Hitzarmenean bildutako prestazioak
Informazio orokorra
Hitzarmenaren ezarpena:
Espainiari dagokionez:
Gizarte Segurantzaren Espainiako Sistemaren ordaindutakoaren araberako honako prestazioei:
-
Osasun-laguntza, gaixotasun arrunt edo profesionalaren, lan edo lanekoa ez den istripuaren eta amatasunaren kasuetan.
-
Aldi baterako ezgaitasuna, gaixotasun arruntaren edo lanekoa ez den istripuaren kasuan.
-
Amatasuna eta haurdunaldiko arriskua
-
Ezgaitasun iraunkorra, erretiroa eta biziraupena.
-
Ardurapeko seme-alabagatiko familia-prestazioak.
-
Lan istripuaren edo lanbide gaixotasunaren ondoriozko prestazio ekonomikoak.
-
Heriotzagatiko subsidioa.
Peruko Errepublikari dagokionez:
Honakoa ukitzen duten legeei:
-
Osasunean Gizarte Segurantzaren Kontribuzio Erregimena eta Gizarte Segurantzaren bestelako erregimenak, osasun prestazioak eta prestazio ekonomikoak badituzte.
-
Pentsioen Sistema Nazionala, baita ezgaitasunagatiko, erretiroagatiko eta biziraupenagatiko prestazio ekonomikoei dagozkien erregimen bereziei ere.
-
Pentsio Sistema Pribatua, ezgaitasunagatiko, erretiroagatiko, biziraupenagatiko eta ehorzketa gastuengatiko prestazio ekonomikoei dagokienez.
Prestazio horiei dagokienez, kontuan hartu behar da honako hau:
-
Hitzarmenean azaldutako ordaindutakoaren araberako prestazio ekonomikoak eta osasun-laguntzagatiko prestazioak jasotzeko, Espainian eta Perun egiaztatutako aseguru aldiak batu daitezke, aldi berean egindakoak ez badira behintzat.
-
Ordaindutakoaren araberako prestazio ekonomikoak, aldi baterako ezintasunekoak salbu, jaso ahalko dira, interesduna Espainian edo Perun bizi den edo dagoen eraginik izan gabe.
-
Herrialde bakoitzak bere prestazioak ordainduko dizkio zuzenean onuradunari. Hala ere, emango zaion pentsioaren lehen ordainketetatik beste herrialdeko Gizarte Segurantzak zor diona baino zenbateko handiagoko kopuruan egindako izaera bereko prestazioen ordainketei dagokien zenbatekoa kendu ahal izango da.
-
Bi herrialdeetako legeriek ordaindutakoaren araberako pentsioa jasotzeko eskubidea izateko ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek ordaindutakoaren araberako pentsioa jaso ahal izango dute herrialde horietako bakoitzean.
Osasun-laguntza
Legedi nazionalaren arabera, osasun-laguntza langilea aseguratuta dagoen herrialdeak onartuko du, behar denean, bi herrialdeetako aseguru aldiak batuz, aldi berekoak ez baldin badira behintzat; edo pentsiodunarentzat, pentsioa ordainduko duen herrialdeak.
Onartzen duen herrialdeak ematen du oro har, baina beste herrialde batean ere jaso dezake:
-
Herrialde batean aseguratuta dauden langileak, eta harekin batera dauden senideak, haien herritartasuneko herrialdeetara aldi batez doazenean eta larrialdiko osasun-laguntza behar dutenean.
-
Herrialde batean pentsioa jasotzen duten langileak, eta harekin batera dauden senideak, haien herritartasuneko herrialdeetara aldi batez doazenean eta larrialdiko osasun-laguntza behar dutenean.
Onuraduna dagoen herrialdean emango dira osasun-laguntzak, herrialde horretako osasun legerian eta Osasun Zerbitzu Publikoetan ezarritakoaren arabera; osasun-laguntzaren iraupena, langilea afiliatuta dagoen edo pentsioa ordaintzen duen herrialdeko Erakundeak baimentzen duena izango da.
Aldi baterako ezgaitasuna, amatasuna, edoskitzaroa eta haurdunaldiko arriskua
Kontingentzia hauetatik eratorritako prestazio ekonomikoak onuraduna aseguratua dagoen herrialdeak onartzen ditu, beharrezkoa bada beste herrialdeko aseguru aldia kontuan izanda, gainjartzen ez diren bitartean.
Ezgaitasun iraunkorra, Erretiroa eta Biziraupena
Herrialde bakoitzak bere aldetik prestaziorako eskaria aztertuko du, era honetan:
-
Interesdunak prestaziorako eskubidea duen begiratuko da, aseguru aldi propioetan oinarrituz, beste herrialdekoak batu gabe.
