883/04 Arautegiaren "Legedi aplikagarriaren zehazpenaren" II. tituluan jasotzen diren arauak langile hauek aplikatzen zaizkie:
- 2010/05/01etik Europar Batasuneko herrialdeetara joaten diren Europar Batasuneko langile nazionalei.
- 2011/01/01etik, Erresuma Batura eta Danimarkara izan ezik, Europar Batasuneko herrialdeetara joaten diren langileei, edozein dela haien nazionalitatea.
- 2012/04/01etik, Suitzara joaten diren Europar Batasuneko eta Suitzako langileei.
- 2012/06/01etik, herrialde horietara (Islandia, Liechtenstein eta Norvegia) joaten diren Europar Batasuneko eta Europako Esparru Ekonomikoko langile nazionalei.
- 2013/07/01etik aurrera, Kroaziara joaten diren langileei, beren herritartasuna edozein dela ere.
Lekuz aldatutako langileak. Arau orokorrak. 883/04 Araudiaren 11. Artikulua.
- Araudia aplikatuko zaien pertsonei Estatu-kide bakarreko Araudia aplikatuko zaie.
- Besteentzat edo norberarentzat lanagatik prestazioaren dirua jasoko duten pertsonak jarduera hori burutuko balute bezala hartuko dira.
- Arau berezietan honakoa biltzen da:
- Estatu-kide batean norberaren kontura edo beste norbaitentzat lan egiten duen pertsonari Estatu-kide horretako legedia aplikatuko zaio;
- hari lana ematen dion administrazioari dagokion estatu-kidearen legedia jarraituko du funtzionario orok;
- Besteentzako jarduera edo norberaren konturako jarduera itsasontzi batean denean, ontziak daraman Estatu-kidearen banderari dagokion Estatu-kidean egindako jardueratzat emango da. Izan ere, itsasontzian besteen kontura lan egingo duen pertsona, ontziak Estatu-kidea denaren bandera duenean, eta hari ordaintzen dion enpresak edo pertsonak egoitza edo helbidea beste Estatu-kide batean badago, azken honen legedia aplikatuko zaio Estatu horretan bizi bada. Diru ordainketa justifikatuko duen enpresa edo pertsona enpresaria izango da lege horren aurrean.
- Bidaiariak edo salgaiak airez garraiatzeko zerbitzua ematerakoan hegaldiko edo kabinako tripulazio-kideak egiten duen jarduera "basea" dagoen Estatu-kidean gauzatzen duela ulertuko da ("base" kontzeptua: operatzaileak tripulatzaile bakoitzari ematen dion kokalekua; normalean tripulatzaileak jarduera-aldi bat edo batzuk hasi eta bukatzen ditu bertan, eta, normalean, operatzaileak ez du tripulatzailearen ostatuarekiko inolako erantzukizunik).
Lekuz aldatutako langileak. Arau bereziak
JARDUERA ESTATU-KIDE BAKARREAN.- 883/04 Araudiaren 12.1 eta 12.2 artikuluak eta 987/09 Araudiaren 14. artikulua.
- Besteren kontura soldatapeko lana egiten duen langilearen kasuan, enplegu-emaileak normalean bere Estatu-kidean lana egiten duen arren langilea beste Estatu-kide batera bidaltzen duenean (berak eskatutako lan bat egiteko), lehenengo Estatu-kidearen legediaren menpe egongo da, lan horrek hogeita lau hilabete baino gehiago irauten ez baditu eta bidali den pertsona beste bat ordezteko bidaltzen ez bada.
"Han bere jarduerak oro har egiten dituen" esaldiak esan nahi du enpresak han jarduera substantzialak burutzen dituela, barruko kudeaketa soilik ez direnak, establezimenduaren Estatu-kidean, enpresak burututako jarduerak ezaugarritat dituen irizpide guztiak kontuan izanik. Hau da, kontuan hartzeko irizpide bat izango da enpresa enpresaren jarduera establezimenduaren Estatuan burutzen egotea, beste herrialdeetara lekuz aldatutako langileez gain.
