Alarguntza familia kargekin
-
Familia-kargak izango dira onuradunarekin bizi diren 26 urtetik beherako seme-alabak, edo adin horretatik gorako ezgaituak, edo harreran hartutako adin txikikoak, baldin eta horrela eratutako familia-unitatearen errenta zati hura osatzen duten kide kopuruak ez badu gainditzen LGSren urteko konputuaren % 75.
Xede horrekin, 26 urtetik gorako ezgaitutzat hartuko dira % 33ko edo gehiagoko baliaezintasuna ziurtatzen dutenak.
-
Etekin konputagarritzat hartuko da lanaren zein kapitalaren ondoriozko edozein ondasun eta eskubide, bai eta prestazio-izaera dutenak ere. Adierazitako irabaziak osagarriak aplikatu behar diren ekitaldiaren aurrekoan jasotako balioan hartuko dira, eta baztertu egin behar dira prestazioen gertaera eragilearen ondorioz jasotzeari utzitakoak, bai eta gutxienekoagatiko osagarri horiek aplikatu behar diren ekitaldian jaso behar ez direla frogatu direnak ere.