Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Asistentzia medikoa eta logistikoa eskaintzen duten ontziak.

Espainiar itsasontzi ugari dauden lekuetan, bertan laguntzen diete haiei dagokien zonan dauden eta laguntza behar duten itsasontziei, irratiz, hara joanez edo itsasontzian gaixoak hartuz beharrezkoa denean. Kasua larria bada, gaixoa lurrera eramango dute, modurik egokienean eta ahalik eta azkarren.

Itsasoko Gizarte Institutuaren Zentro Irrati-Medikuarekin elkarlanean dihardute  eta baita Itsasoko Sorospeneko Estatuko Sozietatearen Itsasoko Sorospen Koordinazioko Nazioko Zentroarekin ere, itsasgizona baliabiderik egokienean lurrera eramateaz arduratzen dena itsasgizona berehala porturatu beharra dagoenean.

Gainera, larrialdietan ere laguntza logistikoa eskaintzen dute, sareak askatzeko, urpekarien zerbitzuak, konponketa elektrikoak eta abar..., behar duten espainiar itsasontziei eta baita uretara jauzi diren pertsonak ere jasotzen dituzte.

"Esperanza del Mar" eta "Juan de la Cosa" osasuneko eta laguntza logistikoko itsasontziak.

Esperanza del Mar Ospitale Itsasontzia

Ospitalontzia izateko bereziki prestatutako ontziak dira, Espainiako arrantza ontziei edozein kalatan asistentzia sanitarioa eta logistikoa eman eta munduko itsaso guztietan izugarrizko baldintza klimatologikoetan nabigatzeko prestatutako ontzia.

Juan de la Cosa Ospitale Itsasontzia

Espainiako ontzioletan eraikitakoak, ekipamendu sanitario onena eta azken aurrerapen teknikoak dituzte. Munduan dauden ospitalontzi bakarra da, eta, gainera, Gizarte Segurantzako Administrazioarenak dira.

Ontziak egiteko proatik hasi eta kubierta osoa hartzen duen ospitale bat hartu zen oinarri, eta helikopterora eta kubiertara zuzeneko sarbidea dute, gaixoak eta itsasoan galdutakoak ospitaleko eremura eramatea errazteko.


Ospitaleko eremua, beste batzuen artean, honako hauek hornitzen dute:

  • Ebakuntza gela.
  • Laborategia.
  • Zainketa Intentsiboen gela.
  • Sendaketa gela.
  • Miaketa erradiografikoen gela.
  • Isolamenduko gela (erretakoen, infekzioso eta psikiatrikoen tratamendurako)

Horrez gain, itsasoan galdutakoentzat eremua, gelak, guztiak egon daitezkeen tokiak eta zerbitzu guneak ditu.

Kirurgia-gela

Hasiera batean, 17 gaixo ospitaleko eremuan eta 30 itsasoan galdutakoenean sartzen dira "Esperanza del MAR" ontzian, eta eremu horiek ontziko gainerako tokietatik aparte daude. "Juan de la Cosa"-k, ordea, 10 gaixo har ditzake ospitalean eta beste 12 ohe gehiago ditu gaixoak hartzeko eta beste hainbat erabilerarako.


Segurtasuna nagusi da uneoro, bai gelen zabaleran, oheen antolaketan edota horien banatze sisteman, eta baita itsaso gainean jartzeko gailuetan eta salbamendu txalupen berreskurapenean ere. Hori ezinbesteko operazioa da, bai gaixoak ontzian bertan aztertu behar dituztenean medikuak azkar ibiltzeko, eta baita horiek ospitalontzira igotzeko ere.

Ontzietan bertan ematen diren zerbitzuak, bai osasunekoak eta bai logistikoak, honakoak dira:

  • Osasun laguntzako zerbitzuak:
    • Irrati bidezko kontsultak.
    • Bideokonferentzia bidezko kontsultak.
    • Ontzian bertan egindako kontsulta anbulatorioa.
    • Laguntza eskatzen duten itsasontzietara osasun taldeak desplazatzea. edo Itsasontziko klinikan Ospitaleratzea.
    • Interbentzio kirurgiko txikiagoak.
    • Beste ontzietatik edo ontzitik bertatik helikoptero bidez ateratzea.
  • Larrialdietako Laguntza Logistikoen Zerbitzua:
    • Urpekariek egindako lanak.
    • Asistentzia mekanikoak.
    • Asistentzia elektrikoak.
    • Asistentzia elektronikoak.
    • Atoiak.
    • Ur hornidura.
    • Larrialdiko erregai hornidura.
    • Inguruko Armadaren ontziekin lankidetza.

Juan de la Cosa Ospital Itsasontziaren kubierta


Laguntza-itsasontziak ondorengo baliabideen bitartez jartzen dira harremanetan:

Irrati-frekuentziak: 2.182 Kilohertz (Khz). Very High Frecuency (VHF): 16 kanal finkoa

Esperanza del Mar:

Bereizlea: EBUQ.

MMSI: 224731000

Sorospen eta Itsas-Segurtasuneko Nazioarteko Sistemaren zonak (GMDSS): A1-A2-A3-A4

  • Dei digital selektiboa (DSC):
    VHF frekuentziak, GMDSSren Medium Frecuency (MF)/High Frecuency (HF).
    Irratitelexa NBDP 08731 zb.
    Dei delektiboa DSC 2177/VHF 16.
  • INMARSAT TLX, EGC.
    Std-C (581) 4 224 731 20
  • Irratitelefonoa.
    Itsasontzien arteko deien frekuentziak: 2272 Khz.
    MF 2182, VHF ch. 16.
  • INMARSAT Ahotsa.
    Std-B,1  00 871 3 224 731 10
    Fleet 77,2  00 870 7 639 794 18
    Fleet 77,3  00 870 7 639 794 15
    Mini-M, 1  00 870 7 628 629 79
    Mini-M, 2  00 870 7 618 308 44
    Mini-M, 3  00 870 7 628 629 45
  • INMARSAT Faxz.
    Fleet 77,3  00 870 6 003 821 56
    Mini-M, 2  00 870 7 618 308 45

Juan de la Cosa:

Bereizlea: ECJE.

MMSI: 224612000

GMDSS zonak: A1-A2-A3-A4

  • Dei digital selektiboa (DSC):
    VHF frekuentziak, GMDSSren MF/HF.
    Irratitelexa NBDP 08612 zb.
  • INMARSAT TLX, EGC.
    INMARSAT C: (581) 4 224 612 20
    INMARSAT C: (581) 4 224 612 10
  • Irratitelefonoa.
    Itsasontzien arteko deien frekuentziak: 6224 Khz.
    Ezpatagileen frekuentziak: 12.356 Khz.
  • INMARSAT ahotsa.
    Fleet 1  00 870 764 618 166
    Fleet 2  00 870 764 618 168
    Mini-M” Nº1 00 870 764 618 162
    Mini-M” Nº2 00 870 764 618 158
  • INMARSAT Faxa.
    Fleet 1:  00 870 764 618 167 (Prioritario)
    Fleet 2:  00 870 764 618 169 (Lehentasuna)
    Aipaturiko faxak ez badabiltza, honakoak erabili:
    Mini-M” Nº1 00 870 764 618 163
    Mini-M” Nº2 00 870 764 618 159
Complementary Content
${loading}