Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Nabigatzen jarraituz gero, zure baimena ematen duzu cookieak eta gure cookie-politika onartzen dituzula. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.


Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

Eskubidearen hasiera, iraupena, baliogabetzea, berriro hastea eta iraungitzea

Eskubidea martxan jartzea


  • Zain egoteko hilabetea bukatu eta hurrengoe egunetik hasita, beti ere, bukatu eta 15 egunen barruan eskatzen denean.
  • Epez kanpo eskatzen bada, eskubidea eskaera egiten den egunetik hasiko da, aldi eskaera egin behar zen eguna eta azkenean egin denaren artean dauden egunen neurri berean murriztuz.
  • Epe luzeko langabetuen diru laguntza berezia beste laguntza bukatu eta hurrengo egunean hasiko da, eta legezko langabezi egoeran dagoenaren laguntza berezia, ordaindutakoaren araberakoa jasotzeko nahikoa kotizatu ez duenak jasoko du, legezko langabezi egoera gauzatu, edota lana amaitu aurretik izan ez dituen ordaindutako oporraldia edo, bere kasuan, soldataren bideratze aldia bukatu eta hurrengo egunetik, betiere, bi kasutan, egoera babestuaren hurrengo 15 eguneko epean eskatzen bada.

Iraupena


Langabeziagatik jasotzen den ordaindutakoaren araberako laguntza amaitu zaien eta senitartekoen ardura duten langileak:

  • Sei hilabete, iraupen bereko beste bi aldirekin 18 hilabete arte luzatu daitezkeenak, salbuespen hauekin:
    • 45 urte baino gutxiago dituztenek, eta, gutxienez, 180 eguneko prestazio kontributiboa agortu duetenek, gainera, 6 hilabetez luzatzeko eskubidea izango dute, 24 hilabete bete arte.
    • 45 urte baino gehiago dituztenek, eta, gutxienez, 120 eguneko prestazio kontributiboa agortu duetenek, gainera, 6 hilabetez luzatzeko eskubidea izango dute, 24 hilabete bete arte.
    • 45 urte baino gehiago dituztenek, eta, gutxienez, 180 eguneko prestazio kontributiboa agortu duetenek, gainera, seina hilabeteko bi luzapen egiteko eskubidea izango dute, 30 hilabete bete arte.
      Langabeziarengatiko laguntza prestazioa bukatzen denean eduki beharra dago adina.
  • Aldizkako langile finkoen kasuan, eskaera egin aurreko urtean kotizatutako hilabeteen parekoa izango da laguntza aldia..

45 urtetik gorako langileak langabezia prestazioa agortu dutenak eta familiako ardurarik ez dutenak:

  • Luza ezin daitezkeen sei hilabete.
  • Aldizkako langile finkoei dagokienean, laguntza aldia eskaera egin aurreko urtean langabeziagatik kotizatutako hilabeteen parekoa izango da.

Itzulitako langile emigratzaileak:

  • Sei hilabete, iraupen bereko bi luzapen izan ditzakeena, gehienez ere 18 hilabetera iritsiz.

Legezko langabezi egoera gauzatzean, ordaindutakoaren araberako laguntza jasotzeko gutxieneko aldia bete ez duten langileak:

  • Kotizatutako hilabeteen eta ardurapean dituen edo ez dituen senitartekoen arabera egongo da:
    • Senitartekoen ardura duten langileen kasuetan, honakoa izango da:
      • Hiru, lau edo bost hilabete, hurrenez hurren hiru lau edo bost hilabete kotizatu badira.
      • 21 hilabete 6 hilabete edo gehiago kotizatu badira.
    • Senitartekoen ardura ez duten langileen kasuan:
      • Luza ezin daitezkeen 6 hilabete edota gehiago kotizatu badira.
    • Aldizkako langile finkoen diru laguntzen iraupena, eskaera egin aurreko urtean kotizatutako hilabeteen parekoa izango da.
  • Balizko egoera horietan eskubidea onartzen denean, diru laguntza ematen hasteko kontuan hartutako kotizazioek ez dira aintzat hartuko kontribuzio edo asistentzia mailako beste laguntza eskubideak onartzeko.

Kartzelatik askatutakoak eta desintoxikazioagatik zigorra barkatzea:

  • Sei hilabete, iraupen bereko bi luzapen izan ditzakeena, gehienez ere 18 hilabetera iritsiz.

Ohiko lanerako baliaezintasun handi, erabateko baliaezintasun iraunkor eta guztizko baliezintasunean hobetzeagatik egindako berraztertze txostenaren ondorioz, guztiz gai edo ezgaitu partzial izendatutako langileak:

  • Sei hilabete, iraupen bereko bi luzapen izan ditzakeena, gehienez ere 18 hilabetera iritsiz.

55 urte beteta dituzten langileentzat langabeziagatik diru laguntza bereziak:

  • Langileak kotizazioaren araberako erretiro-pentsioa, edozein modalitatetan, jasotzeko adina bete arte.