- Estatu-kide batean norberaren kontura jarduera bat burutzen duen pertsona, eta beste Estatu-kide batean antzerako jarduera burutuko duena, lehen Estatu-kideko legediaren menpe egongo da, jarduerak hogeita lau hilabete baino gehiago irauten ez duenean. Estatu-kide batean "norberaren kontura jarduera bat burutzen duen pertsona" adierazpenak esan nahi du pertsona finkatuta dagoen estatuko lurraldean egiten dituela normalean jarduera nagusiak. Are zehatzago, lekuz aldatu aurretik jarduera hori burutu behar izango du. Gutxienez finkatutako herrialdean bi hillabetez norberaren kabuz jardun izana eskatuko da.
"Antzerako jarduera" adierazpenak jardueraren ezaugarri errealei buruzkoa da eta ez beste Estatu-kidean egingo den besteentzako edo norberarentzako jardueraren kalifikazioari buruzkoa.
JARDUERA ESTATU-KIDE BITAN EDO GEHIAGOTAN.- 883/04 Araudiaren 13.1 eta 13.2 artikuluak eta 987/09 Araudiaren 14. artikulua.
- Besteren kontura Estatu-kide bitan edo gehiagotan jarduten duen pertsonak honakoa beteko du:
- Bizi den Estatu-kidearen legedia, Estatu-kide horretan jardueraren zati handi bat burutzen duenean, edo
- jardueraren zati handi bat bizi den Estatu-kidean egiten ez badu:
- enpresaren edo enplegu-emailearen egoitza edo helbidea dagoen Estatu-kideko legedia, baldin eta pertsona enpresa edo enplegu-emaile bakar batek kontratatzen badu, edo
- enpresen edo enplegu-emaileen egoitzak edo helbideak dauden Estatu-kideko legedia, baldin eta pertsona bi enpresa edo enplegu-emailek kontratatzen badute, edota enplegu-emailearen egoitzak edo helbideak Estatu-kide bakar batean baditu, edo
- enpresaren edo enplegu-emailearen egoitza edo helbidea dagoen Estatu-kideko legedia, pertsona bizi den Estatu-kidea ez denean, baldin eta bi enpresak edo enplegu-emailek kontratatzen badute, egoitzak eta helbideak bi Estatu-kidetan izanik, eta horietako bat pertsona bizi den Estatu-kidea izaki, edo
- pertsona bizi den Estatu-kideko legedia, baldin eta bi enpresak edo enplegu-emailek edo gehiagok kontratatzen badute eta, horietako bik gutxienez pertsona bizi den Estatu-kidea ez den batean badute egoitza edo helbidea.
"Besteren kontura Estatu-kide bitan edo gehiagotan jarduten duen pertsona" esaten denean, hau ulertuko da: a) Estatu-kide batean jarduera bat egiten duen bitartean, aldi berean Estatu-kide batean edo gehiagotan bigarren jarduera bat egiten duen pertsona, bigarren jarduerak zenbat irauten duen eta zer nolakoa den kontuan hartu gabe. b) txandaka bi Estatu-kide edo gehiagotan jarduerak etengabe egiten dituen pertsona, jarduera txandatzeko maiztasuna edo erregulartasuna kontuan hartu gabe.
- Norberaren kontura bi Estatu-kide edo gehiagotan jarduten duen pertsonak honakoa beteko du:
- Bizi den Estatu-kidearen legedia, Estatu-kide horretan jardueraren zati handi bat burutzen duenean, edo
- haren jardueren interes gunea dagoen Estatu-kidearen legedia, bere jardueraren zati handi bat burutzen duen Estatu-kide batean bizi ez denean. Interes gunea zehazteko, interesatuaren jardueren egoitza finkoa eta iraunkorra non dagoen, jarduerak ohikoak diren ala ez eta haien iraupena edo eskainitako zerbitzuak hartuko dira kontuan.
