Kategoria:
> Gaia:
Nori eragiten dio? Bi seme-alaba edo gehiago dituzten Klase Pasiboetako pentsiodunei, ezgaitasunagatiko erretiroagatik edo nahitaezko erretiroagatik, eta alarguntasun-pentsiodunei, 2016ko urtarrilaren 1etik 2021eko otsailaren 3ra bitartean, betiere amak eskubide bera aitortuta ez badu.
Zenbatekoa da? Aitortutako pentsioaren zenbatekoaren ehuneko bat, seme-alaben kopuruaren arabera.
Ondorio ekonomikoak pentsioaren egitate eragilearen datatik aurrera izango dira, eta gehienez ere 4 urteko atzeraeragina izango dute. (Erregulazioa: 47/2003 Legea. 26,11. 25. artikulua)
Nola eskatu? Eskaera idatziz egin beharko dute interesdunek, amaren deiturak, izena eta NANa adieraziz, eta familia-liburuaren kopia edo seme-alaben jaiotza-ziurtagiri literalak ere aurkeztu beharko dituzte.
“Erretiro-pentsioak/ Arau orokorrak eta kasu bereziak i) eta j) puntuetan” eta “Senideen aldeko pentsioak / Alarguntza-pentsioak” ataletan aurki dezakezu informazio guztia.