-
Halaber, prestazioa kalkulatuko da, bertako aseguru aldiei beste herrialdean egiaztatutakoak batuta (pentsio teorikoa). Kasu honetan, prestazioaren zenbatekoa ez da osoa izango, baizik eta ematen duen herrialdean betetako aseguru aldien eta Espainia eta Peruko aldien baturaren arteko proportzioaren araberakoa (hainbanako pentsioa).
Salbuespen bat dago bi herrialdeetako batean egiaztatutako aseguru aldien guztizko iraupena urtebetetik beherakoa den kasuetarako eta beren aldetik herrialde horretan pentsioa jasotzeko eskubidea ematen ez duten kasuetarako. Beste herrialdeak beretzat hartuko ditu, baina "prorrata temporis" klausula aplikatu gabe.
-
Aurreko ataletan adierazitakoaren arabera kalkulatutako prestazioak alderatuko dira, eta herrialde bakoitzak interesdunarentzat mesedegarriena den prestazioa aitortu eta ordainduko du.
Pentsioa aitortzeko eta kalkulatzeko, honako hau hartuko da kontuan:
-
Aldien osaeraren kasuan, derrigorrezko aseguru aldiekin gainjartzen diren nahitazko aseguru aldiak frogatzen direnean, orduan pentsio teorikoa eta prestazio ekonomikoaren zenbatekoa, nahitazko aseguru aldiak kontuan izan gabe zehaztuko dira.
Hala ere, jasotako emaitza handituko da, kontuan hartu ez diren nahitazko aseguru aldiei dagokienaren arabera. Gehikuntza hau herrialdeko legerian ezarrita dagoenaren arabera kalkulatuko da, zeinaren arabera nahitazko aseguru aldiak bete diren.
-
Pentsioa kalkulatzen duen Erakundeak kontuan izango du langilea bere araudiaren mendean dela, beste herrialde batean aseguratua badago edo bere aseguru aldietan oinarrituta herrialde horretako prestazio bat jasotzen badu. Biziraupenagatiko pentsioen onarpenerako, hildakoa beste herrialdeko legeriaren arabera aseguratuta zegoen edo pentsioduna zen kontuan hartuko da.
-
Prestazio baten onarpenerako, prestazio horren gertaera eragilearen aurretik berehala zenbait aseguru aldi bete izana eskatzen bada, baldintza hau betetzat joko da, interesdunak beste herrialdearen prestazioaren onarpenaren berehalako aurretiko epealdian egiaztatzen baditu.
-
Herrialde sinatzaileren bateko legeriak pentsioa murrizteko, baliogabetzeko edo kentzeko klausulak baldin baditu lan jarduera bat gauzatzen duten pentsiodunentzat, klausula horiek aplikagarriak izango dira lan jarduera hori beste herrialdean gauzatu arren.
-
Espainiako pentsioa onartzeko Peruko aseguru aldiak batu behar izan badira, pentsio horren kalkulua Espainiako Gizarte Segurantzaren azken kotizazioaren ordainketaren aurreko urteetan Espainian asegurudunak egiaztatutako benetako kotizazio oinarrien arabera egingo da. Horrela lortutako zenbatekoa gertaera eragilea gertatu arte mota bereko prestazioetarako urtero ezarritako birbalorizazioen arabera gehituko da.
-
Zenbait erregimen bereziren onurak jasotzeko (adibidez, Itsasoko langileak, Ikatz Meatzaritza), lanbide edo lan berean bete diren beste herrialdeko aldiak bakarrik hartuko dira kontuan.
-
Espainiako Gizarte Segurantzaren erretiroagatiko pentsiorako Perun egiaztatutako aseguru aldien guztizkoa zenbatu bada, guztizko zenbaketa hori erabiliko da pentsioa zein adinetan jaso ahal izango den kalkulatzeko.
Peruko Pentsioen Sistema Pribatua
Peruko Pentsio Funtsa Administratzaile Pribatu bati afiliatutakoak, beren kapitalizazio kontu indibidualean metatutako saldoarekin herrialde horretan beren pentsioak finantzatuko dituzte. Hala ere, bere kontu indibidualean dagoen saldoa, gutxienez Estatuak bermatzen duen gutxieneko pentsioaren zenbateko berdineko pentsioa finantzatzeko nahikoa ez bada, orduan gutxieneko pentsiora heldu ahal izateko Espainiako aseguru aldiak zenbatu ahalko dira.
Lan Istripua eta Lanbide Gaixotasuna
Istripua gertatzean edo gaixotasuna hartzean langilea arautzen zuen legediari dagokion herrialdeak zehaztuko du prestazioa.