Afiliazio-kontzeptuak
Zer ekintza egin daitezke afiliazioan DIE Sistemaren bidez?
Langileen altak eta bajak egin, horien afiliazio datuak aldatu daitezke, baita kontsulten eta txostenen bidez Sistemari atxikitako langileei eta enpresei buruzko datuak lortu ere. Hain zuzen ere, honako jarduerak burutu daitezke:
TASA | MOTA | DESKRIBAPENA |
---|---|---|
LANGILEA | EGUNERATZEA | ONDORENGO ALTAK |
LANGILEA | EGUNERATZEA | BAJAK (aurretikoak barne) |
LANGILEA | EGUNERATZEA | KOTIZAZIO TALDEZ ALDATU |
LANGILEA | EGUNERATZEA | AURRETIKO MUGIMENDUAL ALDATU |
LANGILEA | EGUNERATZEA | AURRETIKO MUGIMENDUAK EZABATU |
LANGILEA | EGUNERATZEA | KONTRATU MOTA ALDATU (KOEFIZIENTEA, TASA ETA EZAUGARRIAK) |
LANGILEA | EGUNERATZEA | AT EPIGRAFE ALDAKETA |
LANGILEA | EGUNERATZEA | ALTA ETA BAJA EGONKORRAK EZABATU |
LANGILEA | EGUNERATZEA | |ALD. SISTEMA BEREZIA |EO. 0132 (LANDAREKIAK) |
LANGILEA | EGUNERATZEA | BENETAKO LANALDIAK ZENBATU |
LANGILEA | EGUNERATZEA | ALTA DATA ALDATU EO.0613 |
LANGILEA | EGUNERATZEA | LANBIDE KATEGORIA ALDATU |
LANGILEA | KONTSULTAK / TXOSTENAK | AFILIATUTAKOAREN EGOERA ENPRESAN |
LANGILEA | KONTSULTAK / TXOSTENAK | AFILIAZIO ZENBAKIA |
LANGILEA | KONTSULTAK / TXOSTENAK | KONTSULTATU NAF, PFIaren arabera |
LANGILEA | KONTSULTAK / TXOSTENAK | AFILIATU BATEN AURRETIAZKO MUGIMENDUAK |
LANGILEA | KONTSULTAK / TXOSTENAK | CCC -n AFILIATUTAKO BATEN LANEKO BIZITZA |
LANGILEA | KONTSULTAK / TXOSTENAK | |ABE GAIXOTASUN ARRUNTAGATIK |
LANGILEA | KONTSULTAK / TXOSTENAK | TA2 BIKOIZTUAK |
LANGILEA | KONTSULTAK / TXOSTENAK | BENETAKO LANALDIAK |
ENPRESA | KONTSULTAK / TXOSTENAK | KKK BATEN LANEKO BIZITZA |
ENPRESA | KONTSULTAK / TXOSTENAK | KKK BATEN EGOERA |
ENPRESA | KONTSULTAK / TXOSTENAK | KKK BATEN ALTAN DIREN AFILIATUAK |
ENPRESA | KONTSULTAK / TXOSTENAK | KKK BATEN AURRETIAZKO MUGIEMNDUAK DITUZTEN AFILIATUAK |
ENPRESA | KONTSULTAK / TXOSTENAK | KOTIZAZIO EGOERAREN ZIURTAGIRIA |
Nola zuzentzen dira akatsekin prozesatutako afiliazio agiriak?
Dokumentuak nola prozesatu diren jakinarazten dituen hartu-agiri teknikkoak akatsak daudela adierazten badigu, zuzendu egin beharko dira, dokumentua bidaltzen denetik hamar eguneko epean; bestela, eragiketa ez da finkatuko. Zuzenketa on line DIE sistematik egingo da, "Izen-ematea eta on line afiliazioa", "Akatsen zuzenketa".
Informazio gehiagorako "Akatsak dituzten afiliazioaren fitxategien datuak zuzentzeko prozedura" kontsulta daiteke on line DIE sisteman, "DIE Internet", "Erabiltzaile gidaliburuak".
Nola egin daitezke ekintza hauek?
Bi konexio modalitate daude enpresen eta TGSS artean: On line afiliazioa eta bidalketen afiliazioa.
On-line bidezko afiliazioa INTERNET bidezko konexioan datza, eta erabiltzaileak zuzenean konektatzen dira TGSSre datu-basearekin.
Bidalketa afiliazioa, bestalde, INTERNET bidez dagozkion afiliazio-mugimenduak fitxategi batean bidaltzean datza.
Nola sar gaitezke TGSS-ren datu-basera?
Sartu Gizarte Segurantzako web orrian (http://www.seg-social.es/) eta hautatu "RED Sistemarako Online Sarbidea", pantailaren eskuinaldean dagoen "Klik batean" atalean.
Aurkezteko epeak aldatu egiten dira sistema hau erabiltzean?
Ez. RED sistema datu-trukaketa era baino ez da, ez da kudeaketa-mota ezberdina. Beraz, altak aldez aurretik aurkeztu beharko dira, eta bajak eta datu-aldaketak aldaketa gertatu eta hurrengo hiru egun naturalen barruan. Halere, bajen kasuan, aldez aurretik ere onartzen da.
Bada epez kanpo mugimendurik egiterik?
Alda daitezke transmititutako mugimenduen datuak?
Zuzen daitezke jada egonkortutako mugimenduen erroreak?
Bai, era honetako inzidentziak Erabiltzailearenganako Harreta Unitateetan izapidetuko da, eta erabiltzaileari mugimendua egiaztatzen duen dokumentua eska diezaiokete.
Hala ere, alta eta bajetarako, 72 ordu baino gehiago pasa ez badira mugimenduaren benetako dataren 12am-tik zenbatzen hasita, sistemak erabiltzaileei berau ezabatzeko aukera ematen die.
Honetaz gain, Nekazaritzako Erregimen Berezian (0613) jada egonkortutako benetako alta data aldatzeko aukera dago mugimendua ezabatu beharrik gabe eta nahiz eta 72 ordu baino gehiago pasa.
Nola egiaztatzen da dokumentuak bidali direla?
Enpresen modalitatean: Erabiltzaileak bidalketa egiten duen konexioan bertan jasoko du hartu-agiria. Hartu-agiri horren bidez, erabiltzaileak egiaztagiria izango du, eta, hor, agiriak zer egunetan eta zer ordutan aurkeztu dituen jasoko da.
Bestalde, GSDOk WinSuite32 aplikaziora hartu-agiri tekniko bat bidaliko du, bidaltzen den fitxategi bakoitzeko. Horietan, zuzen prozesatutako agiriei eta gaizki prozesatu edo deuseztatu diren agiriei buruzko informazioa emango du. Gainera, inprimatutako txostenik eskatu bada (TA2, Laneko bizitzaren txostena, etab. ), hauek ere bidaliko dira.
Baliagarriak dira dokumentuak hirugarrenen aurrean?
Edonoiz eska daiteke dokumentu bat?
Bai. Sistemak behar denean edozein txosten lortzeko aukera ematen du, eta TA2 alta edo baja dokumentuen bikoiztuak eskatzeko aukera berezia du, mugimendua egin den data kontuan izan gabe.
Kasu honetan, postontzian txostena jasotzeko eskaera egiteaz gain, dokumentu hau unean bertan sortzeko eta inprimatzeko aukera dago Afiliazioa On-Line bidez.