Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Nabigatzen jarraituz gero, zure baimena ematen duzu cookieak eta gure cookie-politika onartzen dituzula. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.


Prestakuntzarako hitzarmen berezia. 1493/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa.

Izapideak eta kudeaketak atalera joan zaitezke bertsio erraztua ikusteko.

Nork eska dezake?

  • ED indarrean sartu aurretik prestakuntza-programetan parte hartu duten pertsonak, unibertsitate-ikasketak dituztenak, edo lanbide heziketa dutenak, ordainsari ekonomikoa duten prestakuntza-praktikak eginda.
  • Errege Dekretua indarrean sartzean, prestakuntza-programetan parte hartzen ari diren pertsonak, unibertsitate-ikasketak dituztenak, edo lanbide heziketa dutenak, ordainsari ekonomikoa duten prestakuntza-praktikak eginda.
  • Ikerketa arloko prestakuntza-programetan parte hartu duten pertsonak, partaidetza hori, 2003ko azaroaren 4 baino lehen izan bada.

Eskaera egiteko modua eta epea

Hitzarmen Berezia eskatzeko, dagokion eredua (TA.0040 prestakuntza-eredua) aurkeztu behar zen Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren Probintzia Zuzendaritzan edo horren Administrazioan.

Eskaerak, 2011/11/01 eta 2014/12/31 bitartean aurkeztu ahal izan ziren.

Gaur egun ezin da eskaera egin.


Baldintzak

Eskatzaileak, prestakuntza-programetan parte hartu duela egiaztatzea, finantzatzen duten erakundeek emandako ziurtagariaren bidez. Horrela, prestakuntza-programak, eskatutako baldintzak betetzen dituela eta haren iraupena jaso beharko dira.

Programak bi erakundek edo erakunde gehiagok finantzatzen badituzte, aipatutako ziurtagiria, kontraprestazio ekonomikoa egitea dagokionak egingo du.

Ondorioak

Altan dauden alditzat hartuko dira 2011ko azaroaren 1 baino lehen egindako prestakuntza-aldia, eta, gehienez, 2 urte arte.

Iraungipena

Hitzarmena eten egingo da ondorengo baldintzaren batzuk betez gero:

Interesduna hiltzeagatik.

Interesdunak Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiari idatziz jakinarazitako erabakiarengatik.

Elkarren segidako hiru kuotaren edo aldizkako bost kuotaren ordainketa ez egiteagatik.

Complementary Content
${loading}