran sartuta eta sistema berezi honetatik kanpo geratzen badira, RETAn altan izanik jarduera berarengatik edota beste batengatik, diru-laguntzaren estaldura nahitaezkoa izango da kanpo geratu zen egunetik aurrera, nola eta ez zuen hura jasotzeko eskubidea Gizarte Segurantzako beste erregimenen batean egindako lanarengatik.
-
ABEgatiko laguntzaren estaldura, langileek halakorik izan edo ez, derrigorrezko bilakatuko da:
- Jarduera-aniztasuneko egoera amaitzen denean eta RETAn altari eusten zaionean; jarduera-aniztasuna uzten duen hilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
- Langileak TRADE izatera edo ezbehar-arrisku handiko jarduera profesional bat izatera igarotzen direnean, egoera hori betetzen den edo aipatutako jarduera profesionala hasi den hilaren 1etik aurrera.
-
Aipatutako estalduraren aldeko eskaera Mutualitate batekin formalizatu beharko da, eta erregimen berezi honetan alta ematen den unean egin ahalko da. Bere ondorioak eta aipatutako altarenak berberak izango dira. Halakorik eskatzen ez bada, langileek babesari heldu ahalko diote eta, horretarako, idatzizko eskaera egingo dute urte bakoitzeko urriaren 1a baino lehen, hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginekin.
ABEengatiko prestazioaren estalduraren aldeko eskaeratik eratorritako eskubideak eta betebeharrak urte natural bateko epean eskatu ahal izango dira, eta iraupen bereko epealdietan luzatuko da epea.
-
Idatzizko eskaeraren bidez uko egin ahalko zaio diru-laguntzaren estaldurari ondoko kasuetan:
-
Oro har, urte bakoitzeko urriaren 1a baino lehen eta hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginekin.
-
Jarduera-aniztasuneko egoera RETAn alta eman ondoren gertatzen denean, jarduera berriagatik alta eman ondorengo 30 egunen barruan. Egoera horrek uko egin ondorengo hilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak. Bestela, aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatuko da.
-
Langileek ekonomikoki mendekoak izateari edo istripuak jasateko arrisku handia duen jarduera betetzeari eusteko baldintzak betetzen ez dituztenean eta LAEBen alta emanda badaude, dagokion kontratua iraungi eta hurrengo hilabetearen lehenengo egunetik edo aipatutako jarduera bukatzen denetik aurrerako eraginekin, baldin eta dagokion datu-aldaketa epearen barruan jakinarazten bada; bestela, esandako aldaketak eragina duen hilaren azkeneko egunera arte eutsiko zaio estaldurari.
-
- Aurreko kasuetan egindako ukoak ez du eragotziko berriro ere estaldura hau erabiltzea, betiere aurreko uko egiteak ondorioak izan zituenetik gutxienez urte natural bat igaro bada.
- Gizarte Segurantzako Mutualitate laguntzailea aldatuz gero, estaldura hau eskatzearen edo horri uko egitearen ondorioak aplikatuko dira dagokion eskaera adierazi edo uko egitea aurkeztu eta hurrengo urteko urtarrilaren 1ean.
- Aurreko arauek aipatzen duten aukeraren eta uko egitearen ondorio-datan, edo aurreko paragrafoan aipatzen den Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduen mutualitatea aldatzearen datan, langilea aldi baterako ezgaitasun-egoeran badago, ondorio horiek atzeratu egingo dira medikuaren alta eman eta hurrengo hilaren lehenengo egunera.
Kontingentzia profesionalak:
-
Babesa derrigorrezkoa izango da 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, Nekazaritzako Norberaren Konturako langileentzako Sistema Berezian sartuta dauden langileen kasuan izan ezik (Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko Testu Bateginaren 316. artikuluko 1. atala, abenduaren 28ko 28/2018 Lege Errege Dekretuko edukiarekin).
