Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Enpresaburuaren izen ematea

Prozedura

Enpresaburuaren izen emate prozedura

Informazio Orokorra


Helburua:

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak zenbaki bat esleitzea enpresariari dagokion Gizarte Segurantzako Erregimenean identifikatzeko. Aipatutako zenbakia hartuko da Kotizazio Kontuko Kode nagusitzat.

Subjektuak:

Enpresariak

Inprimakiak:

TA-6 Eredua aurkeztu behar da Erregimen guztietarako, Etxeko Langileen Sistema Berezirako izan ezik, TA.6-0138_ETXEA Eredua aurkeztu behar dutenak.

Informazio gehiago inprimakiei buruz

Dokumentazioa:

Enpresari indibiduala:

  1. Eskaeraren eredu ofiziala.
  2. Enpresaren titular, enpresari indibidual edo etxearen titularraren identifikazio-agiriaren jatorrizkoa edo kopia.
  3. Ekonomia eta Ogasun Ministerioak igorritako dokumentua, Enpresaren Jarduera Ekonomikoari zein Identifikazio Fiskal dagokion adieraziz, CNAE-09 aintzat hartuta. (agiri hau ez da beharrezkoa Etxeko Langileen Sistema Berezian). 

Enpresari kolektiboa eta Elkarteak

Non izapidetu:

Jarduera burutzen den helbidetik hurbilen den Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren Administrazioan. Ziurtagiri digitala baduzu, Egoitza Elektronikoaren bitartez egin dezakezu eskaera, "Enpresak" atalean eskaintzen diren zerbitzuen bidez.

Epeak:

Lehenbiziko aldiz langileak kontratatu behar dituen enpresariak, jarduera hasi aurretik enpresa moduan izena ematea eskatu beharko du.

Laneko arrisku-estaldura eta kontingentzia arrunten aldi baterako ezgaitasunaren prestazio ekonomikoaren gainean formalizatutako dokumentuak, urte betez izango dira indarrean eta beste hainbesteko denboran luzatu direla ulertuko da.

Beste datu interesgarri batzuk:

Ohiko galderak.

Complementary Content
${loading}