Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Nabigatzen jarraituz gero, zure baimena ematen duzu cookieak eta gure cookie-politika onartzen dituzula. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.


Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

Onuradunak / Baldintzak

ABE prestaziorako aukerarik bada langilea greban denean?

Langileak medikuaren baja legezko greba baino lehen eragin bazuen, aldi baterako ezintasunagatiko subsidioa jasotzen jarraituko du; egoera hori ugazaben itxiera-kasuan ere balioduna da.

Aitzitik, medikuaren baja legezko greba edota ugazaben itxiera bitartean hasiz gero, ez da subsidioa jasoko gertakizun horiek amaitu arte. Hala ere, aldi baterako ezintasuna lan-istripu batek eraginez gero, prestazioa aitortu eta ordaindu egiten da.

Greba legez kontrakotzat joz gero, ez da subsidioa jasotzeko eskubiderik izango eta ukapenak irauten du nahiz eta dagokion erregimenean langilea alta-egoeran egon.

ABE prestaziorako aukerarik bada Hitzarmen Berezi egoera batetik?

Ez da bidezkoa, Hitzarmen Berezian gertakizun honengatik ez delako kotizatzen, Gorte Nagusietako diputatu eta senadore, Europako Parlamentuko diputatuak eta AEetako Parlamentu eta Gobernuetako kideak direnenean izan ezik.

Langilea kuotak ordaintzera beharturik badago, preskribatutako kuotak eta epez kanpo kotizazioaren gutxieneko epera heltzeko egindakoak zebatzen dira?

Las cuotas impagadas y/o prescritas no se computan.

Las abonadas fuera de plazo, sólo serán válidas si su ingreso es anterior al mes del hecho causante o, siendo posterior, tal ingreso se efectúa dentro del plazo reglamentario o en virtud de aplazamiento o fraccionamiento concedido con anterioridad al hecho causante.

Ezinbestekoa da beti langilea kuoten ordainketan egunean izatea?

Hasiera batean, langileak berak kotizazioak ordaindu behar baditu, beharrezkoa izango da berau egunean izatea ordainketetan, nahiz eta prestazioa elkarrekiko konputuaren ondorioa izan, inoren konturako langileen erregimen batean.

Langilea ordainketen egunean egon ala ez, prestazioa eragin zueneko aurreko azken erregimean hartuko da kontuan.

  • Azken erregimenean langilea bera ordainketaren erantzule bazen, prestaziorako eskubidea izateko, langile-bizitza osoan izaniko erregimenetan inolako zorrik ez izatea beharrezkoa izango da.

  • Azken erregimenean langilea bera ordainketaren erantzule ez bazen, baina erantzule zen erregimen batekoa izan bada, beste erregimen horiekiko kotizazioek prestaziorako eskubidean edo zenbatekoan eraginik badute baino ez da eskatuko egunean izatea.

Zer gertatzen da langileak lan-istripu edo laneko gaixotasunen bat pairatzen duenean jarduera batean eta enplegu-aniztasun edo jarduera-aniztasun egoeran bada?

Jarduera jakin batean lan-istripua gertatzen bada eta langilea, bere enplegu- edo jarduera-aniztasuna dela eta, beste enpresa batean edo Gizarte Segurantzako beste Erregimen batean egongo balitz, prestazioak modu honetan aintzat hartuko dira:

a) Beste jarduera edo enplegua besteren kontura bada, lan-istriputzat hartuko da.

b) Beste jarduera norbere kontura bada:

  • Istripu bat bada, ez da lan-istriputzat hartuko.

c) Beste jarduera norbere kontura bada eta langileak ez badu kontingentzia profesionalen estaldurarik:

  • Lan-istripu moduan babestutako gaixotasuna denean (infartua), gaixotasun arruntzat joko da.

e) Beste jarduera norbere kontura bada eta langileak ez badu kontingentzia profesionalen estaldurarik:

  • Lan-istripu moduan babestutako gaixotasuna denean (infartua), lan-istriputzat joko da. Laneko gaixotasunak lan-istriputzat hartzen dira, betiere norbere konturako erregimen berezian kontingentzia profesionalak estalita badaude, eta hori guztia 1273/2003 Errege Dekretuko 3.2 c) artikuluak eta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko 115.2.e) artikuluak hauen artean finkatzen duen identitateari jarraiki.

 

LANALDI PARTZIALEKO LANGILEA ETA LANGABEZIAGATIKO PRESTAZIOA JASOTZEN DUENA

Lanaldi partzialeko kontratua eta langabeziagatiko prestazioa jasotzen duen langile batek jasandako lan-istripua, istriputzat hartuko da lanaldi partziala dela eta, baina kontingentzia arruntetik ondorioztatua langabeziagatiko prestazioak jasotzen dituenez, egoera horretan Gizarte  Segurantzako kotizazioan ez direlako lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagozkien kuotak sartzen.

Kuotak ordaintzera beharturik den langileak kotizazioaren gutxieneko epea beteta badu, baina kuoten ordainketan egunean ez bada, ordaintzeko aukera ematen zaio?

Prestazioa ukatu egiten da, Gizarte Segurantzaren ordainketetan egunean ez egoteagatik, eta ordainketarako gonbita jakinarazten zaio.

30 egun naturaleko epean, jakinarazpena jaso zen egunean zenbatzen hasita, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian betekizun hori betetzeko ordainketa egiten badu, egunean dagoela joko da eta prestazioa aitortuko zaio.

Hala ere, ordainketa 30 egunak igaro ondoren baina 5 urteko preskripzio-epe barruan eginez gero,  prestazioa efektu-datatik aurrera ordainduko da, % 20an txikiagotuta.

Jaso dezake ABEgatiko prestazioa lanaldi partzialeko kontratuarekin egunero lan egiten ez duen langileak? Eta baja denean lanean ari ez den aldizkako finkoa bada?

Lanaldi partzialeko langileak altan dira kontratuak dirauen bitartean eta medikuaren baja lan egin behar ez dueneko egun batean sortzen bada, IABE  egoera sortzen da, lanaldi osoko langilea balitz bezala.

ABE  eragiten duen ekintza eragilea jardun gabeko denboran ematen bada, ez da subsidioa ordainduko. Altarekin parekatutako egoera da, eta prestazioa enpresak ordainduko du kanpainaren hasieran ordainketa eskuordetu erregimenean, dagokion ehunekoan. ABEren epearen zenbaketa medikuaren bajaren datan sortzen da.

Lanaldi partzialeko langileen kasuan, nola kalkulatzen da kotizazioaren gehieneko epea ABE prestazioa jasotzeko?

Kotizazioko egun teorikoak benetan lan egindako orduak zati 5 eginez kalkulatzen dira, urteko 1826 orduen egunerokoa.

Kotizazioak izan behar direneko 5 urteko epea, dagokion jardueraren lanaldiarekiko benetan lan egindako lanaldia murrizten den neurri berean luzatzen da.

Kuota-egunak zenba daitezke ABEren aitorpenerako kotizazioaren gutxieneko epera heltzeko?

Eskatu gehieneko kotizazio epea lortzeko ( 180 egun ekintza eragilearen aurreko 5 urteetan), benetan egindako kotizazioak edo haiekin parekoak direnez gain, kuota-egunak edo aparteko pagen zati proportzionalak ere zenbagarriak dira, prestakuntza kontratupean egindakoak izan ezik, kasu honetan aparteko pagen zati proportzionala hainbanaturik ez doan zenbateko finko baterako kotizatzen baita.

Complementary Content
${loading}