Estaldura hau ABEaren estaldura formalizatu duen edo formalizatuko duen Gizarte Segurantzaren duen Mutualitate kolaboratzaile berarekin adostuko da.
- Kontingentziak babesteko eskaera eta babes horri uko egitea ABEgatiko babesaren eskaera eta uko egitea gauzatzeko zehaztutako modu, epe eta baldintzak jarraituz burutuko dira eta, hala badagokio, horien arabera derrigorrezko bilakatuko dira.
- RETAn behin bakarrik sartutako hainbat jarduera gauzatzen dituzten langileen kasuan, indarren dagoen prima-tarifan jasotzen diren kotizazio-tasen artean altuenari aplikatzen zaion jardueraren araberakoa izango da laneko istripu eta laneko gaixotasunengatiko estaldura.
Jardueraren egoerari buruzko deklarazioa:
Eskatzen zaizkion baldintza orokorrak betetzen dituela egiaztatzeaz gain,langile autonomoak (nekazaritzako norbere konturako langileen Sistema Berezian daudenak eta TRADEak izan ezik)beren titulartasunekoa den merkataritza-industria edo beste edozein izaerako establezimendua zuzenean kudeatzen duen pertsonaren gaineko aitorpena aurkeztu beharko dio GSINeri edo ABEgatiko kontingentziak estaltzen dizkion Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileari,eredu ofizialean; edo, hala dagokionean, jardueraren aldi baterako edo behin betiko etetea jakinarazi beharko du.
Aurkezpenerako epeak:
- Baja jaso ondorengo 15 egunetan.
- ABE egoerak irauten duen bitartean langileak adierazitako aitorpena egin beharko du sei hilean behin, egoera hasten den egunetik zenbatzen hasita, horrelakorik eskatzen bazaio.
Zehaztutako gehienezko epean aitorpena ez aurkezteak,laguntzaren ordainketaren hasieraren etenaldia ekarriko du eta, ofizioz, laguntzaren onuradunaren establezimenduaren egoera egiaztatzeko beharrezkoak diren ekintzak hasi ahal izango dira.
Administrazio jokaeren ondorioz, dagokionean, jasotzen hasita dagoen prestazioaren izaera bidegabea ondorioztatuko balitz, itzultzeko beharrezko jokaerak egingo dira.
Betiere aurreko bi paragrafoetan ezarritakoa errespetatuz, aitorpena epean ez aurkezteagatik, edo, hala balegokio, diru-laguntza oker jasotzeagatik, dagozkien zehapen espedienteei hasiera emateko aukera izango da, aldibereko egoerak kontuan hartuz, Erakunde kudeatzaileak egokiro baloratuta, hala erabakiko balu.
Prestazioaren zenbatekoa:
Oinarri arautzaileari (OA) dagozkion ehunekoak aplikatuz lortzen da zenbatekoa.
Ehunekoak:
-
Gaixotasun arruntetik edo lanekoa ez diren istriputik eratorria bada:
- % 60 (ehuneko 60), bajaren laugarren egunetik hogeigarrenera bitarte ordainduko dena, biak barne.
- % 75, hogeita batgarren egunetik aurrera ordainduko dena.
- Laneko istripuaren edo gaixotasun profesionalaren ondoriozkoa bada, OAren % 75 ordainduko da, baja eman eta hurrengo egunetik aurrera, baldin eta interesdunak kontingentzia profesionalaren estaldura aukeratu badu.
-
Aldi baterako ezgaitasuneko egoera bereziak emakumezko langileentzat:
-
Bigarren mailako ezgaitasuna eragiten duen hilekoa:
- Lehenbiziko egunetik hogeigarrenera: oinarri arautzailearen % 60. Hogeita batgarrenetik aurrera: oinarri arautzailearen % 75.
-
Haurdunaldia etetea, borondatezkoa izan ala ez, eta haurdunaldiko hogeita hemeretzigarren asteko lehen egunetik aurrera:
- Bigarren egunetik hogeigarren egunera: oinarri arautzailearen % 60. Hogeita batgarren egunetik aurrera: oinarri arautzailearen % 75.
