Babestutako egoera
Babestutako egoera gisa ulertuko da bi aita-amek, adoptatzaileek, adoptatzeko helburua duten zaintzaileek edo hartzaile iraunkorrek bularreko haurra zaintzeko lanaldia ordu erdiz murrizten dutenean, Langileen Estatutuaren Legearen testu bateratuaren 37.4 artikuluaren laugarren paragrafoan aurreikusitakoaren arabera, iraupen eta erregimen berdinean, biek lan egiten duten kasuan, bularreko haurrak bederatzi hilabete betetzen dituenetik hamabi hilabetera arte.
Lanaldi-murrizketa hori -ordu erdikoa edo metatuta- langileen eskubide indibiduala da, eta ezingo zaio eskubide hori beste aita-amari, adoptatzaileari, zaintzaileari edo hartzaileari eman.
Bularreko haurraren zaintzaren erantzukizuna gauzatzea, aita-amek, adoptatzaileek, zaintzaileek edo hartzaileek lan egiten duten enpresek egiaztatuko dute lanaldi-murrizketa egiaztagiri bidez.
Dokumentazio horrek bete beharko dituen baldintzak zeintzuk diren zehaztuko da araudian.