"Norberaren kontura bi Estatu-kide edo gehiagotan jarduten duen pertsona" esaten denean, zera ulertuko da: norberaren kontura txandaka edo aldi berean bi Estatu-kide edo gehiagotan jarduera bat edo gehiago egiten dituen pertsona, jarduerak nolakoak diren kontuan izan gabe.
1) eta 2) puntuei dagokienez, langileak "bere lanaren zati handi bat" norberaren kontura edo beste baten kontura Estatu-kide batean burutzen duela esango da norberaren edo besteen konturako jardueren zati handi bathan burutzen duenean, baina ez du zertan jarduera horien gehiengoa izan. Lan egindako denbora edo ordainsaria hartuko da kontuan besteen konturako jarduera denean; eta negozioen bolumena, lan egindako denbora, eskainitako zerbitzu kopurua edo irabaziak norberaren konturako jarduera denean. Aipaturiko irizpideentzat % 25 baino portzentaje txikiagoa lortu izanak Estatu-kide horretan lanaren zati handi bat egin ez dela esan nahi du.
-
Batasunetik kanpo dagoen lurralde batean finkatutako enpresari baten kontura ordaindutako jarduera bat burutzen duenean, bi Estatu-kide edo gehiagotan, Estatu-kide batean bizi baina bertan jarduerarik burutzen ez duenean, bizi den Estatu-kideko legedia jarraituko du.
-
Normalean Estatu-kide desberdinetan besteren konturako jarduera bat eta bere konturako beste bat egiten dituenean, besteren konturako jarduera egiten duen Estatu-kideko legediari jarraituko dio; edo, jarduera hori bi Estatu-kide edo gehiagotan burutzen duenean 1) puntuan zehaztutako legediari.
-
Estatu-kideko funtzionario bezala lan egiten duen eta besteentzat edota norberarentzat beste Estatu-kide batean edo gehiagotan lan egiten duen pertsonak hari lana ematen dion Administraziorari dagokion legedia jarraituko du.
Arestiko ataletan aipatu diren pertsonak, xedapen hauetan adierazitako legedia betetzez, jarduera guztiak norberaren edo besteren kontura burutuko balituzte bezala eta eta irabazi guztiak Estatu-kide horretatik jasoko balituzte bezala tratatuko dira.
EUROPAKO ERKIDEGOETAKO AGENTE LAGUNTZAILEAK.- 883/04 Araudiaren 15. artikulua eta 987/09 Araudiaren 17. artikulua.
Europar Erkidegoetako agente laguntzaileek lana eman dien Estatu-kideko legediaren eta azken izan duten Estatu-kideko legediaren edo herritartasuna eman dien Estatu-kideko legediaren artean aukera dezakete.
11. ETA 15. ARTIKULUETAKO SALBUESPENAK.- 883/04 Araudiaren 16. artikulua eta 987/09 Araudiaren 18. artikulua.
Bi Estatu-kide edo gehiagok, estatu-kide horietako agintari eskudunek edo agintari horiek izendatutako erakundeek 11tik 15era bitarteko artikuluetako salbuespenak adostu ahal izango dituzte, zenbait pertsonaren edo pertsona-kategoriaren onerako.
Lekuz aldatzeko tramitea
Oro har, lekuz aldatzeko eskakizuna hura hasi baino lehenago egin beharko da.
Eskaera egiteko, edonola ere, TA.300 eredua erabiliko da. "Gizarte Segurantzaren legedi aplikagarriari buruzko informazio-eskaera".
Erakunde eskudunak "Aplikagarri den legediaren Ziurtagiria" igorriko du, hala badagokio (A1 inprimakia).
- 11.3.b artikulua Espainiako Gizarte Segurantzaren Sistemako Erregimen Orokorreko Funtzionarioak.
