Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Ezgaitasun iraunkorreko pentsioak

Aparteko  pentsio horien helburua behin betirako ezgaitasuna duten perntsoneei babes berezia ematea da, ezgaitasun hori   banda edo elementu terroristek eragindako delituzko jardueren ondorioa denean.

Gizarte Segurantzako sistemari afiliatuta egonda, bertako Araubideetako batean alta emana edo eman gabe,  erantzule ez diren terrorismoko ekintza baten biktimak izan direnak.

Oinarri arautzaileari dagokion portzentajea aplikatzearen ondoriozko zenbatekoaren % 200. Zenbateko hori zehazteko, lan istripuaren ondoriozko ezgaitasun iraunkorragatiko pentsioak kalkulatzeko metodoa arautzen duten arauak hartzen dira kontuan, berezitasun batzuekin.

  • Oinarri arautzailea:
    • Atentatuaren egunean altan edo altarekin parekatutako egoeran dauden pertsonak badira, hileko azken kotizazio-oinarria bider 12 eginda ateratzen den emaitza 14rekin zatituta lortzen den emaitza izango da.

    • Baldin eta pertsona hori altan edo egoera baliokidean ez badago hura gertatzen den unean, Erregimen Orokorreko gutxieneko oinarria hartuko da hileko kotizazio-oinarri gisa (une bakoitzean indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbatekoa gehi seiren bat).

    • Pertsona hori Gizarte Segurantzako pentsioduna bada, ordura arte izan duen pentsioari dagokiona hartuko da oinarri arautzailetzat, eta oinarri arautzailea zehaztu den hilabetetik atentatua egin den hilabetearen aurreko bigarren hilabetera arte KPIak izandako bilakaeraren arabera eguneratuko da.

  • Ehunekoa:

    Pentsio-motaren arabera, aitortutako ezgaitasun-mailaren arabera, honako hau izango da ehunekoa:

    • ezgaitasun iraunkor osoa bada,% 55.

    • ezgaitasun iraunkor oso kualifikatua bada,% 75 (55 urtetik aurrera eta lanik egin gabe).

    • Ezgaitasun iraunkor absolutua bada, % 100.

    • Ezgaitasun handia bada, aurreko zenbakietan aitortutako pentsioari osagarri bat gehituko zaio, onuradunari zuzendua, artatzen duen pertsonari lagundu ahal izan diezaion.

  • Hileko gutxieneko zenbatekoa:

Une bakoitzean indarrean dagoen EAEAPren hirukoitzaren baliokidea den hileko gutxieneko zenbatekoa dute ezarrita. 

  • Gehieneko zenbatekoa:

Pentsioaren zenbatekoak gainerako pentsio publikoetarako ezarritako gehienezko zenbatekoa gainditu dezake.

  • PFEZ atxikipena:

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik (PFEZ) salbuetsita daude.

  • Ezohiko  pentsioek ez dute bat egiten onuradunari egite eragile berberarengatik egoki dakizkiokeen ohiko pentsioekin. Era berean, ez dute bat egingo, oinarrizko gizarte babeseko edozein araubide publikok, kausa berarengatik, aitor ditzakeen ezohiko bestelako pentsioekin.
  • Dagoeneko, onuradunak pentsiodun izaera izango balu, aipatutako ohiz kanpoko pentsioak ez luke bat egingo, ezohiko pentsioaren oinarri arautzailea zehazteko erabili zen ohiko pentsioarekin.

Hala ere, ohiz kanpoko pentsioek bat egingo dute, interesatuak, bere jarduera aniztasuna dela eta, Gizarte Segurantzako sistema ez den beste araubidean sor ditzakeen izaera bereko ohiko pentsioekin.

  • Aipatutako bateraezintasun kasu guztietan, bi edo pentsio gehiagorako eskubidea duenak, aukera izango du terrorismo ekintzetako ohiko pentsioetarako eskubidea eragin edo Gizarte Segurantzako sistemari dagozkionetarako eskubidea eragin.

  • Goratuko dira pilatu ezin daitezkeen pentsio kontributiboen baldintza berdinetan, eta ez dira Legean ezarritako hasierako aitorpen eta balio goratzeko  mugen menpe egongo.
  • Ezin dira zenbatu , Sistemaren ohiko pentsioekin pilatzen direnean, horiei dagokionez, pentsioetako goratze eta gehienezko mugaren arau murriztaileak aplikatzerakoan.
  • Kudeaketa:

Eskubidearen kudeaketa eta aitorpena Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari dagokio, Itsasoko Langileen Erregimen Berezian direnen kasuan izan ezik, hauen erakunde kudeatzaile eskuduna Itsasoko Gizarte Institutua izango da.

  • Ordainketa:

14 paga dira, bat urteko hilabete bakoitzeko eta ohikoak ez diren bi ekainean eta azaroan ordaintzen direnak.

  • Denentzat eskatu dokumentazioarekin batera, ekintza terrorista egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Dokumentazio hauGizarte Segurantzako Arreta eta Informazio edozein zentrotan aurkeztu ahal da.

Complementary Content
${loading}