Barne hartutako pertsonak
Sistema Berezi horretan, etxeko zerbitzari bezala langile guztiak, sexua edo egoera zibila kontutan hartu gabe, eta honako baldintza hauek betetzen dituztenak sartuko dira:
- 16 urte baino gehiago izatea.
- Etxeko titular bakarrari edo gehiagori, edo, familia bat osatu ez arren, etxe berdinean familia bat bezala bizi den pertsona taldeari soilik zerbitzuak ematea.
- Zerbitzuak etxeko titularra eta familia osatzen duten gainerako pertsonak bizi diren etxean ematea.
- Zerbitzu horren trukean soldata edo bestelako ordainsaria jasotzea.
Ofizialki Espainiatik kanpo bidalitako ordezkari diplomatiko, kontsul eta Estatuko funtzionarioen zerbitzuan, atzerrian bizi diren etxeko langile espainiarrek Erregimen Berezi horretan sartzea eskatu ahal izango dute, eta gainerako baldintzak betetzen badituzte, aitortu egingo zaie.
Kanpo utzitako pertsonak
- Etxeko titularraren odoleko edo ezkontza ahaidetasuneko senideak bigarren gradura arte, apaiz ezkongabeekin bizi diren emakumezko ahaideak izan ezik.
- Umeordeak edo izatez edo zuzenbidez etxean hartutako haurrak.
- Auzolana eskaintzen duten pertsonak.
- Jabedunei zerbitzuak ematen dizkieten ibilgailu motordunen gidariak eta lorezaintza edo bestelako zaintza egiten duten langileak, lan horiek etxeko lanen multzoan sartzen ez direnean.
2012ko urtarrilaren 1etik aurrera, Etxeko Langileen Erregimen Berezian barne hartutako langileak Erregimen Orokorrean sartuta geratu dira, Etxeko Langileentzat sortu den Sistema Bereziaren bidez.
Horrek, etxeko titular batentzat modu finkoan zerbitzuak ematen dituzten langileengan du eragina; baita "aldizkakoak" direlakoengan ere. Aldizkakoek, etxeko zenbait titularrentzat lan egiten dute.
Sistema Berezian sartzea, etxeko titular baten bidez egituratzen da. Horrek, Kotizazioaren Kontu Kodea izan beharko du, horri atxikitzen baitzaio zerbitzuak ematen dituen pertsona, besteren konturako langile moduan egiten duena.