Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Lekuz aldatutako langileak

Arau orokortzat, desplazatutako langileak, lan-jarduera egiten duteneko herrialdeko Gizarte Segurantzako legediaren menpean dira. Hala ere, aldi baterako lekualdaketa izanez gero, Espainiako Gizarte Segurantzaren legedia manten dezakete jarraian adierazitako baldintzetan:

Langile espainiar eta tunisiarrei baino ezin daiteke aplikatu .

Hasierako Lekualdaketa

Espainiako enpresa batetan lan egiten duten besteren konturako langileentzat, enpresak Tunisiara bidaltzen baditu beren jarduera aldi baterako burutzera, orduan Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Zuzendaritza Probintzialari edo honen Administrazioari, dagokion lekualdaketa ziurtagiria eskatuko zaie.

Norberen konturako langileek ezingo dute atal honetan ezarritakoan babestu, Tunisiara egindako lekualdaketetan Espainiako Gizarte Segurantzaren legeria mantentzeko. Dena dela, beren eskaria "Bestelako salbuespenak" atalean ezarritakoaren arabera egin dezakete.

Bideratu beharreko inprimakia

Enpresak TA.200 eredua ren bidez egingo du ekaera "Espainiako Gizarte Segurantzako legedia mantentzeko eskaera.-Hasierako desplazamenduak" eta horrekin batera, ES/TUN.101 inprimakia "Legedi aplikagarriari buruzko ziurtagiria", hirukoizki beteta.

Zuzendaritza Probintzialak edo dagokion Administrazioak luzatutako inprimakiak,  langilea herrialde horretan dagoen bitartean Gizarte Segurantzaren Espainiako legeriaren menpe jarraitzen duela egiaztatzen du, eta beraz ez du tunisiar Gizarte Segurantzari kotizaziorik egiteko beharrik.

Baimendu beharreko epea

Lekualdaketaren gehieneko iraupena hogeita lau hilabetekoa da.

Ohiko luzapena

Herrialde horretara egindako lekualdaketa hasieran aurreikusitako bi urte baino gehiagoz luzatu behar bada, baimendutako epealdia amaitu baino lehen enpresariak Gizarte Segurantzaren Espainiako legeria mantentzeko luzapenaren eskaria bideratu beharko du, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Nahitako Epealdian Inskripzio, Afiliazio eta Diru-Biltzearen Azpizuzendaritza Orokorrean.

Bideratu beharreko inprimakia

Luzapen eskaera TA.202 eredua n egin beharko da "1408/71 CEE  Araudiaren 17. artikulua aplikatuz Espainiako Gizarte Segurantzaren legedia mantentzeko eskaera  eta Bi aldeko Hitzarmenak luzatzeko beste eskaera batzuk" eta horrekin batera ES/TUN.102 " Lekualdaketaren luzapenaren ziurtagiria" inprimakiaren lau ale erantsiko dira, Tunisiako dagokion Erakundera bidaliz behin B atala bete denean Organismo honetara bueltatzeko.

Inprimakian adostasuna adierazi ondoren, baimendua izan den eperako langileak espainiako Gizarte Segurantzaren menpe jarraitzen duela benetakotzen da.

Baimendu beharreko epea

Luzapenerako gehieneko epealdia bi urtekoa da.

Bestelako lekualdaketak

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Zuzendaritza Probintzialak edo Administrazioak.

Lekualdaketak onartzeko organu eskudunak izango dira, honakoei:

    • Bi herrialdeetan beren jarduera burutzen duten aireko edo lurreko garraioko enpresetako langile ibiltarei, enpresak Espainian egoitza duenean.
    • Tunisiako bandera duen ontzi batetan jarduera burutzen duten soldatapeko langileak, Espainian egoitza duen enpresa edo pertsona batek ordaina egiten duenean.
    • Espainian egoitza duten espainiar langileak, Tunisian sortutako arrantza-enpresa misto batetan eta Tunisian banderapetutako ontzian zerbitzu ematen dutenak.
    • Lankidetza misioan bidalitako pertsonak.

Baimena ES/TUN.101(Cert), "Aplikagarri den legeriaren ziurtagiria" inprimakiaren bidez luzatuko da. Enpresak, inprimaki honen hiru aleez gain, TA-200 eskaria aurkeztuko du

Afiliazioaren eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorra.

Honakoen lekualdaketari dagokionez:

    • Tunisiara bidalitako espainiar funtzionarioak,

Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak, organismo publikoak eskatuta, ES/TUN.101 "Aplikagarri den legeriaren ziurtagiria" delako ziurtagiria luzatuko du, lekualdaketak irauten duen denborarako. Eskaria (TA-202) ereduaren bidez bideratuko da.

Honakoen lekualdaketari dagokionez:

    • Tunisiako Mandatalgo Diplomatikoetan eta bertako Espainiako Bulego Kontsularretan jarduera burutzen duten espainiarrak.
    • Hauetariko kideren baten zerbitzu pribaturako langileak, espainiarrak badira, Espainiako Gizarte Segurantza hautatzen badute,

Diruzaintza Orokorraren Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak, organismo publikoak edo langileak eskatuta, ES/TUN.103 "Hautatzeko eskubidea" ziurtagiria luzatuko du, lekualdaketak irauten duen denborarako, langileak sinatuta eta hiru ale aurkeztuko direlarik.

Bestelako salbuespenak.

Bestelako salbuespenetarako eskarien bideraketa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak burutuko du.

Norbere konturako enpresak edo langileak TA.202 ereduaren bidez egingo du eskaera "1408/71 EEE Araudiaren 17. artikulua aplikatuz Espainiako Gizarte Segurantzaren legedia mantentzeko eskaera eta Bi aldeko Hitzarmenak luzatzeko beste eskaera batzuk".

Tunisiako Gizarte Segurantzak adostasuna ematen duen unean, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak ES/TUN.101 "Aplikagarri den legeriaren ziurtagiria" inprimakia luzatuko du, langilea baimendutako epealdirako Espainiako Gizarte Segurantzaren menpe dagoela egiaztatzen duena.

   
Complementary Content
${loading}