Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Azpiegitura

Zer behar da RED Zuzena erabiltzeko?

  • Gutxieneko ezaugarri hauek dituen ordenagailua:

    • Pentium 166 |Mhz  prozesadorea.
    • 128 |Mbeko RAM memoria.
    • 60 Mb erabilgarri disko gogorrean.
    • Pantaila VGA edo handiagoa.
    • 101/102 teklatu estandarra.
  • Beharrezkoa duen softwarea:
    • Java makina birtuala: Programa ordenagailuan instalatu behar da RED Directo zerbitzua erabili ahal izateko. Doan banatzen da software hori eta internet bidez deskargatu daiteke.
    • Acrobat Reader: Beharrezko tresna da jatorrizko formatu berean ikusi, esploratu eta inprimatzeko beharrezkoa da, fitxategiak pdf. formatuan daudenean, dokumentu elektronikoen banaketan mundu mailan erabilitakoa. ADOBEk doan emandako programa da, TGSSk bere webgunearen bidez zabaltzen duena.
    • Internetekin konexioa: ADSL bidezko Internet konexioa izatea gomendatzen da.
    • Gizarte Segurantzarekin egin beharreko izapideetarako onartzen den Ziurtagiri digitala izatea (Onartutako ziurtagiri digitalen zerrenda).

Edozein lekutatik sar naiteke?

Edozein lekutatik sartu ahal izango da, PC bat, Internetekin konektatuta eta Ziurtagiri Digitala besterik behar ez baita.

Beharrezkoa al da nominen programa edukitzea?

Nominen programa ez da beharrezkoa RED Zuzena behar bezala ibiltzeko.

Prestakuntzarik behar al da RED Zuzena erabiltzeko?

Ezagutza berezirik behar ez duen tresna erraza da, haren bitartez burutu ahal diren ekintzak eta haiek erabiltzeko oinarrizko ezagutzak besterik behar ez dituena.

Badaude laguntzarako eskuliburuak RED Zuzenaren dokumentazioa atalean. Gainera, erabiltzaileek Gizarte Segurantzaren Administrazioen laguntza badute arazoak eta zalantzak argitzeko, eta baita TGSS Erabiltzailearen Arreta Unitatea ere (901 50 20 50).

Gainera, TGSSk erabiltzaileei informatzeko eta haiek trebatzeko ikastaroak antolatzen ditu. RED  Zuzenean egunero lan eginten duten erabiltzaileei dago zuzenduta ikastaroa. IABE Kotizazio, Afiliazio eta Parteen eremuak hartzen ditu.
Ikastaro horietako batean interesik baduzu, arren,jar zaitez harremanetan Erabiltzailearen Arretarako Unitatearekin (901 50 20 50).

Egin al daitezke praktikak Benetako modura igaro aurretik?

Komeni da RED Zuzena benetan erabiltzen hasi aurretik, zenbait proba egitea.
Probak Afiliazioan zein Kotizazioan egin daitezke, baina modu desberdinean, Afiliazioan informazioa praktika moduan sartzea badago eta, TGSS datu-basean benetako eraginik izan gabe. Baina, Kotizazioan ez dago praktiken arlorik, beraz, erabiltzaileak praktikak egin ahal izateko  TC2 bat sortu beharko du zirriborroetan eta beharrezkoak dituen probak egin, ez baitute baliorik izango "Kotizazioen Kitapen Agiria Onartu"-ri eman arte.

Complementary Content
${loading}