Kategoria:
> Gaia:
Oinarri arautzailearen %55 delakoa, %20 areagotu daiteke, 55 urtetik gorako langileen kasuan, ezgaitasun iraunkor osoan direnen kasuan, adina, prestakuntza orokor edo berezi eza eta bizilekuaren gizarte mailako eta lan gorabeherak direla eta, ohiko jardueratik kanpo, lanposturen bat eskuratzeko arazoak aurreikusten direnean.
Norbere konturako langileen kasuan, pentsioduna ezingo da nekazaritza edo itsas arrantza ustiapeneko establezimendu edo merkataritza edo industria establezimendu bateko titularra izan, hots, jabea, errentari, gozamenduna edo antzekoa.