Kategoria: Eskaerak eta datuak jakinaraztea
> Gaia:
Honako aldaketaren bat gertatuz gero, gertatu osteko 30 egunean zehar pentsiodunak erakunde kudeatzaileari jakinarazi beharko dio:
-
Helbide-aldaketa: ohiko bizilekua edo bizileku fiskala.
-
Lan jardueren hasiera
-
Egoera ekonomikoan aldaketak: laneko errentak, nazional edo atzerriko prestazio edo pentsioen aitorpena eta/edo kobrantza edo beste errenta mota batzuk.
-
Familia-egoeraren aldaketak: egoera zibila, jaiotzak, heriotzak...
Pentsioduna atzerrian bizi bada, urte bakoitzeko lehen hiruhileko naturalean ere bidali behar du bizi dela frogatzen duen ziurtagiria, pentsioa jasotzen jarraitu ahal izateko eta bertan behera uztea saihesteko.
Halaber, urte bakoitzeko martxoaren 1a aurretik, haien pentsioan gutxienekoengatiko osagarriak aitorturik dituzten eta lan, kapital edo beste kontzeptu batzuen errentengatiko (urtero ezartzen den zenbatekoa baino handiagoak) sarrera gordinak eskuratu dituzten pentsiodunek, berauen berariazko aitorpena aurkeztu beharko dute.
Aldaketa horien berri emateko pentsiodunak Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoa erabil dezake, edo Gizarte Segurantzaren atariaren bidez, “Kudeatu zure prestazioa” atalean. Horretarako, ziurtagiri digitala, DNI elektronikoa edo cl@ve izan behar duzu. Aldaketa hauek jakinarazteko, pentsiodunak hainbat inprimaki ditu eskura, web orrialde honetan aurki ditzakeenak: Behin pentsiodunak berak inprimakia beteta eta sinatuta, ohiko postaz bidali edo Gizarte Segurantzaren Harreman eta Argibideetarako edozein zentrotan (CAISS) aurkez dezake.