Pentsioaren arabera, oinarri arautzaileari dagokion ehunekoa aplikatzean lortu zenbatekoaren %200. Zenbateko hau lan-istripuengatiko ezintasun iraunkorreko pentsioak kalkulatzeko metodoa arautzen duten arauen arabera zehazten da, zehaztasun batzuekin.
- Oinarri arautzailea:
-
Atentatuaren datan altan edo antzeko egoeran egotearen kasuan , kotizazioko hileko azken oinarria bider hamabi zati hamalau eginez lortu emaitzarekin zehazten da.
-
Altan edo antzeko egoeran ez bazen atentatua gertatu zenean, Erregimen Orokorreko gutxieneko oinarria hartuko da kotizazioko hileko oinarritzat (indarrean den lanbide arteko gutxieneko soldata, seiren batean handituta).
-
Gizarte Segurantzako pentsioduna denean , zuen pentsioari zegokiona hartuko da oinarri arautzailetzat, oinarri arautzailea zehaztu zen hilabetetik atentatua burutu aurreko bigarren hilabetera arte KPIk izandako eboluzioaren arabera.
-
Portzentajea:
-
Alarguntza denean, %52 edo, dagokionean, %70 baldintza batzuk ziurtatzen direnean.
Banantze judiziala, dibortzioa edo deuseztasuna gertatzen denean , zenbatekoa zendutakoarekin ezkonduta bizitako epearen proportzioan izango da.
-
Zurztasun kasuetan, % 20 edo, umezurtz batzuk badira, oinarri arautzailearen %100 mugara heltzeko dagokion ehunekoa, alarguntza ehunekoa barne.
Ama eta aitaren zurztasun kasuetan, zurztasun pentsioa alarguntzaren %52rekin gehitzen da (igoera hau pentsiorako eskubidea duten zurtzen artean erdi bana banatuko da, batzuk direnean).
-
Familiartekoen aldeko pentsioa denean, %20 edo dagokion ehunekoa, beti ere alarguntza eta zurztasun pentsioak oinarri arautzailearen %100 heldu ez badira.
Eragilearen heriotza ostean, ezkontiderik edo zurztasun pentsioa jasotzeko eskubidea duen seme-alabarik izan ezean, edo alarguntza pentsioa jasotzeko eskubidea duen ezkontidea pentsioa jasotzen zuen bitartean hiltzen bada eta ez bada umezurtz onuradunik, familiartekoen aldeko pentsioa alarguntzakoaren %52rekin handitu ahal izango da.
-
Onuradun batzuk direnean, heriotza edo biziraupenagatiko prestazioen zenbatekoek ezingo dute dagokion oinarri arautzailearen %100 gainditu. Muga hau hasierako zenbatekoari aplikatuko zaio, baina ez du eraginik izango ondoren izan daitezkeen aldikako birbalorizazioetan.
Izan ere, %100 muga alarguntasunarekin batera zurztasun pentsio bat baino gehiagok bat egiten dutenean gaindi daiteke, hari %70 dagokionean, baina zurztasun pentsioen baturak ezingo du inoiz ere oinarri arautzailearen %48 gainditu.
Muga hau dela eta, behin alarguntzagatiko pentsioa aitortuta, dagokien zenbatekoarekin zurztasun pentsioak aitortuko dira eta oinarri arautzailearen %100 erdietsi ezean, "familiartekoen aldeko pentsioak" aitortuko dira, beti ere Legeak ezarritakoaren arabera.
Pentsioaren zenbatekoak gainontzeko pentsio publikoetarako ezarri gehieneko zenbatekoa gainditu ahal du.
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergatik (PFEZ) salbuetsita daude.