- "Zerbitzua burutzeko" beste Estatu-kide batera joango diren funtzionariek espainiar gizarte segurantzaren arauak jarraituko dituzte. Kongresuetara, ikastaroetara edo bileretara joateko bidaiatu behar dutenean, ez dago zertan A.1 formularioaren tramitea egin.
- Eskumena: Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko Zerbitzu Zentraletan.
- 11.4 artikulua. Itsasoko Erregimen Bereziko langileak.
- Langilea kontratatzen duen enpresa espainiarra izan behar da edo egoitza Espainian eduki behar du itsasontziaren banderari erreparatu gabe.
- Eskumena: Gizarte Segurantzaren Zuzendaritza Probintzialak eta Administrazioak.
- 12.1 artikulua. Herrialde bakarrean besteren kontura lan egiten duten langileak.
Espainiar enpresak edo langileak bete behar dituen baldintzak:- Langileak bidaiatu aurretik gutxienezhilabete bateko aurrekariak izan behar ditu Gizarte Segurantzan, edozein erregimenetan.-
- Lan kontratua mantentzea, hau da, ez da atzerriko enpresarekin kontraturik egongo.
- Enpresak betiko moduan egiten jarraitu beharko ditu jarduera garrantzitsuenak Espainian.
- Eskumena: Gizarte Segurantzaren Zuzendaritza Probintzialak eta Administrazioak
- 12.2. artikulua. Herrialde bakar batean norberaren kontura jarduten duten langileak.
Norberaren kontura lan egiten duen langileak bete behar dituen baldintzak:- Espainiar Gizarte Segurantzan norberaren kontura bi hiletako aurrekariak izatea gutxienez.
- Jarduera horrekin jarraitzea ahalbidetzeko Espainiako instalazioek aurrera egitea.
- Eskumena: Gizarte Segurantzaren Zuzendaritza Probintzialak eta Administrazioak
12.1 eta 12.2 artikuluetan, idatziko den aldia ez da 24 hile baino gehiagokoa izango. Hasieratik lekualdaketak 24 hilabete baino gehiago iraungo duela uste bada, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko Zerbitzu Zentraletan izapidetu beharko da lekualdaketa hori, 883/04 Araudiko 16. artikulua aplikatuz, horretarako TA300 eredua erabiliz.
Era berean, eta lekualdaketak irauten duena kontuan izan gabe, langileak jomugako enpresarekin kontratua badu, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko Zerbitzu Zentraletan izapidetu beharko da eskaera, 883/04 Araudiaren 16. artikulua aplikatuz, horretarako TA300 eredua erabiliz.
Gizarte Segurantzaren Espainiako legedia aplikagarria bada, eta soldataren zati bat edo osoa lana duen herrialdeko enpresak ordaintzen badu, langileak jasotako soldata osoa kontuan hartuko da kotizazio-oinarria kalkulatzeko.
- 13.1 artikulua. Orokorrean beste herrialde batean baino gehiagotan besteentzat lan egin ohi duten langileak. Desplazamenduak mugaegunik ez badu ere, 12 hileko ondoz ondoko aldietarako baimenduko da.
- Langile bati Espainiako legedia aplikatuko zaio baldin eta ohiko egoitza Espainian badu eta aipatu herrialdean jardueraren zati garrantzitsu bat egiten badu.
- Langileak bizi den herrialdean jardueraren zati garrantzitsu bat egiten ez badu, Espainiako legedia aplikatuko zaio:
- Espainian egoitza duen edo duten enpresa bat edo gehiagorako soilik lan egiten badu.
- Espainian bizi ez den langilea bada baina Espainian egoitza duen edo duten enpresa bat edo gehiagotan lan egiten badu, eta, horrez gain, bizi den herrialdean egoitza duen beste enpresa batean edo batzuetan lan egiten badu.
- Espainian bizi bada eta bi edo enpresa gehiagok kontratatu badute, eta horietako bik gutxienez langilea bizi ez den beste Estatu-kide batzuetan badute egoitza.
Artikulu hau noiz aplikatu. Adibideak:
- Nazioarteko garraiolariei.