-
- Aldi baterako ezgaitasunaren egoera berezia, organoak edo ehunak transplantatzeko emateagatik: Oinarri arautzailearen % 100.
Oinarri arautzailea:
- Langilearen baja medikoaren aurreko hileko kotizazio-oinarria zati 30. Oinarri horri prozesu osoan eutsiko zaio, baita berriz gaixotzen denean ere, salbu eta interesdunak kotizazio-oinarri txikiagoa aukeratu badu; kasu horretan, kotizazio-oinarri hori hartuko da kontuan.
JARDUERA ETETEN DUTEN LANGILE AUTONOMOEN ABE
Jarduera eteteagatiko prestazioaren zenbatekoa:
Laguntzaren zenbatekoa, gozatzen den aldi osoan, OAri % 70 aplikatuz finkatuko da.
OA izango da legezko uzte-egoeraren aurreko12 hilabeteetan, modu jarraituan, kotizatu dituen oinarrien batez bestekoa. Xede horretarako, egoera gertatu den hil osoa zenbatuko da.
Jarduera eteteagatiko prestazioaren gehieneko zenbatekoa EAEAPn % 175ekoa izango da, langile autonomoak ardurapean ume bat edo gehiago baditu izan ezik; izan ere, kasu horretan, adierazle horren % 200 edo % 225ekoa izango da, hurrenez hurren.
Jarduera eteteagatiko prestazioaren gutxieneko zenbatekoa % 107 edo % 80ko EAEAP izango da, langile autonomoak ardurapeko seme-alabarik duen edo ez duen kontuan hartuta.
Gehieneko eta gutxieneko zenbatekoak kalkulatzeko, ardurapeko seme-alabak dituztela ulertuko da 26 urtetik beherakoak direnean edo % 33 edo gehiagoko ezgaitasuna duten 26 urtetik gorakoak badira,LGS baino handiagoak diren edozein motatako errentarik ez badute, aparteko ordainsarien zati proportzionala alde batera utzita, eta onuradunarekin bizi badira.
Jarduera uzteagatiko prestazioaren gehieneko eta gutxieneko zenbatekoaren ondorioetarako, eskubidea sortzen den unetik indarreko hileko EAEAP kontuan hartuko da, seiren batean handituta.
Bere konturako langileen edo langile autonomoen gutxieneko kotizazio-oinarri arruntaren azpitik dagoen Gizarte Segurantzaren kotizazio-oinarria duten taldeei ez zaie aplikatuko jarduera eteteagatiko laguntzaren gutxieneko zenbatekoa.
Langilea aldi baterako ezgaitasun-egoeran dagoela jarduera etetea:
Jarduera eteteagatiko babesa eragiten duen gertakizuna langilea ABE egoeran dagoenean gertatzen bada, ABEgatiko laguntza jasotzen jarraituko du, jarduera eteteagatiko laguntzaren kopuru berean, iraungi arte. Une horretan, betiere legez ezarritako baldintzak betetzen baditu, jarduera uzteagatik dagokion laguntza ekonomikoa jasoko du. Kasu horretan, jada agortutako jarduera eteteagatiko prestazioa jasotzeko epealditik deskontatuko da, lan-kontratua iraungitzen den dataren ostean ABE egoeran izandako epealdia.
Langile autonomoak jarduera uztearen egoera jakinarazi eta egiaztatu beharko du derrigorrez ABE prestazioa ordaintzen duen organo kudeatzailearen aurrean, jarduera utzi eta hurrengo 15 egunen barnean.
Jarduera eteteagatiko babesaren eskaera ABE bukatu ondoren egin beharko da, lan-istripuak eta lanbide-gaixotasunak estaltzen dituen erakunde edo organoaren aurrean(Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailea,IGI edo SPEE, babes hori GSINek babesten badu) jarduera utzi izanaren legezko egoera egiaztatuta, ABE bukatu eta 15 egun balioduneko epean.
