Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Lekuz aldatutako langileak

Lekuz aldatutako langileak

Arau orokortzat, desplazatutako langileak, lan-jarduera egiten duteneko herrialdeko Gizarte Segurantzako legediaren menpean dira. Dena den, aldi baterako lekualdatzeen kasuan, Gizarte Segurantzaren Espainiako legeriari eutsi ahal izango diote, jarraian zehaztutako baldintzetan:

Espainiako edo Filipinetako besteren konturako eta norbere konturako langileei aplika dakieke.

Hasierako Lekualdatzea

Espainiako enpresa batean lan egiten duten besteren konturako langileentzat (enpresak Filipinetara bidaltzen baditu beren jarduera aldi baterako burutzera) eta Espainian lan egiten duten norbere konturako langileentzat (beren jarduera aldi baterako Filipinetan burutzen badute) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko Zuzendaritza Probintzialari edo horren Administrazioei, dagokion lekualdaketa ziurtagiria eskatuko zaie.

Izapidetu beharreko inprimakia

Enpresak edo norbere konturako langileak eskaera egiteko TA.300 eredua, "Gizarte Segurantzaren legeria aplikagarriari buruzko informazio eskaera", erabiliko du (ale bat), eta E/FIL.1(Cert.) , "Aplikagarri den legeriaren ziurtagiria", ere aurkeztu beharko du, hiru aletan beteta.

Probintziako Zuzendaritzak edo dagokion Administrazioak igorritako formularioak egiaztatzen du langilea herrialde horretarako lekualdaketan Gizarte Segurantzako Espainiako legediaren mende dagoela, eta ondorioz, Filipinetako Gizarte Segurantzan kotizatzeaz salbuetsita dagoela.

Baimendu beharreko epea

Lekualdatzeen gehienezko epea bost urtekoa da besteren konturako langileentzat eta bi urtekoa norbere konturakoentzat.

Bestelako Lekualdaketak

  • Alde batetik bestera dabiltzan eta, egoitza Espainian izanik, jarduera bi herrialdeetan gauzatzen duten aireko nahiz lurreko garraio enpresetako langileak.
  • Filipinetako bandera duen ontzi batean jarduera burutzen duten soldatapeko langileak, Espainian egoitza duen enpresa edo pertsona batek ordaintzen dienean.
  • Espainian egoitza duten espainiar langileak, Filipinetan sortutako arrantza enpresa misto batean eta Filipinetako bandera duen ontzi batean zerbitzu ematen dutenak.
  • Filipinetara bidalitako funtzionario espainiarrak, Diplomazia eta Kontsul Misioetako langileak izan ezik.
  • Lankidetza misioetara bidalitako pertsonak,

Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusiak E/FIL.1(Cert.) formularioa igorriko du, "Aplikagarri den legeriaren ziurtagiria", lekualdatzeak irauten duen aldi osorako, Erakunde Publikoak, enpresak edo langileak hala eskatuta. Inprimaki honen hiru aleez gain, TA-300 eskaria aurkeztuko da (ale bat).

Lekualdaketa hauetarako:

  • Filipinetako Diplomazia Misioetan eta Kontsul Bulego espainiarretan lan egiten duten espainiarrak eta
  • aurretik aipatutako Misio edo Bulegoetako ordezkarien zerbitzu pribatu eta esklusiborako langileak, espainiarrak badira

Espainiako Gizarte Segurantzako araudia aukeratzen dutenentzat, Diruzaintza Orokorraren Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusiak E/FIL.3(Cert.) formularioa igorriko du, "Aplikagarri den legeriaren ziurtagiria.-Hautatzeko eskubidea", lekualdatzeak irauten duen aldi osorako, Erakunde publikoak edo langileak hala eskatuta (hiru aletan aurkeztu beharko du).

Beste salbuespen batzuk

Beste salbuespenezko kasu batzuen eskaeren izapideak Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusian egin behar dira.

Enpresak edo beren konturako langileak TA.300 ereduaren bidez egingo du eskaera ("Gizarte Segurantzaren legeria aplikagarriari buruzko informazio eskaera").

Complementary Content
${loading}