- Artistei, komunitateko herrialdeetan zehar bira egiten dutenean.
- Espainian bizitokia duten toreatzaileei, Espainiako enpresariek edo atzerriko enpresariek kontratatuta, zezenketak komunitateko beste herrialde batzuetan egiten dituztenean.
- Estatu kideetan egiten diren kirol lehiaketetan parte hartzen duten kirolariei.
- Kongresuetara, Konbentzioetara, Azoketara doazen langileei.
- Gida turistikoei.
- Eskumena: Gizarte Segurantzaren Zuzendaritza Probintzialak eta Administrazioak.
- 13.2 artikulua. Orokorrean beste herrialde batean baino gehiagotan norberarentzat lan egin ohi duten langileak. Desplazamenduak mugaegunik ez badu ere, 12 hileko ondoz ondoko aldietarako baimenduko da.
- Langileak Espainian bizi beharko du eta haren jardueraren zati handi bat gure herrialdean burutu.
- Espainian bizi ez bada, Espainiako legedia aplikatuko zaio jardueren interes-gunea Espainian badu.
- Espainian eta beste Estatu-kideetan aldi berean lan egitea, eta beste herrialde horietara bidaiatzea beharrezkoa denean.
- Eskumena: Gizarte Segurantzaren Zuzendaritza Probintzialak eta Administrazioak
- 13.3 artikulua. Espainian besteren konturako jarduera eta beste hainbat herrialdetan norbere konturako jarduera egiten duten langileak.
- Langileak besteren konturako jarduera Espainian egiten badu eta norberaren konturakoa beste herrialde batean, Espainiako Gizarte Segurantzako legediari jarraituko dio eta, beraz, Espainiako Gizarte Segurantzan kotizatu beharko du norberaren konturako jarduerarengatik.
- Eskumena: Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko Zerbitzu Zentraletan.
- 13,4. artikulua. Estatu-kide bateko funtzionario gisa enpleatutako pertsona, aldi berean, norberaren eta besteen kontura beste Estatu-kide batean jarduten duena.
- Espainian funtzionarioa bada, espainiar Gizarte Segurantza jarraituko du.
- Eskumena: Gizarte Segurantzako Diruzaintzako Zerbitzu Orokorrak.
- 15. artikulua Europako Erkidegoetako kontratuzko agenteek zein legedi aplikatuko zaien aukera dezakete: batetik, lana eman dien Estatu-kideko legedia; bestetik, azken izan duten Estatu-kideko legedia; azkenik, herritartasuna eman dien Estatu-kideko legedia.
- Eskumena: Gizarte Segurantzako Diruzaintzako Zerbitzu Orokorretan.
- Eskumena: Gizarte Segurantzako Diruzaintzako Zerbitzu Orokorretan.
- 16 artikulua. 11. eta 15. artikuluetako salbuespenak. Bi edo Estatu-kide gehiagok, aipatu Estatu-kideetako agintari eskudunek edo izendatutako erakundeek salbuespenak ezarri ahal izango dituzte 11. eta 15. bitarteko artikuluetan.
- Legez denbora-mugarik ezarri ez bada ere, oro har, lekualdaketa-aldia gehienez bost urtekoa izango da, hasierako lekualdaketan baimendutakoak eta aurreko luzapenak kontuan hartuta, halakorik balego.
- Lekualdaketa luzatu behar izanez gero (urtebete, gehienez ere), enpresak, TA.300 ereduaz gain, idatzi bat bidali beharko du eskaera egiteko, herrialde horretan geratzeko beharra justifikatzeko arrazoiak azalduz.
- Frantziarako lekualdaketa bada, CLEISS eredua atxiki beharko da, guztiz beteta.
- Errumaniarako lekualdaketa bada, idatzi bat atxiki beharko da herrialde horretan egingo den jarduera zehatz-mehatz nolakoa izango den adieraziz.
- Eskumena: Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko Zerbitzu Zentraletan.