Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Itsasoko Gizarte Institutuaren Ongizate eta Gizarte Zerbitzuen Egitasmoa

Gizarte Zerbitzu Orokorrak Itsasoko Institutu Sozialak modu koordinatuan Herri Gizarte Zerbitzuen sare orokorrarekin elkarlanean jarduten duten horiek dira.

  • Informazio eta Balorazio programa:
    • Bere helburua giza ongizatearekin zerikusia duten gai guztietan informazioa eman, bideratu eta aholkatzea da, bai sare publikoan, eta baita Itsasoko Institutu Sozial beraren sarean ere, azken horren kasuan, aurkeztutako eskaerak onartuz eta helbideratuz.
    • Horrez gain, gizarte mailako arazoa baloratzea ahalbidetzen du aurkeztutako eskaerak eta gizarte langileen jarduerak aztertuz.
  • Komunitatearen Parte- hartzea eta Sektoreen Jardueren programa:
    • Helburu nagusia itsas-arrantza sektorea bere komunitatean eta herrian integratzea da, eta horretarako, asoziazionismoa eta bizitza-soziokulturalean parte hartzea bultzatzen du, bere arazoak, soilik bereak direnak edota taldearenak, konpontzen berak duen garrantziaz kontzientziatuz, eta gizarte laneko boluntarioak erakartzeko asmoz.
    • Programa hori herriko-sektore hauetan egiten diren jarduerekin osatzen da:
      • Pentsiodunak: Itsasoko Institutu Sozialak bere kudeaketa haiek antolatzeko, zuzentzeko eta bakarrik funtzionatzeko pentsiodunen klub eta elkarteen laguntzan eta sustapenean oinarritzen du.

        Erakunde horien inguruan, Itsasoko Institutu Sozialak hainbat jarduera burutzea sustatzen du eta haiek gauzatzeko beharrezkoak diren natur baliabideak eskaintzen ditu (bidaiak, erakusketak, hitzaldiak, ikastaroak, etab. (IEtab.) ).
      • Emakumea: Honako jarduera hauetan oinarritzen dira:

        • Kultura eta norberaren prestakuntza- maila igoko duten sustapen sozialeko ikastaroak ematea.
        • Familiarteko osasuna hobetzeko neurriak zabaltzea.
        • Asoziazionismoa sustatzea autolaguntza eta komunitateko parte hartze neurri gisa.
      • Haurrak eta Gazteak: hezkuntza arloko baliabideez gain, Itsasoko Institutu Sozialak haur-koloniak antolatzen ditu eta gazteen elkarteak sustatzen ditu, eta baita dauden gazteen erakundeetan haien partaidetza ere.

Itsasoko Gizarte Institutuaren  gizarte-zerbitzu espezifikoak, Itsasoko espezifikotasuna dela eta,  horiek gauzatzeaz arduratzen den Administrazioko organu bakar gisa jokatzen du honakoan hartutako betebeharrei erantzunez Lanaren Nazioarteko Erakundearen (OIT ) C163 Hitzarmena itsasoko jendearen ongizateari buruzkoa, 1987.

Esparru honetan Elkarte Autonomo gehienetara transferentzia egin eta gero, eta erreferentzia marko berriaren arabera, burutzen ari ziren funtzio eta gizarte-zerbitzuen traspasoen errege-dekretuek Estatuko Administrazioari gorde konpetentzia eta funtzioek zehaztuta,  Itsasoko Gizarte Institutua, ekintza-talde honetan, gizarte-zerbitzuen plan berria ezartzea aztertzen ari da, bere lana dela eta, beren inguru soziofamiliarretik kanpo diren itsasoko langileen gizarte mailako beharrei erantzuteko. Helburu nagusia hauen garapen pertsonalari laguntzea da, isolamendua eta inguru sozio-familiarrarekiko aldentzea baretuz. Halaber, kultura, hezkuntza, prestakuntza, laneko promoziorako oinarrizko sareak eta poltikia, gizarte eta komunitate mailako parte-hartzea sustatzea du helburutzat.

Horietan honako programa hauek sartzen dira:

  • Portuko Ongizate programa:
    • Helburua erabili daitezkeen baliabideei buruz informazioa ematea da, bai Erakundearena eta baita herri edo inguruarena ere,eta baita marinel nazionalen eta atzerritarren egonaldia erraztea ere, Zerbitzuak Zuzentzeko Zentro gisa egiteko garrantzitsua duten, eta horiek (informazioa eta gizarte laguntza, ostatuak, dibertimendu eta kultur guneak, Ietab.)  ematen diren Itsasoko Etxeek eskaintzen dituzten instalazio eta gizarte zerbitzuak euren esku utziz.
    • Itsasoko Etxe horiek portuetan edo haien inguruetan daude, Laneko Nazioarteko Erakundeen gomendioak beteaz, eta C165 Hitzarmenaitsasoko kendearen gizarte segurantzare ingurukoa (berrikusia), 1987, itsasoko langile guztiei eskaintzen zaizkie zerbitzuak, haien herritartasuna kontuan izan gabe.
    • Itsasoko langileei ere laguntza ematen zaie, haien herritartasuna kontuan hartu gabe, Laneko Nazioarteko Erakundearen Hitzarmenak (LNE, hondoratze egoeretan edo antzerakoetan, etxera itzuli arte, tartean espainiar edo Europako Esparru Ekonomikoko herritarrak diren itsas-gizonak daudenean, edo haien herrialdeetako kontsulatuek edo kontsignatarioek haien ardura hartzen dutenean bestela.
  • Ongizate Programa Ontzian.
    • Helburua ontzietan denbora librea modu egokian erabiltzea,  eta marinelak komunitateko bizitzan, berezko taldean eta familiartekoan,  sartzeko prestatu eta horretarako gertu izatea da.
    • Itsasoko Gizarte Institutuak honakoak ditu atzerriko portuetan:
      • Atzerriko Asistentzia Zentroak espainiako flota gehien ibiltzen den portuetan, osasun asistentzia, asistentzia soziala, laguntza eta aholkuak eskainiz.
      • Ebakuazio eta etxeratze zerbitzua, arrazoi ezberdinak direla eta, atzerriko portuetan dauden espainiako tripulatzaileak etxeratzeko beharrezkoak diren jarduerak koordinatzen dituena.

Gizarte Zerbitzuen eremuan, Itsasoko Gizarte Institutuaren (ISM) funtzio nagusia bere gizarte mailako politika egituratzea eta ezartzea da, itsasoko arrantza sektoreko giza- taldea gizartean integratzeko. Bere jarduerak, guztien jarduera eremuan Komunitate Autonomoek, Udalerriek edota sektoreko beste erakundeek garatzen dituzten gizarte politikekin koordinazioan gauzatzen ditu.

Ongizate eta Gizarte Zerbitzuen Planak, Gizarte Zerbitzuen sistema orokorraren hartzaile den herriaren zatitzat hartzen du itsas-arrantzako kolektiboa, baina itsasoko lanaren lurraldez kanpokotasuna eta ondorio bereziak baieztatuz, langilearenak nahiz bere egoera sozio- familiarrarenak, azken horiek Itsasoko Gizarte Institutuaren jarduerak justifikatzeko arrazoiak izanik.

Plan hau bi jarduera taldetan banatuta dago, eta horietan, hainbat programa garatzen dira:

  • Gizarte-zerbitzu orokorrak 
  • Itsasoko Gizarte Institutuaren Gizarte-zerbitzu espezifikoak
Complementary Content
${loading}