ABEaren zenbateko berriaren efektuak:
ABE bat hasten duen langile autonomoa Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen Berezian (RETA) alta eginda izanik, beranduago erregimen honetan baja egiten badu jarduera utzi duelako eta kontingentzia profesionalak GSINekin estalita baditu ABEren prestazioa jasotzen jarraituko du ordainketa zuzenean, baina kasu honetan jasoko den zenbatekoa jarduera eteteagatiko prestazioaren oinarri arautzailearen %70 izango da (jarduera uztean, aurreko 12 oinarrien batez bestekoa, jarduera utzi den hila barruan sartuz). Zenbateko hau prestazio osoan zehar mantenduko da eta jarduera eteteak ondorioztatu zuen gertaera sortu zen hurrengo hileko lehen egunean jasotzen hasiko da - RETA uztea - (2015/01/01etik 2015/07/29ra baja ondorioztatu zuen gertaera sortu eta bigarren hiletik aurrera indarrean sartzea finkatu zen - Abenduaren 26ko 35/2014 Legeko azken bigarren xedapena.
Uztailaren 28ko 25/2015 Legearen azken xedapenetako seigarrena.
Jarduera eteteagatiko prestazio ekonomikoan zehar sortutako ABE:
Jarduera eteteagatiko prestazioa jasotzeko aldia ez da luzatuko langile autonomoa ABE egoerara igarotzearen ondorioz. Egoera horrek irauten duen bitartean, prestazioa kudeatzen duen organoak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzako kotizazioak, 4. artikuluaren lehenengo paragrafoaren b) idatz-zatian ezarritako moduan, harik eta langile autonomoak eskubidea duen prestazioaren iraupen-aldia agortzen den arte.
- ABEa jarduera eteteagatiko legezko egoeraren aurretik hasitako prozesu batengatik berriz gaixotzeari badagokio, ABEgatiko laguntzaren zenbatekoa eta jarduera eteteagatiko laguntzaren zenbatekoa berdina izango da. Kasu honetan eta langile autonomoak ABE egoeran jarraitzen badu, jarduera uzteagatiko laguntza jasotzeko hasiera batean ezarritako epealdia amaitzen denean, ABEgatiko laguntza jasotzen jarraituko du, aurretik jasotzen zuen zenbateko berean.
-
ABE egoera jarduera eteteagatiko legezko egoeraren aurretik hasitako prozesu bategatik berriz gaixotzeari ez badagokio, ABEarengatik jasoko den laguntzaren zenbatekoa eta jarduera eteteagatiko laguntzaren zenbatekoa berdina izango da. Kasu honetan eta langile autonomoak ABE egoeran jarraitzen badu, jarduera eteteagatiko laguntza jasotzeko hasiera batean ezarritako epealdia amaitzen denean, ABEgatiko laguntza jasotzen jarraituko du, EAEAPari hileko dagokion % 80ko zenbateko berean.
Gutxieneko zenbateko horren bermea ezin izango zaie aplikatu norbere konturako langileentzat edo langile autonomoentzat ezarritako gutxieneko kotizazio-oinarri arrunta baino txikiagoa den Gizarte Segurantzaren kotizazio-oinarria duten taldeei.
Aurreko paragrafoetan ezarritakoa, Nekazaritzako norbere konturako langileen sistema berezian barne hartuta dauden langileei aplikatuko zaie, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategineko 330. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte, urriaren 31ko1541/2011 EDaren bosgarren xedapen gehigarrian aurreikusitako berezitasunekin. Bertako 5. atalean, langileek 12-01-01etik aurrera kotizazioa hasiko dutela ezartzen da.
Informazio gehiago Erregimen honi buruz:
-
Beste prestazio batzuk.
-
Erregimen honen aplikazio-eremuan sartzen diren pertsonak, afiliazioa, altak eta bajak eta kotizazioa.