Zahartzarorako eta Ezgaitasunerako Derrigorrezko Asegurua
Prozedura
Informazio Orokorra
Helburua: |
Biziarteko eta zenbateko finkoko zahartzaro, baliaezintasun edo alarguntza pentsioak aitortzea, Zahartzaroko eta Baliaezintasuneko Aseguru (SOVI) iraungiari eginiko kotizazioengatik edo Langile Erretiroari afiliatuta egon izanagatik. |
---|---|
Onuradunak: |
Pentsio mota bakoitzerako ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonentzat. |
Baldintzak: |
Gizarte Segurantzaren egungo sistemako pentsiorako eskubiderik ez izan arren, jaso daitezkeen alarguntza pentsioak salbu, baldintza zehatzak bete beharko dira pentsioaren arabera:
|
Zenbatekoa: |
Zenbatekoa desberdina izango da beste pentsio batzuk ere aldi berean tartean izan edo ez:
Alarguntza pentsioa eta SOVIrena elkarrekin lehian daudenean, beren batura ezin izango da une bakoitzean 65 urtetik gorako onuradunentzat ezarritako alarguntza pentsioaren gutxieneko zenbatekoaren bikoitza baino handiagoa izan. Aipatutako muga gainditzen baldin bada, SOVIren pentsioaren zenbatekoa txikitzeari ekingo zaio, harik eta zehaztutako zenbatekoa gainditzen ez duen arte. |
Ondorio ekonomikoak: |
Zahartzaroa: 65 urte bete eta hurrengo egunean sortuko da, eskaera urteak bete eta hurrengo 30 egunetan aurkezten baldin bada. Geroago aurkezten bada, aurkeztu eta ondorengo hileko lehenengo egunetik aurrera sortuko da. Baliaezintasuna: Eskaera egin eta hurrengo hilabeteko lehen egunean sortuko da. Alarguntza:
|
Ordainketak: |
Pentsioa hilean ordaintzen da, aparteko bi pagekin, ekainean eta azaroan zordunduko direnak. |
Bateraezintasunak: |
SOVIren pentsioak beren artean bateraezinak dira, eta hala izan daitezke beste pentsio batzuekin ere, onuradunak jaso dezakeen alarguntza pentsioarekin eta lanarekin izan ezik. Edonola ere, onuradunek pentsiorik mesedegarriena aukeratzeko eskubidea erabili ahal izango dute. |
Epeak: |
SOVIren pentsioen onarpena interesdun pertsonari ondoko daten barruan zuzendu eta jakinarazi beharko zaio:
|
Iraungipena: |
SOVIren pentsioak iraungi egiten dira pentsiodunaren heriotzarengatik eta, alarguntza pentsioaren kasuan eta egoera zehatzetan, ezkontzarengatik edo izatezko bikotea eratzeagatik. |
Inprimakiak: |
Erretiro, baliaezintasun, alarguntzagatiko pentsioaren eskaera. |
Dokumentazioa: |
Pentsiorako izapideak egiteko aurkeztu beharreko dokumentazioa, baliaezintasunaren edo alarguntzaren erretiroaren eskaera-ereduan zehaztuta dago. |
Non izapidetzen den: |
Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren (INSS) menpeko Gizarte Segurantzaren arreta eta informazio zentroetan edo Itsasoko Gizarte Institutuaren (ISM) zuzendaritza probintzialetan edo lokaletan, hala badagokio. |
Erakunde eskuduna: |
Iraungitako SOVIren pentsioak jasotzeko eskubidearen kudeaketa eta aintzatespena gauzatzea INSSren lana da, edo, hala badagokio, ISMrena. |