Kentzea


Eskubideak eteteak laguntza ekonomiko eta kotizazioaren etendura dakar, eta ez dio eragingo jasotzeko aldiari zigorragatik bada eta honako arrazoi hauek daudenean:

  • Lan-bila edo lanen bat egitera, hobekuntza profesionala edo nazioarteko kooperaziorako atzerrira egin lekualdaketa 12 hilabete jarraian baino gutxiagoko epealdian. Ez da bizileku-aldaketatzat hartuko urtean behin 15 egun natural baino gutxiagoan atzerriratzea, beti ere aurretiaz eskatua eta onartua izan bada, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginaren 231.1 artikuluan zehaztu beharrak kaltetu gabe.
  • Soldadutzara edo Ordezko Zerbitzu Soziala egitera joatea edo askatasuna galtzea dakarren zigorra betetzea, langileak senitartekoak bere ardurapean izatea eta Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatak ezartzen duena gainditzen duen inolako errentarik ez izatea; kasu horretan, diru laguntza jasotzen jarraituko du interesatuak aurretiaz eskatuz gero.
  • 12 hilabete baino gutxiagoan besteren kontura lan egitea, edota 24 hilabete baino gutxiagoan norberaren kontura lan egitea.
  • 12 hilabete baino gutxiagoan, lanbide arteko gutxieneko soldataren %75 baino gehiagoko errenta lortzea, edo 12 hilabete baino gutxiagoan senitartekoen arduraren baldintzak ez betetzea, hain zuzen ere, eskubidea onartzeko beharrezkoa zen unean.
  • Lege-hauste arinak eta larriak direla-eta zigorrak ezartzea, Lege-Hausteei eta Zigorrei buruzko Agindu Sozialean ezarritakoaren arabera dagokion denbora-tartean.


Berriz abian jarri


Etete kasu guztietan, zigorragatik izan ezik, langileak eskubidea berriro abian jartzeko eskatu behar du, etetearen arrazoia bukatzean.

Berriro martxan jartzean, gelditzen zaion aldian langabeziagatik laguntza jasotzen jarraitzeko eskubidea izango du, etetearen unean zegokion oinarri arautzaile eta horren ehunekoarekin; beti ere, etetearen arrazoia amaitu dela ziurtatzen duenean eta, zehazki, kasu horretan, legezko langabezi egoeran dela, edo errentarik ezaren baldintzak edo senitartekoen ardurak direla.

Zigorragatik eteten denean, eskubidea dagokion laguntzaren ehunekoarekin jarriko da martxan, jasotako aldia eta etete aldia, eta langilea lan eskatzaile bezala erregistratuta dagoela kontuan hartuta.

Berriro laguntzak jasotzeko eskubidea zigorraren arrazoia amaitzean hasiko da, beti ere, 15 egunen barruan eskatzen denean, eta eskaerak lan eskatzaile gisa erregistratzea ekarriko du aurrez egin ez den kasuetan, eta jarduteko konpromisoa berriro martxan jarriko da, beste konpromiso bat sinatzea beharrezkoa den kasuetan izan ezik.

Eskakizuna aipaturiko epetik kanpo aurkeztuko balitz, garaiz eskatu izanak emandako eskubidea hasten denetik eskakizuna egin denera arteko egunei dagozkienak galduko lirateke.

Ordaindutako oporraldia badago eta etetearen aurretik gozatu ez badira, langabeziaren legezko egoera eta eskubidearen hasiera oporraldi horien ondoren hasiko dira, beti ere, hura amaitu eta hamabost eguneko epean eskatzen bada.


Iraungipena


Langabeziagatik diru laguntza jasotzeko eskubidea honako arrazoiengatik galtzen da:

  • Onartutako aldia amaitzea.
  • Langilea atzerrira bizitzera joatea, etenaldi kasuetan izan ezik.
  • Onuraduna hiltzea
  • Onuradunak erretiroagatik edo ezgaitasunagatik (osoa, erabatekoa edo baliaezintasun handia) pentsioa jasotzea, eta azken horrek bien artean hautatu ahal izango luke.
  • 12 hilabete edo gehiagoan, besteren kontura lan egitea, edo, 24 hilabete edo gehaiagoan, norberaren kontura lan egitea.
  • Onuradunak erretirorako ohiko adina betetzea, arrazoi horregatik pentsioa kobratzeko eskubidea ez dutenak eta balizko lan harremanak eten, edo, administrazioak erabakita, lanaldia murriztu zaienak izan ezik
  • Eskubideari nahi duelako uko egitea.
  • Lanarengatiko Gutxieneko Soldataren %75 gainditzen duten errentak jasotzea, 12 hilabete edo gehiagoan.
  • Eskubidea onartzerakoan beharrezkoa den  senitartekoen ardura izatearen baldintza ez betetzea, 12 hilabete edo gehiagoan.
  • Agindu Sozialeko Lege-hausteen eta Zigorren Legean aurreikusitako zigorrak ezartzea.
Complementary Content
${loading}