Haurdunaldiko Arriskuagatik prestazioa
Prozedura
Informazio orokorra
Helburua: |
Prestazio ekonomikoa, haurdunaldian bitarteko arriskuagatik lan kontratuaren etete epean zehar sortzen den errenten galera estaltzen saiatzen da, langileak bere egoerarekin bateragarri den beste lanpostu edo jarduera batera aldatu behar duenean, aldaketa hori teknikoki edo objektiboki posible ez denean edo zergati justifikatuak direla-eta edo zentzuz exijitu ezin denean. |
---|---|
Onuradunak / Baldintzak: |
Lan kontratua etete egoeran duten edo haurdunaldian bitarteko arriskuagatik jarduera profesionalaren etete egoeran dauden besteren edo norbere konturako langileak, exijitzen diren ondoko baldintzak betetzen badituzte:
|
Zenbatekoa: |
Dagokion oinarri arautzailearen %100aren pareko subsidioa, kontingentzia profesionalek eragindako ABErako ezarritakoaren parekoa izango da. Ordainketa egitean, Gizarte Segurantzako kotizazioei eta IRPF atxikipenei dagozkien zenbatekoak kenduko dira. |
Iraupena / Iraungipena:
|
Diru-laguntza jasotzeko eskubidea lan-kontratua edo haurdunaldian arrisku egoera dela eta baimena hasten den egun berean hasiko da, haurdunaren edo fetuaren osasuna babesteko beharrezkoa izango den denboraz ordainduko zaio eta amatasun atsedenaldia hasi aurreko egunean edo lanera itzuli aurreko egunean bukatuko da. Eskubidea ondoko arrazoiengatik buka daiteke:
|
Baliogabetzea/ Etendura: |
|
Inprimakiak: | |
Dokumentazioa: |
Nortasuna eta eskubidea sorrarazten duten gertaerak egiaztatzeko beharrezkoak diren dokumentuak aurkeztuko dira. |
Non izapidetu: |
Eskaera eta behar den dokumentazioa aurkezteko Erakunde kudeatzailearen edozein Gizarte Segurantzako Arreta eta Informazio Zentrotara edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzako Mutualitate laguntzailera jo beharko duzu. |
Erakunde eskuduna: |
Prestazioaren kudeaketa eta ordainketa, interesdunak bizilekua duen Erakunde kudeatzailearen Zuzendaritza Probintzialari (INSS edo ISM) edo Gizarte Segurantzako Mutualitate laguntzaileari dagokio, lan-arriskuak estaltzen dituen Erakundearen arabera. |
Epeak: |
Interesdunaren bizilekua dagoen probintziako Erakunde kudeatzailearen Zuzendari probintzialak emango duebazpenaeta interesdunarijakinarazi beharko dio 30 eguneko epean. Prestazioak jasotzeko eskubidea 5 urteko epean preskribatuko da, prestazioa eragin duen gertaera jazo ondorengo egunetik aurrera zenbatuta, alde batera utzi gabe aitorpenaren ondorioak eskaera egin aurreko hiru hilabeteetatik aurrera ematen badira. |
Beste datu interesgarri batzuk: |
|