Sartu beharreko kuotaren zehaztapena
Gaixotasun arrunten eta lanekoak ez diren istripuen ondorio diren ezintasun iraunkorreko, heriotzako eta biziraupeneko gertaerentzat eta gizarte-zerbitzuentzat, sartu beharreko kuota kuota osoari (kontzeptu horiengatik oinarriari indarreko tasa ezarri ondoren lortzen dena) kontingentzia horiei dagokien koefizientea ezarri ondoren lortutako emaitza izango da.
Erretiro kontingentziagatik sartu beharreko kuota zehazteko, aurreko atalean xedatutakoa ezarriko da; horretarako, kotizazio-oinarritzat erretiroari dagokiona hartuko da, eta kuota osoari ezarri beharreko koefizientea ere kontingentzia horri dagokiona izango da.
Guztira sartu beharreko kuota aurreko bi arauen arabera kalkulatutako kuoten gehiketaren emaitza izango da.