Lekuz aldatutako langileak
Arau orokortzat, desplazatutako langileak, lan-jarduera egiten duteneko herrialdeko Gizarte Segurantzako legediaren menpean dira. Hala ere, aldi baterako lekualdaketa izanez gero, Espainiako Gizarte Segurantzaren legedia manten dezakete jarraian adierazitako baldintzetan:
Edozein nazionalitateko besteren konturako eta norbere konturako langileei aplikagarri da.
Hasierako Lekualdaketa
Inoren konturako langileentzat, Espainiako enpresa batean jarduten dutenak eta enpresak berak desplazatzen dituenak aldi baterako Ekuadorren lan egiteko eta norbere kontura lan egin eta aldi baterako Ekuadorrera joaten diren langileentzat, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko Zuzendaritza Probintzialean edo Administrazioren batean, desplazamenduko ziurtagiria eskatuko da.
Bideratu beharreko inprimakia
Enpresak edp norbere konturako langileak eskaria egiteko TA.200 eredua, "Gizarte Segurantzaren Espainiako legeria mantentzeko eskaria.-Hasierako Lekualdaketa" erabiliko du, ale bat, eta ES/EC.03 , "Aplikagarri den legeriaren ziurtagiria" beteriko inprimakiaren hiru ale aurkeztuko ditu.
Probintziako Zuzendaritzak edo dagokion Administrazioak igorritako formularioak herrialde horretarako lekualdaketan Gizarte Segurantzako Espainiako legediaren mende dagoela egiaztatzen du, eta ondorioz, Ekuadorreko Gizarte Segurantzan kotizatzeaz salbuetsita dagoela.
Baimendu beharreko epea
Lekualdaketaren gehineko iraupena hiru urtekoa da.
Ohiko luzapena
Inoren konturako langileek hasieran aurreikusitako hiru urteko epealdi hori luzatu behar badute, enpresariak edo langileak Espainiako Gizarte Segurantzako legedia mantentzea aurretik aipatutako epealdia amaitu baino lehen eskatu beharko du Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko Afiliazio eta Prozedura Berezien Zuzendariordetza Nagusian.
Bideratu beharreko inprimakia
Luzapen eskaera TA.202 ereduan egin beharko da "Espainiako Gizarte Segurantzako araudia mantentzeko eskaera, 1408/71 EEE Erregelamenduaren 17. artikuluaren eta Aldebiko Hitzarmenen bestelako luzapenen arabera", ale bat, eta horiekin batera ES/EC.04 inprimakia "Desplazamenduaren eta bestelako akordioen luzapen eskaera", lau kopiatan, beste herrialdeko eskumeneko erakundera bidlatzeko.
Azken hori, inprimakiaren IV. atala behin beteta, eskatutakoa baimenduz edo ezeztatuz, Afiliazio eta Prozedura Berezien Zuzendariordetza Orokorrera bidaliko du. Hark, enpresari edo langile eskatzaileari bere erabakiaren berri emango dio eta formularioa bidaliko dio.
Luzapenerako gehieneko epealdia bi urtekoa da.
Bestelako lekualdaketak
-
Espainian egoitza duten aireko garraio enpresetako langile ibiltariak, bi herrialdeetan jarduera burutzen dutenak.
- Ekuadorreko bandera duen ontzi batetan jarduera burutzen duten soldatapeko langileak, Espainian egoitza duen enpresa edo pertsona batek ordaina egiten duenean.
- Espainian egoitza duten espainiar langileak, Ekuadorren sortutako arrantza-enpresa misto batetan eta Ekuadorreko bandera duen ontzian zerbitzu ematen dutenak.
- Ekuadorrera bidalitako funtzionario espainiarrak, Diplomazia eta Kontsul Misioetako pertsonala izan ezik.
- Lankidetza misioan bidalitako pertsonak,
Afiliazio eta Prozedura Berezien Zuzendariordetza Orokorrak ES/EC.03 "Legedi aplikagarriaren ziurtagiria" inprimakia luzatuko du lekualdaketak irauten duen denborarako, Organismo Publikoak, enpresak edo langileak eskatuta. Inprimaki honen hiru aleez gain, TA-200 eskaria aurkeztuko da (ale bat).
Honakoen lekualdaketari dagokionez:
- Espainiako gizarte segurantzaren mendeko espainolak edo langileak, Ekuadorren Espainiako Misio Diplomatikoetan edo Kontsul Bulegoetan aritzen badira, eta
- zerbitzu pribatuko eta Misio edo Bulego horietako kideen zerbitzura dauden langileak, Espainiako nazionalitatea badute edo gizarte segurantzaren Espainiako legediaren mendean badaude.
Espainiako Gizarte Segurantzako araudia aukeratzen dutenentzat, Diruzaintza Nagusiko Afiliazio eta Pprozedura Berezietako Zuzendaritzaordeak ES/EC.05 inprimakia luzatuko du, "Aukeraketako eskubidea", desplazamenuaren iraupen osorako, Erakunde Publikoak edo langileak eskatuta, hiru kopiatan aurkeztu beharko duena.
Bestelako salbuespenak.
Bestelako salbuespenetarako eskarien bideraketa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak burutuko du.
Enpresak edo bere konturako langileak luzapen eskaera egingo dute TA.202 ereduaren bidez, "Espainiako Gizarte Segurantzako araudia mantentzeko eskaera, 1408/71 EEE Erregelamenduaren 17. artikuluaren eta Aldebiko Hitzarmenen bestelako luzapenen arabera", ale bat, eta horiekin batera ES/EC.04 inprimakia "Desplazamenduaren eta bestelako akordioen luzapen eskaera", lau kopiatan, beste herrialdeko eskumeneko erakundera bidaltzeko.
Azken hori, inprimakiaren IV. atala behin beteta, eskatutakoa baimenduz edo ezeztatuz, Afiliazio eta Prozedura Berezien Zuzendariordetza Orokorrera bidaliko du. Hark, enpresari edo langile eskatzaileari bere erabakiaren berri emango dio eta formularioa bidaliko dio.