Lekuz aldatutako langileak
Lekuz aldatutako Langileak
Arau orokortzat, desplazatutako langileak, lan-jarduera egiten duteneko herrialdeko Gizarte Segurantzako legediaren menpean dira. Dena den, aldi baterako lekualdatzeen kasuan, Gizarte Segurantzaren Espainiako legeriari eutsi ahal izango diote, jarraian zehaztutako baldintzetan:
Besteren konturako langile espainiar eta venezuelarrei aplikatzen zaie.
Hasierako lekualdatzea
Espainiako enpresa batetan lan egiten duten besteren konturako langileentzat, enpresak Venezuelara bidaltzen baditu beren jarduera aldi baterako burutzera, orduan Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Zuzendaritza Probintzialari edo honen Administrazioei, dagokion lekualdaketa ziurtagiria eskatuko zaie.
Izapidetu beharreko inprimakia
Enpresak TA.300 ereduaren bidez, "Gizarte Segurantzaren legeria aplikagarriari buruzko informazio eskaera" egingo du, eta, horrekin batera, E/V-2 formularioa, "Legedi aplikagarriaren ziurtagiria", aurkeztuko du, hiru aletan beteta.
Zuzendaritza Probintzialak edo dagokion Administrazioak luzatutako inprimakiak, langilea herrialde horretan dagoen bitartean Gizarte Segurantzaren Espainiako legeriaren menpe jarraitzen duela egiaztatzen du, eta beraz ez du venezuelar Gizarte Segurantzari kotizaziorik egiteko beharrik.
Lekualdaketa burutu baino lehen edo hurrengo hogeita hamar egunetan bideratuko da eskaria.
Baimendu beharreko epea
Lekualdaketaren gehineko iraupena bi urtekoa da.
Ohiko luzapena
Besteren konturako langileek hasieran aurreikusitako bi urte baino gehiagoz herrialde horretako egonaldia luzatu behar badute, enpresariak baimendutako epea amaitu baino lehenago, behar den aurrerapenez, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusian Gizarte Segurantzaren Espainiako legeria mantentzeko luzapena eskatu beharko du.
Izapidetu beharreko inprimakia
Luzapen eskaera TA.300 ereduan egin beharko da ("Gizarte Segurantzaren legeria aplikagarriari buruzko informazio eskaera") eta E/V.2bis formularioarekin, "Lekualdatzearen luzapena", batera aurkeztuko da, lau aletan beteta, beste herrialdera igor dadin.
Venezuelako Gizarte Segurantzak inprimaki hau luzatu izanak, bertan baimendutako epean langilea Espainiako Gizarte Segurantzaren legeriaren menpe dagoela egiaztatzen du.
Baimendu beharreko epea
Luzapenerako gehieneko epealdia urte batekoa da.
Bestelako Lekualdaketak
Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko Zuzendaritza Probintzialak edo Administrazioak.
Erakunde eskudunak izango dira hauen inguruko lekualdaketak baimentzeko:
- Espainian egoitza duten aireko garraio enpresetako langile ibiltariak.
- Espainiako bandera duten ontzien tripulazioa.
Baimena E/V-2 ereduaren, "Aplikagarri den legeriari buruzko ziurtagiria" delakoaren, bidez luzatuko da. Enpresak, betetako formulario honen hiru aleez gain, TA-300 eskaera aurkeztuko du.
Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketaren Zuzendariordetza Nagusia..
Lekualdaketa hauetarako:
- Venezuelan Espainiako Gobernuaren zerbitzura dauden espainiarrak,
- Enbaxada eta Kontsulatuko langileak,
hautatzeko eskubidea erabiltzeagatik Espainiako Gizarte Segurantzaren legeriaren menpe daude; Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak (Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusia), enpleguko Erakunde publikoak eskatuta, (E/V.3(Cert)) "Aplikagarri den legeriaren ziurtagiria.-Hautatzeko eskubidea" igorriko du, Espainiako Gizarte Segurantzaren legeriaren menpe egotea hautatzen duela egiaztatzen duena.
Beste lekualdaketa batzuetarako, Hitzarmen Administratiboan izapidea agertzen ez bada, Diruzaintza Orokorraren Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusiak E/V-2 formulazioa, "Aplikagarri den legeriari buruzko ziurtagiria", igorriko du.
Beste eskariak
Aireko konpainietako langileentzat, hegaldiko langileak kenduta, Venezuelara lekualdaketa egin badute eta Espainiako Gizarte Segurantzaren menpe jarraitzen badute, Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusiak E/V-2 formularioa igorriko du, lekualdaketak irauten duen aldi osorako.